OSA prohibido

Osasunbidea: langile finkoak mugikortasunerako eskubiderik gabe plantillak egonkortzeko LEPean

Osasunbidea 2022/06/10

Nafarroako Gobernuak eta Osasunbideko Profesionalen Zuzendaritzak Osasunbideko langile finkoen mugikortasun aukera asko kendu dituzte ohiz kanpoko egonkortze-prozesuan. Gure agintariek mugikortasun hori egiteko erakutsitako gaitasun faltak (haiek beraiek aitortuta) eta ageri-agerian dagoen gogo faltak zaldien oinetan uzten ditu berriz ere Osasunbideko langileak.

LAB sindikatuak jendaurrean salatu nahi du Nafarroako Gobernuak eta Profesionalen Zuzendaritzak ez dutela batere konpromisorik langile finkoen mugikortasuna ziurtatzeko. Kolektibo hori iraindua izan da aspaldidanik, eta, hori gutxi balitz bezala, pandemiaren garaian lan-baldintza ezin kaskarragoak jasan behar izan ditu. Hartutako erabaki horrek eragina izanen du bai Osasunbidean lanpostuz aldatzeko aukeran, bai eta barne-igoeran ere.

Bazirudien egonkortze-prozesu honek “hobetzeko” aukera ekar zezakeela, baina Nafarroako Gobernuak eta Profesionalen Zuzendaritzak oso modu esanguratsuan mugatu dute, akoplamendu-prozesuan “ondoriozko lanpostuak” kenduz; prozesu horren bidez, langile finkoak lanpostuz alda daitezke ohiz kanpoko LEPean eskainitakoen artean hautatuz, bai eta mugimendu horiek sortzen dituzten lanpostu hutsen artean ere.

Orain, “ondoriozko” lanpostu horiek erabat ezabatu dira, eta horren arrazoia izan da Europako laguntzak kobratzeko eskatzen diren epeak betetzeko ezintasuna, Departamentuak berak onartua. Horrek bidegabekeria handia dakar langile finkoentzat, lanpostu horiek lortzeko batere aukerarik gabe geratzen baitira. Baina neurri hau behin-behinekotasunaren arazoa konponduko ez duen ohiz kanpoko prozesu honetako beste txapuza bat baino ez da. Bitartean, Nafarroako Gobernua dagoeneko demanda judizial ugari galtzen ari da langile publikoei urteetan ezarritako bidegabeko lan-baldintzengatik. Eta hori guztia (milioika euro) Nafarroako herritarrek ordainduko dute.

Gure sindikatutik ahalik eta presio gehien egiten saiatu gara mugikortasunerako eskubidea errespeta zedin eta egonkortze-prozesu hori ahalik eta gardenena izan zedin. Mugikortasuna kentzearen erantzule nagusiak Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Ospitaleko profesionalen eta erizainen zuzendaritza dira, Osasunbideko Profesionalen Zuzendaritzarekin batera, esku artean duten eta konpontzeko gai ez diren antolaketa-kaosaren aurrean egin dituzten presioengatik.

Bestalde, barne-igoerarako eskubidea ere baliogabetu egiten da dekretu honekin, eta Nafarroako Gobernuak, beste erkidego batzuek ez bezala, ez du ezer egin bere lanpsotuan eskatutako titulazioa baino handiagoa duten langile finkoen alde. Gobernuak erabaki du langile finko horiek ere ez dutela mailaz igotzeko eskubiderik.

LAB sindikatuak Nafarroako Gobernuari, Osasunbideko Profesionalen Zuzendaritzari eta Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzari exijitu die langile finkoen mugikortasuna eta sustapena errespetatzeko eta legeak nahierara erabiltzeari uzteko, noiz lege berriak “asmatuz” langileen mugikortasuna behartzeko, noiz legeak “xisteratik atereaz” mugikortasun aukerak ezabatzeko, langileak txotxongilo gisa tratatuz eta haien profesionaltasuna mespretxatuz.

Irain hori konpontzeko, langile finkoen erabateko mugikortasuna errespetatzea eskatzen dugu, mugikortasun guztia bilduko duen ezohiko lekualdatze-prozesu batean “ondoriozko lanpostuak” sartuz, non lehentasuna izanen baitu, lehenik, zerbitzuak, ondoren, esparruak, eta, azkenik, lekualdatze nazional batek. Hori guztia plantillaren antzinatasuna errespetatuz. Proposamen horrek epeak murrizten ditu, mugikortasuna bermatzen du eta Administrazioaren argudioak ezeztatzen ditu.

Barne-igoerarako eskubidea errespetatzea eskatzen dugu, langile guztien oinarrizko eskubidea baita.

LAB sindikatuak ez dio Nafarroako Gobernuari utziko, bere ohiko aurreikuspen faltagatik, barre egin dezan berriz ere Osasunbideko langileen kontura. Horregatik, Osasunbideko langile guztiei eskatzen diegu babesgabetasun-egoera hori salatzeko, bidegabekeria handia delako. Osasunbidearen beste bidegabekeria bat. Eta zerrenda luzea da.

Osasunbidea: el personal fijo sin derecho a movilidad en la OPE de estabilización

Osasunbidea 2022/06/10

El Gobierno de Navarra y la dirección de profesionales de Osasunbidea eliminan gran parte de la movilidad del personal fijo de Osasunbidea en el proceso extraordinario de estabilización. La incapacidad reconocida por ellos mismos para realizar esta movilidad, unido a la falta de ganas más que manifiesta, deja a los pies de los caballos de nuevo, al personal de Osasunbidea.

El sindicato LAB denuncia la falta de compromiso del Gobierno de Navarra y la dirección de profesionales para asegurar la movilidad del personal fijo, una plantilla que ha sido vilipendiada desde hace años y que ha tenido su colofón de pésimas condiciones laborales durante la pandemia. Esto afecta tanto a la posibilidad de cambiar de puesto de trabajo en Osasunbidea, como a la promoción interna.

Parecía que este proceso de estabilización podía suponer una posibilidad de “mejora” pero el Gobierno de Navarra y dirección de profesionales lo han limitado de forma muy significativa con la eliminación de las plazas “en resultas” del proceso de acoplamiento, donde el personal fijo puede cambiar de plazas entre las ofertadas en la OPE extraordinaria unidas a las plazas que generan estos movimientos.

Estas plazas “en resultas” se eliminan de forma totalmente premeditada por la incapacidad reconocida del Departamento para cumplir los plazos exigidos por Europa para el cobro de ayudas europeas y provoca una situación de injusticia manifiesta en el personal fijo, que no tiene ninguna posibilidad de optar a estas plazas. Otro desastre más en esta chapuza de proceso extraordinario que no soluciona el problema de la eventualidad y que está provocando un aluvión de demandas judiciales que el Gobierno de Navarra ya está perdiendo y que va a suponer varios millones de euros a la ciudadanía navarra por las condiciones laborales que llevan arrastrando durante años los trabajadores y trabajadoras públicas.

Desde nuestro sindicato hemos intentado presionar de todas las maneras posibles para que se respetase el derecho a la movilidad y la ejecución lo más transparente posible de este proceso de estabilización. La dirección de profesionales y de enfermería del H.U.N., junto a la dirección de profesionales de Osasunbidea son los principales responsables de que se elimine la movilidad por las presiones que han ejercido ante el caos organizativo que tienen entre manos y que no son capaces de resolver.

Por otra parte, el derecho a la promoción interna también se anula con este decretazo y el Gobierno de Navarra, al contrario de lo que han hecho otras comunidades, no ha hecho nada por el personal fijo con titulaciones superiores a las que ocupa, y decide que tampoco este personal fijo tiene derecho a la promoción.

El sindicato LAB exige al Gobierno de Navarra, a la dirección de profesionales de Osasunbidea y a la dirección de profesionales del H.U.N. que respete la movilidad y promoción del personal fijo y dejen de “inventarse” leyes cuando les interesa para forzar la movilidad del personal o “sacar” otras que eliminan esta posibilidad, tratando a la plantilla como títeres y despreciando su profesionalidad más que demostrada.

Como solución a esta vejación exigimos que se respete la movilidad total del personal fijo, incluyendo las plazas en resultas, en un proceso de traslado extraordinario que aglutine toda la movilidad teniendo prioridad en primer lugar servicio, después ámbito y por último traslado nacional. Todo ello respetando la antigüedad de la plantilla. Esta propuesta reduce tiempos, asegura la movilidad y refuta el argumentario de la Administración.

Exigimos que se respete el derecho a la promoción interna, derecho básico de todo el personal.

El sindicato LAB no va a dejar que el Gobierno de Navarra se ría de nuevo de la plantilla de Osasunbidea por la falta de previsión a la que nos tiene acostumbradas y pide a todos y todas las trabajadoras de Osasunbidea que denuncie esta situación de indefensión, un nuevo agravio en la dilatada lista de inequidades de Osasunbidea.

 

 

BOTON Osasunbidea