OSA LEY

Osasunari buruzko foro lege berria: ezinbestekoa eta presakoa

Osasunbidea 2022/05/09

Nafarroako Gobernuak eta Osasun Departamentuak osasunari buruzko foru lege berri bat garatzeko inolako interesik ez dutenez, Osasunbidean egitura- eta antolaketa-arazoak handitzen ari dira, eta kalteak eragiten ari dira herritarren osasun arretan eta langileen lan baldintzetan.

Gaur egun, Osasunbidean, 1990eko lege batekin eta joan den mendeko gizartearentzat pentsatutako irizpideekin funtzionatzen jarraitzen dugu. Nafarroako Gobernuan eta Osasun Departamentuan inork ez du inolako interesik Nafarroako herritarrei osasun arreta aseguratuko dien eta langileen lan baldintzak bermatuko dituen osasun lege berri bat garatzeko. Guztiz kontrakoa: interes handiagoa dute deribazioetan eta pribatizazioetan,  itxarote-zerrendak eta behin-behinekotasuna etengabe handitzen diren bitartean eta Nafarroako osasun publikoaren lan giroa okertzen den bitartean.

Osasun langileak pandemiaren heroiak izatetik funtzionario pribilegiatuak izatera igaro gara. LAB sindikatuak ohartarazi dio Nafarroako Gobernuari ez garela ez gauza bat, ez bestea, eta gaurko lan baldintzak eta arreta baldintzak onartezinak direla langileentzat. Arduradun politikoek ez dute ez negoziatzeko gaitasunik, ezta anbizio politikorik ere, Nafarroako osasun sistema publikoa garatu eta blindatuko duen lege-ekimen bat aurrera eramateko.

Atzean gelditu da garai bateko interesa lege oinarri berri bat finkatzeko, funtzio publikorako sarbidea aldatzea edo neurrigabeko behin-behinekotasun indizeak jaistea ahalbidetuko lukeena. Alde horretatik, beldur gara enplegua egonkortzeko datorkigun LEP berezia ez ote den izanen arazo bat gehiago, eta ez horretarako konponbidea.

Gobernuari eskatzen diogu ekin diezaiola garapen profesionaleko lege bat egiteari, Osasunbideko eta Nafarroako funtzio publikoko gainerako langile guztiak barne hartuko dituen lege bat (Espainiako estatuko autonomia erkidego gehienetan garatua dago kontu hori, baina Foru Komunitatean erabat ahaztua dute), besteak beste, profesionalei behar dituzten eskumenak emateko eta, horrez gainera, gure lana behar bezalako bermeekin egin ahal izateko beste hainbat alderdi finkatzeko.

Nafarroako Gobernuari –eta bereziki Artundo jaunari– gogorarazi nahi diogu legegintzaldi honen hasieran Osasunari buruzko Foru Legea garatzeko konpromisoa hartu zuela sindikatuekin, baina gaur den egunean, ez du ezer egin, eta ez du ezer egiteko inolako asmorik.

LABek dei egiten die langileei eta gainerako sindikatuei Nafarroako Gobernuari eska diezaioten premiazko kronograma bat Osasunari buruzko foru lege berria berehala garatzeko.

Remirez jaunak eta Osasun Departamentuak negoziatzeari uko egiten jarraitzen badute eta osasun arreta publikoa eta kalitatezkoa bermatzeko inolako proposamenik aurkezten ez badute,  LAB sindikatua prest dago gainerako sindikatuekin mobilizazioak egiteko akordioak lortzeko.

Nueva Ley Foral de Salud: imprescindible y urgente

Osasunbidea 2022/05/09

El nulo interés del Gobierno de Navarra y del Departamento de Salud por el desarrollo de una nueva Ley Foral de Salud está ahondando los problemas estructurales y organizativos en Osasunbidea y está provocando perjuicios en la atención sanitaria de la ciudadanía y en las condiciones laborales de la plantilla.

Hoy día, en Osasunbidea seguimos funcionando con una Ley de 1990 y con unos criterios pensados para la sociedad del siglo pasado. Nadie en el Gobierno de Navarra ni en el Departamento de Salud muestra el más mínimo interés en el desarrollo de una nueva Ley de Salud que asegure la atención sanitaria a la ciudadanía navarra y garantice las condiciones laborales de la plantilla. Todo lo contrario: están más interesados en las derivaciones y privatizaciones, mientras aumentan las listas de espera y la eventualidad y se deteriora el clima laboral de la sanidad pública navarra.

La plantilla hemos pasado de “héroes de la pandemia” a “funcionarios privilegiados”. Desde el sindicato LAB advertimos al Gobierno de Navarra que no somos ni una cosa ni la otra y que las condiciones laborales y de atención son inasumibles por parte de la plantilla. Los responsables políticos han mostrado nula capacidad de negociación y ambición política para desarrollar una iniciativa legal que desarrolle y blinde la sanidad pública Navarra.

Atrás queda todo interés por establecer una base legal que permita la modificación del acceso a la función pública o establecer soluciones para una eventualidad desbocada. En este sentido, mucho nos tememos que la próxima OPE extraordinaria de estabilización no va a ser una solución, sino más bien un problema.

Instamos al Gobierno a que aborde la realización de una ley de desarrollo profesional que implique a toda la plantilla de Osasunbidea y del resto de la función pública navarra (desarrollada en la gran mayoría de las comunidades autónomas del estado español y totalmente olvidada en la Comunidad Foral) que abogue por una verdadera asunción de competencias para las profesionales y otros aspectos que nos permitan realizar nuestro trabajo con garantías.

Recordamos al Gobierno de navarra y al señor Artundo en particular que al comienzo de la legislatura se comprometió con la parte social a desarrollar la Ley Foral de Salud, cosa que ni ha hecho ni tiene intención de hacer.

Desde LAB, hacemos un llamamiento a la plantilla y al resto de sindicatos a que exijan al Gobierno de Navarra un cronograma urgente que desarrolle de forma inmediata la nueva Ley Foral de Salud.

El sindicato LAB está dispuesto a llegar a acuerdos con el resto de sindicatos para realizar movilizaciones en caso de que la actitud del señor Remírez y del Departamento de Salud siga siendo de nula negociación y ninguna propuesta que asegure una atención pública y de calidad.

 

BOTON Osasunbidea