OSA Atencion Primaria

Oinarrizko Osasun Laguntza: datorkigun erreforma

Osasunbidea 2021/08/25

Oinarrizko Osasun Laguntzako arduradunekin astelehenean izandako bilerak ez du zalantzarako tarterik uzten Osasun Departamentuaren asmoen inguruan: oinarrizko osasun laguntzaren erreforma "bai ala bai" egin behar da, eta urtea bukatu baino lehen. Duela hamarkada batzuetatik pairatutako inbertsio eta planifikazio falta dela kausa, egungo kudeatzailea hainbat erabaki garrantzitsu hartzen ari da, eta LAB sindikatutik salatzen dugu hori ez dela kasualitatea.

Nahiz eta Oinarrizko Osasun Laguntzako kudeatzaileek esan azken hilabeteotako erabakiak hartu behar izan dituztela pandemiaren kaosagatik eta profesional faltagatik erabat behartuak zeudelako, LAB sindikatuan oso argi daukagu urteak daramatzatela erreforma hau prestatzen, eta prozesu guztia bukatuko dela langileen ordezkariekin negoziatua izan balitz bezala aurkeztuko duten erreforma batekin. Ikusiko dugu hala den ala ez, baina zalantzak ditugu iragartzen ari diren erreforma ez ote den izango, batez ere, kontsultategiak eta osasun etxeak ixteko eta zentralizatzeko erreforma bat.

Duela zenbait hilabetetik hona, LAB sindikatuak Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta bertako langileen egoera salatu du, Nafarroako Osasun Plataformaren gisako ekimenak babestuz, zeinak mobilizazio handiak egin baititu Oinarrizko Osasun Laguntzaren defentsaren alde, edo Oinarrizko Osasun Laguntza indartzeko erreforma-proposamenak eginez (Hazia proposamena, esate baterako), non profesional berriak integratzearen eta daudenak indartzearen aldeko apustua egiten baita, zainketen kalitatea eta plantillaren eskubideak sustatzeko asmoz.

Behin baino gehiagotan kritikatu dugu gure kudeatzaileen eta Osasun Departamentuaren jarduteko modua, arreta-zerbitzu guztiak makro-zerbitzu batean zentralizatzearen alde egin baitute (Ospitalez kanpoko Larrialdi Zerbitzua), Oinarrizko Osasun Laguntzako zentroak langilerik gabe utziz. Horren ondorioz, modu prekarioan eta, askotan, ahalegin hori aitortu gabe lan egin behar izan da, eta argi gelditu da ez dagoela osasun etxeen alde egiteko batere asmorik. Orain, txertaketa kanpainan lan egiten duten profesional asko "borondatez" mobilizatu behar dituzte, hilabetetan salatu ditugun gabeziak konpontzen saiatzeko.

LAB sindikatuak ez ditu babestu behar, ustezko eraginkortasunaren izenean, oinarrizko osasun laguntzan egin nahi dituzten murrizketak. Gainerako sindikatuei hainbat proposamen egin dizkiegu osasun etxeetako langileen kopurua handitzeko eta haien lan baldintzak hobetzeko eta bermatzeko. Era berean, ez gara liskar korporatibistetan sartuko eztabaidatzeko nortzuk diren Oinarrizko Osasun Laguntzaren giltzarriak, eta are gutxiago onartuko dugu SMN, SATSE eta USAE bezalako sindikatu korporatibisten etengabeko diskurtsoa, produktibitateen ordainketaren alde eginez, beste aukera batzuk bilatzeko inolako interesik erakutsi gabe. LABetik Osasun Departamentuari exijitzen diogu Oinarrizko Osasun Laguntza hobetzeko benetako plan bat egin dezala, eta erreforma hori ez dadila hitz eder hutsetan geratu. Gure ingurura begiratu besterik ez dugu egin behar Oinarrizko Osasun Laguntzaren noraeza ikusteko, non itxierak, pribatizazioak eta murrizketak nagusi baitira. Langileei eta herritarrei eskatzen diegu adi egon daitezela gai honi buruzko informazio guztiarekin, eta ez dezatela zalantzarik izan arretaren edo lan-baldintzen defizita dakarren edozein estrategia salatzeko.

Atención Primaria: la reforma que viene

Osasunbidea 2021/08/25

La reunión mantenida con Atención Primaria este lunes no deja lugar a dudas de las intenciones de la consejería de salud: reforma de atención primaria “sí o sí” y antes de final de año. La falta de inversión y planificación desde hace décadas está haciendo tomar decisiones a la gerencia actual, que desde el sindicato LAB denunciamos que no son casuales.

A pesar de que la gerencia de Atención Primaria pretenda justificar sus decisiones como totalmente obligadas por el caos de la pandemia y la falta de profesionales, desde el sindicato LAB tenemos muy claro que esta reforma lleva gestándose años y culminará en una reforma que pretenderán hacer pasar como negociada con los agentes sociales representantes de los trabajadores. Veremos si es así, aunque ya hemos mostrado nuestras dudas de que sea más una reforma de cierre y centralización de consultorios y centros de salud.

Desde hace varios meses el sindicato LAB ha denunciado la situación de la Atención Primaria y sus trabajadores apoyando iniciativas de colectivos como la Plataforma Navarra de Salud que culminó en grandes movilizaciones por la defensa de la Atención Primaria o haciendo propuesta de reforma para potenciar la Atención Primaria como Hazia, en la que apostaba por la integración de nuevos profesionales y la potenciación de los existentes fomentando la calidad de los cuidados y los derechos de la plantilla.

Hemos criticado la forma de actuar de la gerencia y la consejería de salud apostando por la centralización de la atención en un macro servicio (SUE) que ha dejado desprovisto de personal a la Atención Primaria. La consecuencia es que se ha tenido que sacar trabajo de manera precaria y muchas veces no reconocida, dejando bien a las claras que no existía una apuesta por los centros de salud. Ahora muchas de las profesionales que realizaban sus labores en vacunación van a ser movilizadas de forma “voluntaria” para intentar suplir las carencias que llevamos meses denunciando.

Desde el sindicato LAB no vamos a apoyar aquellas iniciativas que signifiquen recortes en Atención Primaria disfrazados de eficiencia. Hemos realizado propuestas al resto de sindicatos para mejorar y asegurar las condiciones de la exigua plantilla de los centros de salud. Tampoco vamos a entrar en trifulcas corporativistas sobre quién o quiénes deben ser la piedra angular de la Atención Primaria y mucho menos en su continuo discurso apoyando el pago de productividades sin mostrar ningún interés en la búsqueda de otras alternativas, posturas representadas por sindicatos corporativistas como SMN, SATSE Y USAE. Desde LAB exigimos al Departamento de Salud que realice un verdadero plan de mejora de la Atención Primaria y que esta reforma no se quede en meras buenas palabras. Solo tenemos que mirar a nuestro alrededor para ver la deriva que está teniendo la Atención Primaria, marcada por capítulos de cierres, privatizaciones y recortes. Pedimos a trabajadores y ciudadanía que estén atentos a todas las informaciones al respecto y que no duden en denunciar cualquier estrategia que suponga un déficit en la atención o en las condiciones laborales.

 

 

BOTON Osasunbidea