OSA Eloizondo

Elizondo, Oinarrizko Osasun Laguntzaren omenezko requiema

Osasunbidea 2021/11/23

Elizondoko osasun etxearen eta Baztan osoaren egoera lotsagarria da herritarren arretari dagokionez. Langileek jakinarazi digutenaren arabera, ia medikurik gabe gelditu dira; izan ere, Elizondoko plantilla osatzen duten 5 langileetatik, orain, mediku bakar bat besterik ez dago lanean, eta horrek biztanle guztiei eman behar die arreta. Hori gutxi balitz bezala, pediatrarik ez dago. Hori dela eta, behar-beharrezkoa da egoera konpontzeko premiazko neurriak hartzea.

LAB sindikatutik, Nafarroako iparraldeko eskualde garrantzitsuenetakoa jasaten ari den egoera onartezin hori salatzen dugu, hango herritarrak gero eta isolatuagoak gelditzen ari direlako (are gehiago N-121-A errepideko obren eraginez). Gauzak horrela, Osasun Departamentuak eta Nafarroako Gobernuak nekez beteko dituzte hartutako konpromisoak, hots: denboraren menpe dauden larrialdiei kasu egitea, arreta pediatrikoa ematea eta paziente kronikoei segimendua egitea, berez nahiko zaharkitua dagoen populazioa duen eskualde batean.

Baztango egoera Nafarroako hainbat eremutan –batez ere, landa eremuetan– orokortua dagoen arreta faltaren adibide garbia da. Oinarrizko Osasun Laguntzaren kudeatzaileen eta Santos Indurain kontseilariaren utzikeriaren ondorioz, oso desberdintasun handiak sortzen ari dira Nafarroako eskualdeen artean. Lehen eta bigarren mailako herritarrak daudela esan genezake, baina hori ere ez da egia; izan ere, osasun etxeetako arretaren gainbehera orokorra da aspalditik, eta herritar guztiei eragiten die. Irisgarritasunik ezak, arreta jasotzeko zailtasunak, baliabiderik ezak (batez ere langileen arloan) eta Covid zifren igoerak soken aurka jarri dute Oinarrizko Osasun Laguntza.

Oinarrizko Osasun Laguntzari buruzko plan berria, oinarrizko osasun laguntza ardatz nagusitzat hartzen duena, asmo-adierazpen polit bat besterik ez da, osasun etxeen egoera konpontzeko irtenbide eraginkorrik planteatzen ez delako. Produktibitateen sistema konponbide eskasa eta guztiz ez-eraginkorra dela frogatu da, eta gero eta gehiago dira sistema hori gaitzesten duten profesionalak.

LAB sindikatuak uste du mobilizazioak egiteko unea iritsi dela, herritar eta langile guztiek bat eginda, Osasunerako eta, bereziki, Oinarrizko Osasun Laguntzarako aurrekontu duin bat lortzeko, oinarrizko laguntza eraginkorra eta irisgarria izan dadin eta zainketen jarraipena bermatua izan dadin. LAB sindikatutik kezka handiz ikusten dugu interes pribatizatzaileak zerbitzu publikoen kalitatea jaistea bilatzen ari direla, haien garroak are gehiago zabaldu ahal izateko. Horregatik, herritarrei, oro har, eta langileei bereziki, eskatzen diegu osasun publikoaren eta zerbitzu publikoen alde eginen diren ekintza guztiei adi egoteko.
Aski esateko unea da. Kudeaketa penagarri honen ondorioz, milaka pertsona arretarik gabe uzten ari dira, itxaron-zerrendak esponentzialki handitzen ari dira eta arretaren kalitatea izugarri jaisten ari da. Eta horri aurre egiteko eskaintzen diguten bakarra osasun arreta ahultzea, zentralizazioa eta desberdintasunak handitzea da.

Elizondo, réquiem por la Atención Primaria

Osasunbidea 2021/11/23

La situación del centro de salud de Elizondo y la de todo Baztan roza cifras catastróficas en cuanto a la atención a la ciudadanía. La información que nos hace llegar la plantilla es la de la falta casi total de médicos que se ha reducido de los 5 que conforman la plantilla de Elizondo de forma ordinaria, a únicamente un facultativo en la actualidad que debe dar cobertura a toda la población. Por otra parte, la ausencia de pediatra en la zona hace más que necesario acciones urgentes que aseguren la atención.

Desde el sindicato LAB denunciamos esta situación inaceptable que afecta a uno de los valles más importantes de la zona norte de Navarra y que presenta el hándicap de las obras de la N-121-A, que aísla aún más a la población e impide el compromiso de Salud y del Gobierno de Navarra de dar cobertura a las urgencias temporo-dependientes, la atención pediátrica y el seguimiento del paciente crónico, en una población ya de por sí envejecida.

La situación de la zona de Baztan es la punta del iceberg de la falta de atención generalizada en varias zonas de Navarra, sobre todo en el ámbito rural. La falta de acciones por parte de la gerencia de Atención Primaria y de la consejera Santos indurain, está creando desigualdades muy importantes en la Comunidad Foral. Diríamos que existen ciudadanos de primera y de segunda, pero ni siquiera esto es cierto, ya que el declive de la atención en los centros de salud es algo generalizado desde hace ya demasiado tiempo. La falta de accesibilidad, la dificultad para la atención, la falta de recursos sobre todo en materia de personal y el ascenso en las cifras de covid pone a la Atención Primaria contra las cuerdas.

El nuevo plan de la Atención primaria, que se supone que iba colocar la AP como eje principal, se vuelve a quedar en mera palabrería ante la falta de soluciones eficientes que resuelvan la situación de los centros de salud. Las productividades se han demostrado como insuficientes y totalmente ineficientes y están derivando en la repulsa de la gran mayoría de los y las profesionales y el hastió del resto.

Desde el sindicato LAB creemos que es el momento de realizar movilizaciones que engloben a toda la ciudadanía y a la plantilla, para lograr un presupuesto para Salud, y en particular para Atención Primaria, que la hagan resolutiva, accesible y la doten de continuidad en los cuidados. Desde el sindicato LAB vemos cómo los intereses privatizadores buscan precisamente la falta de calidad en los servicios públicos para extender aún más sus tentáculos a costa de los intereses públicos. Pedimos a la población en general, y a la plantilla en particular, estar atentas a todas las acciones en defensa de la sanidad pública y de los servicios públicos en general.
Es hora de decir basta ya a una gestión que está dejando sin atención a miles de personas, aumentando las listas de espera de forma exponencial y eliminado la calidad de atención ante una falta de proyecto que lo único que ofrece es el adelgazamiento de la atención, la centralización y la falta de equidad.

 

BOTON Osasunbidea