OSA klasismoa

Euskarafobia eta klasismoa erizainen oposizio-lehiaketan

Osasunbidea 2021/10/06

LAB sindikatutik berriz salatzen dugu Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika, Nafarroako profesionalen eta herritarren eskubideak ezabatzen dituelako. Era berean, deialdi horri darion kutsu elitistan jarri nahi dugu arreta; izan ere, lehiaketa faserako puntuak bildu nahi dituzten izangaiek dirutza handia ordaindu beharko dute prestakuntza ikastaroetan, eta gastu hori egitea ez dago gehiengoaren eskura.

Erizainen 424 lanpostu betetzeko irailaren 30ean argitaratutako oposizio-lehiaketaren deialdiak hainbat bidegabekeria ezarri ditu, bai oposiziogileentzat, bai Nafarroako herritarrentzat. Deialdi horretan euskara hizkuntza koofizial gisa ez baloratzeak argi eta garbi erakusten du Nafarroako Osasun Zerbitzuak eta Nafarroako Gobernuak herritar guztiei arreta elebiduna emateari dioten errespetu eskasa, eta hori euskararen aurkako eraso argia da, aurretik ongi pentsatua dagoena, alderdi politiko batzuek eta Osasunbideko langileak ordezkatzen dituztela dioten sindikatu askok txalotzen dutena.

Nafarroako administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzen duen 103/2017 Foru Dekretuaren bidez, besteak beste, euskararen ezagutzari Nafarroako eremu bakoitzean eman beharreko puntuazioa arautu zen. Foru dekretu hori SATSE, Sindicato Médico, UGT/SPA eta Afapna sindikatuek errekurritu zuten. Horren ondorioz, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak partez baietsi zituen sindikatu horien eskakizunak, eta, hala, eremu mistoan eta eremu ez-euskaldunean euskararen balorazioa kentzea erabaki zuen. Sindikatu horiek eraso zuzena egin zieten nafar guztien hizkuntza-eskubideei. Orain, PSN alderdia euskararen dekretu berriaren onespena nahita eta arrazoirik gabe luzatzen ari da. Horri esker, oposizio-lehiaketa askotan euskara ez da merezimendu gisa baloratu, eta hori, kasu batzuetan, erabakigarria izan da lanpostuak lortzeko orduan edo kontratazio-zerrendetan leku hobea izateko orduan.

Geroa Baik ere kontu honen gainean azalpenak eman beharko lituzke, euskara diskriminatzen ari den gobernu bereko kidea den aldetik. Ez dugu ulertzen zergatik kritikatzen duen orain erizaintzako LEP hau eta zergatik gelditu zen isilik berriki onartutako antzeko beste LEP batzuekin (teknikariena, zeladoreena, eta abar). Iduri du jendaurrean itxurak egiteko keinu bat besterik ez dela, euskarak merezi duen tratua jasotzearen aldeko benetako apustua baino.

“SATSE, Sindicato Médico, UGT/SPA eta Afapna sindikatuek 103/2017 Foru Dekretua errekurritu zuten –Nafarroako administrazio publikoetan euskararen erabilera arautu zuena–, eta horrek ekarri zuen eremu mistoan eta eremu ez-euskaldunean euskararen balorazioa kentzea”

Erizainen oposizio honetan, erizain askok (500 inguru, beste deialdi batzuetako datuak aztertuta) ikusiko dute nola ez zaizkien baloratzen beren merezimenduak, kolektibo osoa defendatzen dutela dioten sindikatu batzuek (SATSE) aurkeztutako errekurtsoengatik, hori guztia UPNk bere garaian nafar hizkuntzaren aurka egindako erasoak berdintzen eta are gainditzen dituen gobernuaren oniritziarekin. Duela urte batzuk, euskararen ezagutzaren balorazioa 2 puntutik gorakoa izaten ahal zen lehiaketa fasean, eta, kasurik onenean, 4 puntukoa, herritarrekiko arreta- edo tratu-mailaren arabera. Orain, berriz, hutsaren hurrengoa da. Alabaina, erizaintzako deialdi honetan gertatutakoa ez da salbuespen bat; izan ere, euskararen ezagutza beste deialdi batzuetako baremoetatik ere desagertu da azkeneko urte hauetan (konparazio batera, zeladoreen deialdia edo goi mailako teknikariena).

“Oraingo deialdi honetan, beste deialdi batzuetako datuetan oinarriturik, 500 izangairi baino gehiagori ez zaie baloratuko euskararen ezagutzaren merezimendua”

Baina oposizio-lehiaketa honi, gainera, klasismo eta elitismo usaina dario. Prestakuntza oso modu berezian baloratzen da, batez ere graduondoko ikastaroak baloratzen baitira, hots, masterrak, aditu tituluak eta doktoretzak. Lehiaketa fasean, guztira, 40 puntu lortzen ahal dira, eta horietatik 22 puntu lor daitezke graduondoko ikastaroak ordainduz, lehian dagoen lanpostuarekin zerikusia izan ala ez. Ez da, ez, txantxetakoa! Hori guztia 110/2011 Foru Aginduan arautzen da, zeina Sindicato Médico de Navarrak eta SATSE erizainen sindikatuak negoziatu eta babestu baitzuten.

“Klasismoa eta elitismoa: lehiaketa fasean lor daitezkeen 40 puntuetatik 22 lortzen ahal dira graduondoko ikastaroak ordainduz. Hori guztia 110/2011 Foru Aginduan araututa dago, zeina Sindicato Médico de Navarrak eta SATSE erizainen sindikatuak negoziatu eta babestu baitzuten. LABek ez zuen akordio hura sinatu, bidegabea eta diskriminatzailea zelakoan”

Baremoak ez du berdintasun-irizpidea errespetatzen, eta argi eta garbi erakusten du nolako asmoak dituzten kolektibo profesional batzuk eta osasun publikoa ekitatez defendatzen dituztela dioten horiek. Kasualitatez, SATSEk bere webgune ofizialean “prestakuntzaren aldeko apustua” iragartzen du, eta prestakuntza-jarduera ugari eskaintzen dizkie bere afiliatuei, baldintza onuragarrietan, Erizaintza Garatzeko Fundazioaren (FUDEN) bitartez. Hala, gaur egun, unibertsitateko aditu titulua lortzeko 21 ikastaro eskaintzen ditu, 250 eta 2.000 euro bitarteko prezioa dutenak, baita master ugari ere, afiliatuentzat %50eko deskontua dutenak. Logikoa da gero ikastaro horiek baremoetan baloratzea nahi izatea. Negozioa, negozioa da.

SATSEk prestakuntza-jarduera ugari eskaintzen dizkie bere afiliatuei baldintza onuragarrietan, FUDEN-Erizaintza Garatzeko Fundazioaren bitartez. Hala, gaur egun, unibertsitateko aditu titulua lortzeko 21 ikastaro eskaintzen ditu, 250 eta 2.000 euro bitarteko prezioa dutenak, baita master ugari ere, afiliatuentzat %50eko deskontua dutenak. Logikoa da gero ikastaro horiek baremoetan baloratzea nahi izatea. Negozioa, negozioa da.

Ez da hau LAB sindikatuak Osasunbidean eta Nafarroako Administrazioan euskararen balorazioari eta erabilera normalizatuari egindako erasoak salatzen dituen lehen aldia. Ez horixe. Oposizio-lehiaketen merkantilizazioari eta ikastarozaletasunari buruz egin ditugun salaketak ere etengabeak izan dira.

Sindikatu batzuen eta Nafarroako Gobernuaren iritziz, Administrazioan lan egiteko prestatuagoa dago masterrak, aditu ikastaroak eta doktoretzak ordaintzeko dirua duena, edo horretan inbertitu dezakeena. Hori guztia haiek beraiek sortu eta babesten duten negozioa errazteko asmoz. Eta, kontrara, uste dute Nafarroako bi hizkuntza ofizialetako baten ezagutza merezimendu gisa baloratzea aberrazio bat dela.

LABek ez du onartuko erakunde pribatu, elkargo ofizial edo sindikatu horiek beren interes partikularrak inposatzea gutxi batzuei mesede egiteko, kolektibitatearen kaltetan. Izan ere, inposizio horiek ez diete bakarrik eragiten beren lanbide berean aritzen diren hainbat lankideri; aitzitik, Administrazioko langile guztiei eta Nafarroako herritar guztien eskubideei ere eragiten diete.

Euskarafobia y clasismo en la convocatoria de Concurso Oposición de enfermería

Osasunbidea 2021/10/06

Desde el sindicato LAB volvemos a denunciar la política lingüística del Gobierno de Navarra que elimina derechos de profesionales y de la ciudadanía navarra. Ponemos también el foco en el elitismo de la convocatoria que obliga a la plantilla que quiera obtener puntos para el concurso a desembolsar ingentes cantidades de dinero en formación, no al alcance de la mayoría.

La convocatoria de 424 plazas de enfermería publicada el pasado 30 de septiembre a concurso-oposición, tiene varios puntos que suponen una injusticia tanto para los y las opositoras como para la ciudadanía navarra. La no valoración del euskera como lengua cooficial no da lugar a dudas sobre el poco respeto que muestran el Servicio Navarro de Salud y el Gobierno de Navarra a la atención bilingüe de toda la ciudadanía, lo que supone un claro ataque totalmente premeditado al euskera y que es aplaudido por parte de los partidos políticos y gran parte de sindicatos que dicen representar a la plantilla de Osasunbidea.

El Decreto Foral 103/2017 por el que se regula el uso del euskera en las administraciones públicas de Navarra en el que, entre otros, se puntuaba el conocimiento del euskera en las diferentes zonas de Navarra, fue recurrido judicialmente por los sindicatos SATSE, Sindicato Médico, UGT/ SPA y Afapna , lo que propició que el Tribunal Superior de Justicia de Navarra estimara parcialmente sus demandas y decretase la eliminación de la valoración de euskera en la zona mixta y zona no vascofona. Un ataque directo a los derechos lingüísticos de todos y todas las navarras por parte de estos sindicatos. El PSN , ha dilatado de una forma totalmente premeditada e injustificada el nuevo Decreto del euskera, lo que ha propiciado que en muchas convocatorias de concurso-oposición no se haya valorado este mérito, determinante en algunos casos en la obtención de plazas o mejora en las listas de contratación.

Geroa Bai por su parte, también debería explicar cosas. No olvidemos que es parte del mismo gobierno que está discriminando al euskera. No se entiende su última salida criticando esta OPE de enfermería cuando han estado callados en otras OPEs recientes como las de técnicas, celadores, etc. Parece más un gesto de cara a la galería que una verdadera apuesta por que el euskera reciba el trato que se merece.

“El Decreto Foral 103/2017 por el que se regula el uso del euskera fue recurrido judicialmente por los sindicatos SATSE, Sindicato Médico, UGT/ SPA y Afapna lo que propició la eliminación de la valoración de euskera en la zona mixta y zona no vascofona”

Y es que en esta oposición de enfermería una gran cantidad de enfermeras (unas 500 en otras convocatorias) van a ver cómo sus méritos no se les valora, por los recursos presentados por sindicatos que dicen defender al todo el colectivo (SATSE) y ante un gobierno que ha hecho buenos, los peores tiempos en el ataque hacia la “lingua nabarrorum” por parte de UPN. Esta puntuación podría haber superado los 2 puntos en el total del concurso pudiendo alcanzar en el mejor de los casos los 4 puntos en función del grado de atención o trato con la ciudadanía. La OPE de enfermería no ha sido la única afectada hasta el momento, también otras OPEs como la de celadores o técnicos superiores ha visto cómo se elimina esa puntuación de sus baremos en el concurso.

“En la O.P.E actual un número por encima de las 500 profesionales, según estimaciones de otras oposiciones, se quedarán si la valoración de méritos por Euskera”

Pero es que este concurso-oposición también huele a clasismo y a elitismo. Se valora de manera muy particular la formación, muy especialmente aquellos cursos de postgrado: masters, expertos y doctorados, hasta la frivolidad de 22 puntos. En una fase de concurso de 40 puntos posibles hasta 22 puntos pueden realizarse en base al pago de cursos postgrado que, pueden o, no estar relacionados con el puesto de trabajo al que se concursa. Todo esto se regula así en la OF 110/2011 que fue negociada y apoyada por el Sindicato Médico de Navarra y el sindicato de enfermería SATSE.

“Clasismo y elitismo: En una fase de concurso de 40 puntos posibles, hasta 22 puntos pueden realizarse en base al pago de cursos postgrado, Todo ello regulado en la OF 110/2011 que fue negociada y apoyada de nuevo, por el Sindicato Médico de Navarra y el sindicato de enfermería SATSE. LAB no firmó este acuerdo, al entenderlo injusto y discriminatorio”

El baremo no respeta el criterio de igualdad y deja bien a las claras las verdaderas intenciones de aquellos que dicen defender a unos colectivos y a una sanidad publica con equidad para todos y todas. Curiosamente SATSE anuncia en su página oficial una ”apuesta por la formación” y pone a disposición de su afiliación numerosas actividades formativas en ventajosas condiciones, a través de la Fundación para el Desarrollo de la Enfermería (FUDEN) que en el momento actual ofrece 21 expertos universitarios con un precio que oscila entre los 250 y los 2.000 euros, además de un buen número de masters con un 50% de descuento por ser afiliado o afiliada. Es lógico que luego quieran que esos cursos se valoren. El negocio es el negocio.

SATSE pone a disposición de sus afiliados numerosas actividades formativas en ventajosas condiciones, a través de la Fundación para el Desarrollo de la Enfermería (FUDEN) que en el momento actual ofrece 21 expertos universitarios con un precio que oscila entre los 250 y los 2.000 euros, además de un buen número de masters con un 50% de descuento por ser afiliado o afiliada”. Es lógico que luego quieran que esos cursos se valoren. El negocio es el negocio.

No es la primera vez, sino que han sido muchas, que desde el sindicato LAB denunciamos los ataques realizados a la valoración del euskera y su uso normalizado en Osasunbidea y la Administración de Navarra. También han sido constantes nuestras denuncias sobre la mercantilización y cursillismo de los concurso-oposición.

Para ciertos sindicatos y para el Gobierno de Navarra, está más preparado quien más dinero tiene o invierte para pagarse masters, expertos y doctorados. Todo para favorecer el negocio que ellos mismos generan y apoyan. Al mismo tiempo, consideran una aberración valorar como mérito el conocimiento de una de las dos lenguas oficiales de Navarra.

Desde LAB no vamos a permitir que estas organizaciones privadas, colegios oficiales o sindicatos impongan sus intereses particulares para beneficiar a unos pocos en detrimento de la colectividad. Sus imposiciones no solo afectan a sus colegas de profesión, sino a toda la plantilla y a los derechos de toda la población de Navarra.

 

 

BOTON Osasunbidea