Hay 846 invitados y ningún miembro en línea

twitterfacebookEsta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

OSA EUSK3M

Martxoak 3. Euskararen aldeko elkarretaratzea Osasunbidean NUOn

Osasunbidea 2023/02/27

Osasunbidean Euskaraz ere!

Azken egunotan lan-baldintza duinen eta kalitatezko zerbitzu publikoen inguruan egindako mobilizazioek Nafarroako osasun publikoan jasaten ari garen degradazioaren berri eman digute. Badirudi bigarren mailan geratu dela herritarren hizkuntza-eskubideei buruzko guztia. Horregatik, LAB sindikatuak elkarretaratzea egingo du datorren ostiralean, martxoaren 3an, 11: 00etan, Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko zabalgunean, eskubideen alde eta Osasunbidean euskararen garapena eta erabilera sustatzeko.
Zuen parte-hartzea espero dugu.

Hainbatetan adierazi den bezala, Nafarroako Gobernuak ez ditu behar beste bermatzen herritar guztien hizkuntza eskubideak, hau da, euskara ikasi edo administrazioarekin erabili ahal izatea. Nafarroako Gobernuak ez du bere helburu eta betebehar garrantzitsuenetako bat aurrera eramaten: Nafarroan euskararen berreskurapena eta garapena bultzatzea.

Funtsezkoa da pertsonei espazioak eskaintzea euskara eroso erabil dezaten. Eta hori, administrazioarekiko harremanetan behar bezala bermatu gabe, nekez zabal daiteke gizarteko beste espazio batzuetara. Argi ikusi da hizkuntza-eskubideak lurralde-eremuka banatzeak Nafarroa osoko herritarrei kalte egiten diela eta herritarren artean desberdintasunak sortzen dituela.

Hizkuntza eskubideak eta herri administrazioarekin euskararen erabilera erosoa bermatzeko, beharrezkoa da Nafarroako Gobernuko departamentu guztietan euskara plaza elebidunak ezartzea. Horrela, herritarrek edozein izapide, kontsulta, informazio edo azalpen jaso edo egin ahal izango lukete euskaraz, albo kalterik jasan gabe. Izan ere, ez da nahikoa lanpostu gutxi batzuei hizkuntza-eskakizuna ezartzea.

Osasunbideak atzerakada handia jasan du langileen aldetik prestakuntzarako eskubidean, batzuetan ageriko arrazoiengatik (covid) eta beste batzuetan zerbitzuaren beharrengatik. Osasunbideko osasun-zonakatzea desberdintasun iturburua da oraindik Nafarroako biztanleentzat. Euskararen garapenaren eta ezarpenaren aurkako eraso etengabeak auzitara eraman dituzte SMNk eta SATSEk, besteak beste, euskara-eskakizuna duten lanpostuak kentzeko.

Osasunbidean ez da euskarazko arretarik bermatzen, ez da oinarrizko dokumenturik itzultzen, hala nola: eragiketa eta transfusioetarako baimen informatuak, probetarako jarraibideak, herritarrentzako osasun-informazioko orriak.

Hori dela eta, protesta-ekitaldi bat egin nahi dugu ostiral honetan, gure sindikatutik onartzeko prest ez gauden arazo bat eta eskubideen urraketa bat bistaratzeko. Horregatik, gure afiliazio guztiarekin eta ekimen hau beharrezkotzat eta bidezkotzat ikusten duten herritar guztiekin hitzordua dugu martxoaren 3an.

3 de marzo. Concentración en favor del Euskera en Osasunbidea en el HUN

Osasunbidea 2023/02/27

Osasunbidean Euskaraz ere!

Las movilizaciones realizadas en las ultimas fechas en torno a unas condiciones laborales dignas y unos servicios públicos de calidad nos han puesto en alerta de la degradación que estamos sufriendo en la sanidad pública navarra. Parece haber quedado en segundo plano todo lo que se refiere a los derechos lingüísticos de la ciudadanía. Es por ello que el sindicato LAB va a concentrarse el próximo viernes día 3 de marzo a las 11 horas, en la explanada del Hospital universitario de Navarra en defensa de los derechos, el desarrollo y fomento del uso del euskera en Osasunbidea.
Esperamos vuestra participación.

Tal como se ha señalado en varias ocasiones, el Gobierno de Navarra no garantiza suficientemente los derechos lingüísticos de toda la ciudadanía, es decir, que puedan aprender euskera o utilizarlo con la administración. El Gobierno de Navarra no lleva a buen puerto uno de sus objetivos y obligación importante: impulsar la recuperación y el desarrollo del euskera en Navarra.

Es fundamental ofrecer espacios a las personas para que pueda utilizar el euskera con comodidad. Y eso, sin garantizarlo adecuadamente en las relaciones con la administración, difícilmente se puede extender a otros espacios de la sociedad. Se ha visto claramente que la división de los derechos lingüísticos por ámbitos territoriales perjudica a la ciudadanía de toda Navarra y genera desigualdad entre la ciudadanía.

Para garantizar los derechos lingüísticos y el uso cómodo del euskera con la administración pública, es necesario establecer plazas bilingües de euskera en todos los departamentos del Gobierno de Navarra. De esta forma, la ciudadanía podría recibir o llevar a cabo cualquier trámite, consulta, información o explicación en euskera sin tener que sufrir ningún daño colateral. Y es que no basta con establecer un perfil lingüístico a unos pocos puestos de trabajo.

Osasunbidea ha sufrido un retroceso importante tanto en el derecho al la formación por parte de los trabajadores, en ocasiones por motivos obvios como el covid y en otras ocasiones por “necesidades del servicio”. La zonificación sanitaria en Osasunbidea sigue siendo un nicho de desigualdades para la población navarra. Los continuos ataques al desarrollo e implementación de la lengua han llegado a ser judicializados por sindicatos como el SMN y SATSE para la eliminación de puestos con perfil de euskera.

En Osasunbidea no se asegura una atención en Euskera, no se traducen documentos básicos como: consentimientos informados para operaciones y transfusiones, instrucciones para pruebas, hojas de información sanitaria para la ciudadanía...

Es por ello que queremos realizar un acto de protesta este viernes para visualizar un problema y una conculcación de derechos que no estamos dispuestas a aceptar desde nuestro sindicato. Es por ello que nos citamos con toda nuestra afiliación y todas aquellas/os ciudadanas/os que vean esta iniciativa como necesaria y como justa, el próximo día 3 de marzo.

OSA EUSKAR3M

 

BOTON Osasunbidea

 

 ADM kartel batzara 4 ordu

   

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB