OSA exit

Bilera Oinarrizko Osasun Laguntzako kudeatzaileekin. LABen balorazioa:

Inor asetzen ez duen eredu bat ezarri nahi dute

Osasunbidea 2021/10/27

Santos Indurain kontseilariak berriki adierazi zuen Oinarrizko Osasun Laguntza "indartsu" bat nahi zuela, eta azpimarratu zuen hori lortzea "erabateko lehentasuna dela gure osasun sistemarentzat". Egitateek, ordea, kontrakoa erakusten dute: kontsentsurik gabeko proposamen bat aurkeztu du, aurrekontu espezifiko nahikorik ez duena eta langile faltaren arazoa konpontzen ez duena.

Bileran, Oinarrizko Osasun Laguntzako kudeatzaileak Osasun Ministerioaren 2019ko Oinarrizko Osasun Laguntzaren Plana irmoki defendatu zuen, Europako funtsen menpe eta, jakina, ezartzen diren baldintzen menpe badago ere.

Azaldu zutenez, hauxe da Nafarroako Oinarrizko Osasun Laguntzarako estrategia datozen hilabeteetarako: lehenengo etapa batean, jarduera presentzialera berehala itzultzea, kontsulten % 70 aurrez aurrekoak izan daitezen; aurrez aurreko kontsultetarako, 12 minutuko denbora ezartzea, eta aurrez aurrekoak ez direnetarako, 8 minutukoa (denbora hori nahikoa dela uste dute); presakoak ez diren eskaerak 48 orduan bideratzea; txertaketa osasun etxeetan inplementatzea; COVIDen ezarritako arnasketa-zirkuituak poliki-poliki desaktibatzea…

Bigarren etapa batean, arreta-eredu berri bat jarri nahi dute abian, paziente pluripatologikoei, kronikoei, buru-nahasmendu larria duten pertsona kalteberei, ahultasunari eta abarrei arreta emateko plan osoa berrindartzeko asmoz. Urte bukaeran, etengabeko arreta eta urgentziazko arreta Parlamentura eramango dira, eta larrialdietako zerbitzua berrantolatuko da, bai hiri-inguruetan, bai landa-inguruetan.

Oinarrizko Osasun Laguntzan, urrian dauden 333 kontratuetatik 187 luzatuko dira urtarrilaren 31ra arte ( % 56), horietatik ia 100 erizainenak. Egungo COVID kontingentean dauden 358 profesionalen kontratuetatik 251 luzatuko dira ( % 70), horietatik 132 erizainenak. Luzapen aldia 2021eko azaroaren 1etik 2022ko urtarrilaren 31ra bitartekoa da.

Mediku gutxi dagoenez, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzaren asmoa da erizain gehiago kontratatzea, batez ere patologia akutuko arreta gehien eskatzen den hiriguneetako zentroetan. Eredu desmedikalizatu bat nahi dute, eta, hala, erizaintzako langileak “ahaldunduko” dituzte, haiek hala erabakita, inolako negoziaziorik gabe eta langileen ezinbesteko kontsentsua izan gabe. Adierazgarria da, halaber, eskaerari aurre egiteko profesional gehiago sartzearen aldeko apustua egin beharrean, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak profesionalak murrizteko bidea hartu duela, Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariekin egin duten bezala.

Kudeatzailetzak aldarrikatzen duen eredu berria asmo-adierazpen hutsa baino ez da, eta soilik eskaerari erantzuten dio; bigarren mailan uzten ditu prebentzioa, osasunaren sustapena eta osasun-hezkuntza, Oinarrizko Osasun Laguntzaren oinarrizko zutabeak badira ere. Hitz asko, baina ekintza garrantzitsu gutxi arretaren kalitatea bermatzeko. Horrela, Oinarrizko Osasun Laguntzan aritzeko bokazio asko eta asko alferrik galtzen ari dira.

LAB sindikatuan hilabeteak daramatzagu Oinarrizko Osasun Laguntzaren egoera (hirietakoa zein herrietakoa) eta osasun-zentroetan mantentzen ari diren lan-baldintza kaskarrak salatzen. Kudeatzailetzatik ezarri behar den plan hau duela urte batzuk diseinatu zen, eta langile guztiei eta, batez ere, herritarrei eragingo die. Halaber, salatu egiten dugu kudeatzailetzak ez diela inolako laguntzarik ematen bertako profesionalei, askotan gutxietsi egiten baititu, eta haien pazientzia maila mugara iristen ari da. Egoera honen aurkako ahotsak isiltzeko, produktibitateak banatzeari ekin diote, baina banaketa erabat bidegabea da. Sistema hori, gainera, ez da nahikoa, ezta profesionalek eskatzen dutena ere.

Landa-inguruko zentro batzuen egoera bereziki kezkagarria da (adibidez, Erriberrikoa, Elizondokoa, San Adriángoa, Izabakoa…). Kudeatzailetzak bertan artatzen den pazienteen kopuruari erreparatzen dio bakarrik, kontuan hartu gabe ez eremuaren egoera berezia, ez herritarren adina, ez eta herritar horien behar bereziak. Eta zer esan hiriko oinarrizko osasun laguntzari buruz? Urteak daramatzate eskutik utziak.

Manolo Carpintero buru (eta ez lider edo gidari) duen Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak eta Santos Indurain kontseilariak Osasun Departamentuan abian jarritako neurriek iragartzen digute honako eredu-aldaketa hau langileriaren arloko egoerak behartuta datorrela eta, neurri handi batean, gutxiengo baten interes ekonomizistetan oinarritzen dela.

Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzari esijitzen diogu edozein aldaketa egin baino lehen partaidetza-prozesu bat ireki dezala. Egoera ikusita, beldur gara kudeatzailetzak eta departamentuak hartu behar dituzten neurriek ez ote dizkioten ondorio ezin larriagoak ekarriko Oinarrizko Osasun Laguntzari.

Gregorio Achutegi Osasunbideko zuzendari kudeatzaileak esan ohi du Kudeatzailetza erabakiak hartzeko dagoela, baina batez ere asmatzeko. Ez LAB sindikatuari, ez plantillaren zati handi bati, ez herritarrei, ez zaigu iruditzen neurri horiek arazoa konpontzeko nahikoak edo beharrezkoak direnik.

Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu Nafarroako aurrekontuetan behar diren partidak berma ditzala Nafarroako Oinarrizko Osasun Laguntzaren gabezia larriak konpontzeko. LAB sindikatutik, horren gaineko hainbat proposamen egin ditugu, Oinarrizko Osasun Laguntza defendatzeko mobilizazio ugaritan parte hartu dugu, eta ez dugu baztertzen mobilizazioei berriz ekitea.

Valoración de LAB de la reunión con la gerencia de Atención Primaria:

Imposición de un modelo que no convence a nadie

Osasunbidea 2021/10/27

La consejera Santos Indurain en una de sus últimas declaraciones apuesta por una Atención Primaria "fuerte" e insiste "es una prioridad absoluta para el sistema de salud". Sin embargo, los hechos demuestran lo contrario: una propuesta sin consenso, sin presupuesto específico suficiente y sobre todo sin soluciones para la escasez de personal.

En la reunión, el gerente de Atención Primaria insistió en defender el plan de Atención Primara del Ministerio de Sanidad del año 2019, todo ello supeditado a los fondos europeos y, claro está, a los condicionantes que estos impongan.

Según explicaron, la estrategia fundamental para la Atención Primaria de Navarra en los próximos meses pasa en una primera etapa por la vuelta de forma inmediata a la actividad presencial hasta el 70%, con un tiempo por consulta presencial de 12 minutos y no presencial de 8 minutos (tiempo que consideran más que suficiente), resolución de la demanda no urgente en un periodo de 48 horas, implementación de la vacunación en los centros de salud, desactivación progresiva de los circuitos respiratorios implantados durante la COVID…

En una segunda etapa la intención es poner en marcha un nuevo modelo de atención que reimpulse todo el plan de atención al pluripatológico, crónico, personas vulnerables con trastorno mental grave, fragilidad, etc. Al final de año se llevará al Parlamento la Atención Continuada y Urgente, en la que se procederá a la reordenación del servicio urgencias tanto a nivel urbano como a nivel rural.

En Atención Primaria se van a prorrogar 187 contratos hasta el 31 de enero de los 333 existentes en octubre (un 56%), de ellas casi 100 enfermeras. En el Complejo el contingente COVID actual es de 358 personas y se prorrogará contrato a 251 profesionales (70%) con 132 profesionales de enfermería. El período a prorrogar es del 1 de noviembre de 2021 a 31 de enero de 2022.

Ante la escasez absoluta y generalizada de personal facultativo, la intención de la gerencia de AP es incorporar enfermeras sobre todo en los centros urbanos con mayor demanda de atención de patología aguda. Valoran un modelo desmedicalizado “empoderando” al personal de enfermería de forma unilateral, sin ningún tipo de negociación y el consenso indispensable de toda la plantilla. Significativo es también que en lugar de apostar por la incorporación de nuevos profesionales para hacer frente a la demanda, la gerencia de AP se está deshaciendo de ellos, como es el caso del personal T.C.A.E.

El nuevo modelo pregonado por la gerencia se queda en una mera declaración de intenciones y ha pasado a dar únicamente respuesta a la demanda, dejando en un segundo plano la prevención, la promoción de la salud y la educación sanitaria, pilar básico de la Atención Primaria. Mucha palabrería, pero pocas acciones de calado que aseguren la calidad de la atención. Están dando la puntilla a la vocación de las profesionales de AP.

Desde el sindicato LAB llevamos meses denunciando la situación de la Atención Primaria tanto urbana como rural y las condiciones de trabajo que se están manteniendo en los centros de salud. El plan que se va a imponer desde la gerencia es un plan diseñado hace ya varios años y que por diversas razones va a ser impuesto a toda la plantilla y, sobre todo, a la ciudadanía. Denunciamos también el nulo apoyo de la gerencia hacia sus profesionales que se ven en muchos casos menospreciados y que han llegado al límite de su paciencia de su aguante. El reparto totalmente injusto de productividades para intentar acallar voces contrarias a la situación que se está produciendo no es ni por asomo suficiente, ni es lo que los profesionales solicitan.

Especialmente penosa es la situación de algunos centros rurales como Olite, Elizondo, San Adrian, Isaba… donde la gerencia solo ve el número de pacientes atendidos sin hacerse cargo ni de la especial situación de la zona, ni de la edad y necesidades de los ciudadanos y ciudadanas. ¿Y qué decir de la Atención Primaria urbana que lleva aguantando carros y carretas desde hace ya demasiado tiempo?

La gerencia de Atención Primaria, capitaneada (que no liderada) por Manolo Carpintero y las acciones llevadas a cabo en el Departamento de Salud por la consejera Santos indurain no hacen sino presagiar un cambio de modelo obligado por las circunstancias de personal e intereses en muchos casos economicistas de una minoría.

Exigimos a la gerencia de AP un proceso participativo en cualquier tipo de modificación que se pudiera realizar y entendemos que las medidas que se van a tomar por la gerencia de AP y por la consejería van a tener consecuencias funestas para la Atención Primaria de salud.

El director gerente de Osasunbidea,Gregorio Achutegui, suele decir que la gerencia está para tomar decisiones, pero sobre todo para acertar. Ni al sindicato LAB, ni a gran parte de la plantilla, ni de la ciudadanía nos parece ni de lejos que las medidas sean las suficientes ni las necesarias.

Instamos al Gobierno de Navarra a que en los presupuestos de Navarra garantice las partidas necesarias para solucionar las graves carencias de la Atención Primaria de Navarra. Desde el sindicato LAB hemos realizado diversas propuestas y hemos participado en movilizaciones en defensa de la Atención Primaria y no descartamos continuar con nuevas movilizaciones.

 

 

BOTON Osasunbidea