OSA kleenex

Barne-sustapenerako eta mugikortasunerako eskubidea, Nafarroako Osasun Zerbitzuak mugatua

Osasunbidea 2021/09/23

LAB sindikatuaren iritziz, ulertezina da Nafarroako Osasun Zerbitzuak eta bertako langileen arduradunek langileei barne-sustapenerako aukera mugatzen jarraitzea; izan ere, pandemia garaian ez dute inolako arazorik izan horien lanaz baliatzeko eta une hartan Administrazioari komeni zitzaizkion lege figurak asmatzeko, esaterako, zerbitzu-enkarguak.

Orain, pandemiak kopuru eta datu lasaiagoak eragin dituen unean, berriro ahaztu dira langileez, erabili eta botatzeko kleenex gisa tratatzera itzuli dira. Ez dugu zalantzarik Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arduradunek asko dakitela zenbakiei buruz, baina argi erakusten dute horiek gehiago axola zaizkiela beren plantillak baino.

Barne-sustapena arautzen duen 347 Foru Dekretuaren onarpena (beste puntu batzuez gain, hainbat kategoriatako laguntza-koordinatzaileak sartzea) ebatzi gabe dago oraindik, hiru urteren ondoren, eta argitaratu gabe dago. Bien bitartean, barne-sustapenerako aukera ukatzen ari zaie langileei, legeria zorrotz eta, batez ere, bidegabe interpretatzeagatik.

Bidegabea da; izan ere, "zerbitzuaren beharrengatik" langileen arduradunei interesatzen zitzaienean, baliatu dira beste bide "legal" batzuk sustapena ahalbidetzeko, baina orain ez zaie interesatzen.

Horren erakusgarri dugu, esaterako, laster egitekoa den erizaintzako hurrengo oposizio deialdia. Deialdi horrek zehatz adierazten du azken oposizioan plaza atera duten erizaintzako zainketa teknikariek eta zeladore guztiek dutela sustatzeko aukera; baina, denbora asko joanagatik, ebatzi ez denez, langile horiei promoziorako aukera eragotziko zaie (Kasu batzuetan LEP-aren ebazpen faltagatik eta beste batzuetan 347 DF ez burutzeagatik). Gero, langileen arduradunak aztoratu eginen dira erizainik ez dagoelako.

Baina hori ez da langileei mugitzeko aukera murrizteko arduradunek erabiltzen duten modu bakarra. Akoplamendu prozesuak aztertuta, erabat ezberdinak dira eremuaren arabera; esaterako, urteko erregulartasuna egiten da Oinarrizko Osasun Laguntzan edo Lizarra eta Tuteran; beste adibide bat dugu Nafarroako Ospitaleguneko anabasan, bertako hainbat kategoriatan, hala nola zeladoreetan, teknikari espezialistetan eta zerbitzu orokorretan, deialdia ez egiteaz gain, justifikaziorik gabeko atzerapenak izaten baitituzte.

LABek ere eskatzen du, langileen batzordeak askotan eskatu duen moduan, akoplamendu-prozesuen egutegi erregularra eta aldizkakoa planteatzeko, eta deitu gabe dauden edo justifikaziorik gabe atzeratzen ari diren prozesu guztiak premiaz eta berehala deitzeko.

Asko dira argitu beharreko argi-ilunak, langileen sustapenari eta mugikortasunari dagokienez. Modu ilunean jokatu dela erakusteko beste adibide bat zerbitzu-eginkizunak dira; izan ere, zerbitzuak, berez, izan badira, baina batzuentzat bakarrik, eta gehiengoak legearen beste interpretazio bat onartu behar du. Zerbitzu-eginkizuna beste figura eztabaidagarri bat da; adibidez, Osakidetzan behar bezala kudeatzen eta eskaintzen zaie langileei urtero.

Langileen eskubideetan hobetu beharreko puntu asko daude, eta Osasunbidearen lehentasuna izan behar da horiei heltzea eta konponbideak jartzea. LABek ez du onartuko Osasunbideko langileekin "txaloetatik zaplaztekoetara" pasatzea, eta laidogarriak, bidegabekoak eta okerrak iruditzen zaizkigun egoera guztiak salatuko ditugu.

El derecho de promoción interna y de movilidad, limitada por el Servicio Navarro de Salud

Osasunbidea 2021/09/23

Desde el sindicato LAB no entendemos cómo el Servicio Navarro de Salud y su servicio de personal continúan limitando la posibilidad de promoción interna de su plantilla, cuando no han tenido ningún problema en tirar de ellos y ellas durante la pandemia, sacándose de la chistera figuras legales que en ese momento convenía a la Administración, como las encomiendas de servicios.

Ahora que la pandemia, de momento, tiene unos números asequibles, se olvidan de nuevo de la plantilla volviendo a tratar al personal como a un kleenex de usar y tirar. No dudamos de que los responsables de personal del Servicio Navarro de Salud saben mucho de números, pero demuestran claramente que les importan más estos que sus plantillas.

La aprobación del DF 347 que regula la promoción interna (además de otros puntos como la inclusión de coordinadores asistenciales de varias categorías) sigue sin resolverse tras tres años, y está pendiente aún de su publicación. Mientras tanto, se está negando la posibilidad de promoción interna a la plantilla por una interpretación de la legislación estricta y, sobre todo, injusta.

Injusta porque cuando ha hecho falta “por necesidades del servicio” se han explotado otras vías “legales” que han permitido la promoción cuando al servicio de personal le interesaba, pero ahora ya no les interesa.

Como ejemplo, uno de tantos, tenemos la convocatoria de la próxima e inminente oposición de enfermería, que marca de forma directa la posibilidad de promoción de todos y todas las técnicas de cuidados de enfermería y celadores que han sacado plaza en la última oposición y que, como tampoco se ha resuelto a pesar del tiempo transcurrido desde su realización, va a impedir que este personal opte a la promoción (por falta de resolución de la O.P.E en unos casos y por la no ejecucion de DF 347 en otros). Luego el servicio de personal se echará las manos a la cabeza porque no hay enfermeras.

Pero no es la única forma en la que el servicio de personal coarta la posibilidad de movilidad del personal. Los procesos de acoplamiento en los diferentes ámbitos varían desde la regularidad anual de Atención Primaria, Estella y Tudela, al caos del Complejo Hospitalario de Navarra, en que en múltiples categorías como celadores, técnicos especialistas, servicios generales… no sólo no se convocan, sino que sufren retrasos continuos.

Desde LAB también exigimos, como ha pedido la comisión de personal en innumerables ocasiones, que se plantee un calendario regular y periódico de los procesos de acoplamiento y que se convoquen de forma urgente e inminente todos aquellos procesos que están sin convocar o se están retrasando de forma injustificada.

Son muchos los claroscuros a eliminar en cuanto a la promoción y movilidad del personal. Otro ejemplo de forma de actuar opaca son las comisiones de servicios que “haberlas haylas” pero solo para algunos y algunas mientras la mayoría debe asumir otra interpretación de la ley. La comisión de servicios es otra figura controvertida que por ejemplo en Osakidetza está correctamente gestionada y ofertada a la plantilla de forma anual.

Existen numerosos puntos a mejorar en los derechos de la plantilla y debe ser prioridad de Osasunbidea abordarlos y poner soluciones. Desde LAB no vamos a permitir que se pase de “los aplausos a los sopapos” con la plantilla de Osasunbidea y vamos a denunciar todas las situaciones que nos parezcan agraviantes, injustas y poco equitativas.

 

BOTON Osasunbidea