ADM temporalidad chapuza
LABek elkarretaratzea egin du gaur Nafarroako Gobernuak planteatutako egonkortze prozesuaren aurka. Concentración de LAB contra el proceso de estabilización planteado por el Gobierno celebrada hoy.

Egonkortuko diren Hezkuntza-lanpostuak espezialitateen arabera zehaztu dituzte

Irakaskuntza 2022/05/23

Gaur izandako Mahai Orokorrean, Nafarroako Gobernuak jakinarazi ditu Hezkuntzan egonkortuko dituen lanpostuak espezialitateeen arabera (testuaren ondoren atxikitu ditugunak PDFetan).

LABen iritziz, egonkortuko diren lanpostuak erabat eznahikoak dira eta, gainera, salatu nahi dugu beste behin ere ia erdia PAI (Atzerriko Hizkuntzetako Programak) egonkortzera bideratu dituztela. Gainera, estrukturalak diren hainbat lanpostu ez dituzte atera, eta ez dugu ulertzen zergatik. Honen azalpena ere ez digute eman, egonkortze-prozesu osoan zehar Gimeno kontseilariak izan duen jarrera ilunaren erakusle, Hezkuntza Departamentuak ez baitu gurekin ezer negoziatu, ez eta gu informatu ere, guk behin eta berriro hala eskatu arren.





Publicadas las plazas de Educación que se van a estabilizar por especialidades

Irakaskuntza 2022/05/23

En la Mesa General celebrada hoy el Gobierno de Navarra ha dado a conocer las especialidades de las plazas que va a consolidar en Educación (adjuntamos PDFs a continuación del texto).

LAB considera que las plazas que se van a estabilizar son totalmente insuficientes y además queremos denunciar, una vez más, que casi la mitad han sido destinadas a la estabilización del PAI (Programas de Lenguas Extranjeras). Además, hay plazas estructurales que no han ofertado y no entendemos por qué. No nos han dado la explicación para ello, una muestra más de la actitud oscurantista del consejero Gimeno durante todo el proceso de estabilización, ya que el Departamento de Educación no ha negociado nada con nosotras, ni tampoco nos ha informado, a pesar de nuestras reiteradas peticiones.

 

 

Hezkuntzak egonkortze-plazen ia erdia bideratu du PAIra, gehienak oposiziorik gabe

Irakaskuntza 2022/05/13

Gaur egindako Mahai Orokorrean, Hezkuntza Departamentuak iragarri du zenbat plaza aterako dituen egonkortze-prozesura, deialdiak 2022ko abenduaren 31 baino lehen argitaratu beharko dituelarik. Guztira 766 plaza dira, eta horietatik ia erdia, % 46, PAIrako izango dira; beraz, irakasle asko eta asko plaza horietara hautatzeko aukera gabe geratuko dira, gure hizkuntza propioak ongi baino hobeki ezagutu eta erabili arren, urtetako esperientzia eta hautaketa-probak gaindituta izanik ere, eta hori guztia atzerriko hizkuntzetan C1 titulazioa ez izateagatik, honek eragotziko baitie lanpostu horietarako hautaketa-deialdietan parte-hartzea. Hau diskriminazioa da, eta LABek irmo salatu nahi du



Educación destina casi la mitad de las plazas de estabilización al PAI, la mayoría de ellas sin oposición

Irakaskuntza 2022/05/13

En la Mesa General celebrada hoy el Departamento de Educación ha anunciado el número de plazas que sacará al proceso de estabilización y cuyas convocatorias deberá publicar antes del 31 de diciembre de 2022. Se trata de 766 plazas en total, de las que casi la mitad, el 46%, irán destinadas al PAI, lo que excluye a muchos y muchas docentes que, a pesar de conocer y manejar perfectamente nuestras lenguas propias, de contar con años de experiencia y de haber superado pruebas selectivas, carezcan de titulación de C1 en lenguas extranjeras. Ello supone una discriminación que desde LAB queremos denunciar rotundamente

 

Erlijioa, eskolatik at

Irakaskuntza 2022/05/12

LABek irmo arbuiatu nahi du gaur Parlamentuan onartu den erlijioko irakasleei lanpostuak bermatzeko Navarra Sumaren legea, Geroa Bairen aldeko bozka bakarrarekin aurrera atera duena eta, Nafarroako Kontseiluak ohartarazi bezala, Nafarroan segurtasun juridikorik gabe onartzen den beste arau bat

La religión, fuera de la escuela

Irakaskuntza 2022/05/12

Desde LAB queremos expresar nuestro más rotundo rechazo a la ley de Navarra Suma para garantizar los puestos de trabajo al profesorado de religión que se ha aprobado hoy en el Parlamento con el único voto a favor de Geroa Bai y, desoyendo la advertencia del Consejo de Navarra, una nueva norma que se aprueba en Navarra sin garantía de seguridad jurídica

 
IRAK top secret

Hezkuntza Departamentuak egonkortze prozesuko plazak “sekretupean” ditu

Irakaskuntza 2022/05/10

Gaur Hezkuntzako mahai sektoriala egon da eta, LABetik zein beste sindikatuetatik eskatu bazaio ere, Hezkuntza Departamentuak ez du oraindik argitu zenbat eta zer plaza egonkortuko dituen datozen hilabeteetan, 20/2021 Legeak, abenduaren 28koa, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoak, agindutakoaren arabera.

Educación mantiene las plazas de estabilización “en secreto”

Irakaskuntza 2022/05/10

Hoy se ha celebrado la mesa sectorial de Educación y, aunque así se lo hemos solicitado en varias ocasiones tanto desde LAB como desde otros sindicatos, el Departamento de Educación no ha aclarado aún cuántas y qué plazas va a estabilizar en los próximos meses, según lo establecido por la Ley 20/2021, de 28 de diciembre, de medidas urgentes para la reducción de la temporalidad en el empleo público.

 

IRAK inseguridad

LABen ustez izugarria da PAI Nafarroako hizkuntz eredu bihurtzea, diskriminatzailea eta segurtasun juridikorik gabea baita

Irakaskuntza 2022/04/28

Gaur goizean Nafarroako Parlamentuan izan den plenoan, Gobernuko lehendakaritza daukan PSNk,  Navarra Sumaren aldeko bozka bakarrarekin, PAIko (Atzerriko Hizkuntzetan Ikasteko Programak) bere lege-proposamena onestea lortu du, hau foru-legea bihurtuz, orain arteko irakaskuntzako funtziora sarbidea arautzen zuen legeriaren gainetik pasatuz eta sindikatuon eta Gobernuko zein oposizioko gainontzeko alderdien iritziari entzungor eginez, baita parlamentuko prozedura guztien denbora errekorra hautsiz. LABen ustez, PAI Nafarroan eredu linguistikoa bihurtzea izugarria da, eta lege berria diskriminatzailea eta segurtasun juridikorik gabea da

LAB considera terrible que el PAI se convierta en un modelo lingüístico en Navarra, porque es discriminatorio y no tiene seguridad jurídica

Irakaskuntza 2022/04/28

En el pleno celebrado esta mañana en el Parlamento de Navarra, el PSN, que ostenta la presidencia del Gobierno, con el único voto favorable de la coalición derechista Navarra Suma, ha logrado aprobar su propuesta de ley sobre el PAI (Programa de Aprendizaje en Idiomas Extranjeros), pasando por encima de la legislación que regulaba el acceso a la función docente hasta ahora, haciendo oídos sordos a la opinión de los sindicatos y demás partidos del Gobierno y de la oposición y batiendo todos los récord de tiempo de procesos parlamentarios. LAB considera terrible que el PAI se haya convertido en un modelo lingüístico en Navarra y considera que la nueva ley es discriminatoria y carece de seguridad jurídica

 
 

Egonkortzeari eta eleaniztasunari, bai; PAI Legeari, ez

Irakaskuntza 2022/04/26

Gaur, Carlos Gimeno kontseilariak agerraldia egin du Parlamentuko Hezkuntza Batzordearen aurrean, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak eskatuta. LAB eta gehiengo sindikala bezala, haiek ere kezkatuta daude lege-zirriborro horrekin, zeinak aurreikusten baitu atzerriko hizkuntzaren betekizuna duen foru-hezkuntzako funtzionario talde bat sortzea, eta hori zuzenean kontrajartzen da irakasle funtzionarioen lanpostuak hautatu eta betetzeko Estatuko egungo araudiarekin, 276/2007 Errege Dekretuarekin eta 270/2022 Errege Dekretuarekin, hain zuzen

Sí a la estabilización y al plurilingüismo; no a la Ley PAI

Irakaskuntza 2022/04/26

Hoy ha comparecido ante la Comisión de Educación del Parlamento el consejero Carlos Gimeno, a petición de EH Bildu, Podemos e Izquierda-Ezkerra, quienes querían preguntarle acerca de su propuesta de ley foral del PAI. Al igual que LAB y la mayoría sindical, ellos están preocupados por este borrador de ley que prevé crear un grupo de funcionariado docente foral con requisito de lengua extranjera, lo que entra en confrontación directa con la actual normativa estatal de selección y provisión de puestos de personal funcionario docente, el Real Decreto 276/2007 y el Real Decreto 270/2022

 
 

Kalitatezko ebaluazioaren alde, inbertsioa, nahitaezkoa

Irakaskuntza 2022/04/06

Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzen hezkuntza-ebaluazioaren esparru orokorra ezarriko duen Foru Aginduaren zirriborroa partekatu du sindikatuokin. LABen ustez, ebaluazioa hezkuntza kalitatean funtsezko eta zaindu beharreko aldagaia da. Baina, aldi berean, eta daukan garrantziaz jabetuta, ezin dugu inondik inola ere onartu ebaluazioaren marko orokorra ezartzean hezkuntzako langileen jada handia den lan zama areagotzea; honek kalitatearen kalterako eragingo luke zuzenean, eta hezkuntza kalitatea da, hain zuzen ere, babestu eta gailenduarazi behar duguna

Es necesario invertir para una evaluación de calidad

Irakaskuntza 2022/04/06

El Departamento de Educación ha compartido con los sindicatos el borrador de Orden Foral por la que se establece el marco general de evaluación educativa de las enseñanzas no universitarias de la Comunidad Foral de Navarra. LAB considera la evaluación como un factor decisivo para la calidad educativa y que, por tanto, debe ser cuidado. Pero, al mismo tiempo, y siendo conscientes de su importancia, no podemos de ningún modo permitir que, al establecer el marco general de evaluación, aumente la carga de trabajo ya de por sí elevada del personal educativo. Esto repercutiría directamente en detrimento de la calidad educativa, que es precisamente lo que debemos proteger y priorizar

 
 

Lanbide Heziketaren erronka Nafarroan: ituna betetzea eta hezkuntza kalitatea lortzeko hainbat gogoeta

Irakaskuntza 2022/04/04

LAB sindikatuan egiaztatu dugu 2018an sinatutako Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Ituna ez dela Lanbide Heziketan (LH) aplikatzen ari, eta Hezkuntza Departamentuari eskatu diogu, instantzien eta honelako salaketa publikoen bidez, akats hori zuzentzeko eta lehenbailehen betetzeko

El reto de la FP en Navarra: que se cumpla el Pacto y algunas consideraciones para lograr la calidad educativa

Irakaskuntza 2022/04/04

En el sindicato LAB hemos constatado que el Pacto para la Mejora de la Calidad de la Enseñanza Pública en Navarra, firmado en 2018, no se está aplicando en la FP y hemos exigido al Departamento de Educación, a través de instancias y de denuncias públicas como esta, que subsane este error y ponga en marcha su cumplimiento a la mayor brevedad

 
 

LABek Hezkuntza Departamentuari eskatu dio sindikatuekin eztabaida dezala Lanbide Heziketa antolatu eta integratzeko Lege Organikoaren onarpenaren lan-ondorioak

Irakaskuntza 2022/03/23

Lanbide Heziketari buruzko Lege berria Senatuan onartu ostean, aste honetan gauzatuko dena eta 591 kidego zaharreko irakasleei eragingo diena (Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoei), Nafarroa Garaiko LAB sindikatuan uste dugu lehenik eta behin ezagutu behar dugula zein den Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoaren egungo egoera eta bilakaera, ondoren Nafarroako Foru Erkidegoan har daitezkeen irtenbideetan eragiteko



LAB exige al Departamento de Educación que debata con los sindicatos las repercusiones laborales de la aprobación de la Ley Orgánica de Ordenación e Integración de la FP

Irakaskuntza 2022/03/23

Tras la aprobación en el Senado de la nueva Ley de FP, que se llevará a cabo esta semana y que a nivel laboral afectará al profesorado perteneciente al antiguo Cuerpo 591, Profesorado Técnico de FP, desde el sindicato LAB Nafarroa Garaia entendemos que, en primer lugar, debemos conocer cuál es la situación actual y la evolución del Cuerpo del Profesorado Técnico de FP. para posteriormente incidir en las posibles soluciones que se pueden adoptar en la Comunidad Foral de Navarra

 

 

BOTON Osasunbidea