IRAK 0 3 RdP

Nafarroako udal haur eskolen kudeaketa zuzena bere gain hartzeko exijitu dio LABek Hezkuntza Departamentuari

0-3 zikloa 2026/10/06

Urteak daramatzagu 0-3aren publifikazioa eta kudeaketa publiko zuzena aldarrikatzen, baina Hezkuntzaren iragarpenak gauza gehiegi uzten ditu erantzun gabe.

Nafarroako haur eskola publikoak Nafarroako Gobernuaren menpeko sare berri batean integratzea ahalbidetuko duen lege proiektu bat sustatuko duela iragarri du Hezkuntza Departamentuak, baina funtsezko hainbat kontu zehaztu gabe utzi ditu: nola gauzatuko den integrazio hori, nork hartuko duen bere gain kudeaketa, udalek zein paper izango duten edota langileek zein berme izango duten.

Urteak daramatzagu 0-3 zikloan dauden desberdintasunak salatzen. Ehun udal haur eskola baino gehiago daude kudeaketa eredu ezberdinekin funtzionatzen dutenak, langileentzat hitzarmen, soldata, lanaldi eta eskubide ezberdinak eraginez. Errealitate honen aurrean, gure jarrera argia da: Hezkuntza Departamentuak bere gain hartu behar du Nafarroako udal haur eskolen kudeaketa zuzena. Ez dugu behar bitarteko egitura berri bat, beste formula baten azpian egungo zatiketa mantenduko duena.

Aspalditik ari dira 0-3aren kudeaketa komuna, eta horren izaera doakoa eta unibertsala akordio eta konpromiso politikoetan agertzen. Bide horretan aurrera egiteko nahikoa denbora egon den arren, tamalez, oraindik ere egoera nahasi honentzako konponbide estruktural baten zain jarraitzen dugu. Orain behin berriz iritsi zaigu une hori: hauteskundeak gerturatzearekin batera, berriz atera dira hitz onak eta konpromisoak plazara. Testuinguru horretan, baina, LABen argi dugu: benetako publifikazio bateranzko bidean aurrera egin dezagun exijitzen dugu.

Departamentuak adierazi du, halaber, erakunde sindikalak eta beste eragile batzuk ere kontuan izango dituela proiektua egiterako orduan. LABetik parte hartze sindikal erreal eta eraginkorra exijitzen dugu, langileak ordezkatzen ditugunak baikara, eta hortaz, baita 0-3 zikloaren beharrak bertatik bertara ezagutzen ditugunak ere. Gure parte-hartzea ezin da mugatu dagoeneko hartuta dauden erabakiei buruzko informazioa jasotzera: eredu berriaren definizio eta negoziazioan presente egon behar dugu.

Publifikazioa gauzatzen ez den bitartean, LABen lanean jarraituko dugu Nafarroako haur eskoletarako hitzarmen propio bat lortzeko, langile guztien lan baldintzak parekatu eta sare publiko, euskaldun, unibertsal, doako eta inklusibo baterantz aurrera egitea ahalbidetuko duena.

LABen Nafarroako haur eskolen benetako sare publiko baten aldeko apustua egiten dugu, Hezkuntza Departamentuak zuzenean kudeatua eta langile guztientzako lan baldintza duin eta homogeneoak bermatuko dituena. Hori da defendatzen dugun publifikazioa, eta horren alde borrokatzen jarraituko dugu.

Publifikatzeak duintasuna dakar.

LAB exige a Educación que asuma la gestión directa de las escuelas infantiles municipales de Nafarroa

0-3 zikloa 2026/10/06

Llevamos años defendiendo la publificación del 0-3 y una gestión pública directa, pero el anuncio de Educación deja demasiadas cuestiones sin responder.

Educación anuncia que promoverá un proyecto de ley que permita integrar las escuelas infantiles públicas de Navarra en una nueva red dependiente del Gobierno de Navarra, pero no concreta cuestiones fundamentales: cómo se llevará a cabo esa integración, quién asumirá la gestión, qué papel tendrán los ayuntamientos o qué garantías tendrán las trabajadoras.

Llevamos años denunciando las desigualdades que existen en el ciclo 0-3. Más de un centenar de escuelas infantiles municipales funcionan con diferentes modelos de gestión, generando distintos convenios, salarios, jornadas y derechos para las trabajadoras. Ante esta realidad, nuestra posición es clara: el Departamento de Educación debe asumir la gestión directa de las escuelas infantiles municipales de Nafarroa. No necesitamos una nueva estructura intermedia que mantenga, bajo otra fórmula, la fragmentación actual.

La gestión común del 0-3, junto con la gratuidad y la universalidad, lleva años apareciendo en acuerdos y compromisos políticos. Ha habido tiempo para avanzar y, sin embargo, seguimos esperando una solución estructural. Por eso, en un contexto en el que se acercan las elecciones y vuelven a aparecer las buenas palabras y los compromisos, LAB exige que avancemos hacia una publificación real.

El Departamento señala también que contará con las organizaciones sindicales y otros agentes en la elaboración del proyecto. LAB exige una participación sindical real y efectiva, porque somos quienes representamos a las trabajadoras y quienes conocemos de primera mano las necesidades del ciclo 0-3. Nuestra participación no puede limitarse a ser informadas sobre decisiones ya tomadas: debemos estar presentes en la definición y negociación del nuevo modelo.

Mientras la publificación no se materialice, LAB seguirá trabajando para conseguir un convenio propio para las escuelas infantiles de Nafarroa que permita avanzar hacia la equiparación de las condiciones laborales de todas las trabajadoras y hacia una red pública, euskaldun, universal, gratuita e inclusiva.

Desde LAB apostamos por una verdadera red pública de escuelas infantiles de Nafarroa, gestionada directamente por el Departamento de Educación y que garantice unas condiciones laborales dignas y homogéneas para todas las trabajadoras. Esa es la publificación que defendemos y por la que seguiremos luchando.

Publificar para dignificar.

 

 

 

 LOGO CORREO WEB

 

 

 

afiliatu

BOTON INICIO Irakaskuntza

 

BOTON Osasunbidea