OSA colapso verano

Udako kolapsoa osasun etxeetan

Osasunbidea 2021/07/02

Osasun etxeak minimoen azpitik daude, eta plantillek egoera etsigarriari egin behar diote aurre udaldian. Osasunbideko arduradunek ez dute Oinarrizko Osasun Laguntza indartzeko neurririk hartu eta osasun arloko langileak ez ordezkatzea erabaki dute. Horrek, lanpostuari dagozkion ezagutzak dituzten administrari gutxi egotearekin batera, kalte nabarmena eragingo du herritarren arretan. Horren erakusgarri da osasun etxeak ixtea uztailaren 5etik irailaren 15era bitarteko arratsaldeetan.

Covid pandemiak agerian utzi ditu osasun etxeetan zeuden gabezia eta muga guztiak. Martxoan, mobilizazioen ondorioz, Nafarroako Gobernuak Ekintza Plan bat aurkeztu behar izan zuen, eta plan hori asmoen adierazpen hutsa izan da. Izan ere, Plana hasi zenetik, Osasunbideko kudeatzaileek Oinarrizko Osasun Laguntzan antzeman diren arazoei konponbide osoa emateko izan duten eta egun duten asmoa hutsala dela berretsi besterik ez dute egiten. Haien lehentasun bakarra da txertaketa da, herritarren eta langileen gainerako patologiak eta beharrak ahaztuta.

Udaren etorrerak agerian utzi ditu orain arte izan ditugun arazo guztiak: ez da osasun arloko langileen ordezkapenik egingo, administrari gaituak falta dira, eta langile guztiek, sobera zigortuta egonik, malabareak egin behar dituzte oporrak hartzeko eta eguneroko arreta bermatzeko. Egoera horren aurrean, Osasunbideko kudeatzaileek osasun etxeak itxi dituzte arratsaldeetan, eta arreta bigarren mailan utzi dute. Ausardia izan dute herritarroi gomendatzeko uda honetan osasun etxeetara jotzeko kasu akutuetan, larrialdietan eta deskonpentsazioetan bakarrik. Horrek guztiak lan-gainkarga berri bat ekarriko du udaren ondoren, eta herritarrei zuzenean eragingo die.

Arlo administratiboko sanitarioak? Nahi dutenerako

Osasun etxeetako administrazio arloko langileak lehen lerroan egon dira pandemiaren hasieratik. Osasun etxeetako kudeaketak berekin dakar profesionalen agendak antolatuta egotea. Eginkizun hori langile horiei egokitu zaie erabat, eta horrek modu esponentzialean areagotu du pandemiaren garaiko lana. Administrarien lana, berez gogorra, bizia eta konplikatua izaki, kaltetu egin da, eta langile horiek sarritan jasan behar izan dituzte hitzezko erasoak, Oinarrizko Osasun Laguntzaren kudeaketa kaskarraren ondorioz.

Martxoan onartutako Ekintza Planean, langile horiei "osasun arloko administrazio langile" deitzen zaie, eta denbora asko daramate zeregin horretan, eta, gehiegitan, beren gain hartzen dituzte beren gaitasunaren oso gainetik dauden erantzukizunak.

Pandemian zehar, gure gerenteek zapladatxoak eta miresmeneko esaldiak eman dizkigute. Ez digute eman, ordea, gure lanaren aitortzarik; izan ere, sarritan administrari bati ez dagozkion eginkizunak bete behar izan ditugu, inolako prestakuntzarik gabe.

LAB sindikatuak eskatzen du konponbide integrala eman dakiola Nafarroako Oinarrizko Osasun Laguntzari, indartu dadila bai landa-eremuko arreta, bai hiriko oinarrizko arreta zerbitzua; eskatzen du konponbidea ez dadila izan osasun etxeak sistematikoki ixtea edo produktibitateak gutxiengo bati banatzea, aintzat har dadila osasun arloko administrarien lana, lan-baldintzetan zein baldintza ekonomikoetan, eta, azken batean, egon dadila Onarrizko Osasun Laguntza benetan sustatuko duen plan bat, eta ez gerentziaren eta kontseilariaren itxurakeria hutsa.

Colapso veraniego en los Centros de Salud

Osasunbidea 2021/07/02

Los Centros de Salud están bajo mínimos, y las plantillas se enfrentan a un panorama desalentador de cara al verano. Los responsables de Osasunbidea no han adoptado medidas para reforzar la Atención Primaria y han decretado la no sustitución del personal sanitario. Esto, unido a la escasez de personal administrativo con conocimientos propios del puesto, va a provocar un deterioro claro en la atención a la ciudadanía. Un ejemplo es el cierre de los Centros de Salud por las tardes del 5 de julio al el 15 de septiembre.

El Covid ha dejado al descubierto todas las carencias y limitaciones que ya existían en los Centros de Salud. En el mes de marzo, fruto de las movilizaciones, el Gobierno de Navarra se vio obligado a presentar un Plan de Acción que se ha quedado en una mera declaración de intenciones, pues ya desde el inicio del Plan, no se hace más que corroborar la nula intención que han tenido y tienen los gestores de Osasunbidea por dar una solución integral a los problemas que se han detectado en la Atención Primaria. La única prioridad que tienen es la vacunación Covid, dejando olvidado el resto de patologías y necesidades de la ciudadanía y de sus trabajadoras.

La llegada del verano ha sacado a la luz todos los problemas que venimos arrastrando: no se van a hacer sustituciones de personal sanitario, falta personal administrativo capacitado y toda la plantilla, ya sobradamente castigada, tiene que hacer malabares para coger vacaciones y garantizar la atención del día a día. Ante este panorama, los gestores de Osasunbidea cierran los Centros de Salud por las tardes y dejan la atención programada en un segundo plano. Se atreven incluso a recomendar a la población que este verano acuda a los Centros solo para casos agudos, urgencias y descompensaciones. Las consecuencias de todo ello supondrán una nueva sobrecarga laboral después del periodo estival que afectará directamente a la ciudadanía.

¿Administrativas sanitarias? Para lo que quieren

El personal administrativo de los Centros de Salud ha estado en primera línea desde el principio de la pandemia. La gestión de los Centros implica que las agendas de los profesionales estén organizadas. Esta labor ha recaído enteramente en este personal, lo que ha aumentado de forma exponencial su trabajo por la pandemia. El trabajo de las administrativas, ya de por sí arduo, intenso y complicado, se ha visto afectado y ha tenido que soportar agresiones verbales frecuentemente por la pésima gestión de AP.

En el Plan de Acción aprobado en marzo, denominan a este personal como “administrativas sanitarias”, un papel que llevan mucho tiempo ejerciendo y que en demasiadas ocasiones supone asumir responsabilidades muy por encima de su capacitación profesional.

Durante la pandemia, nuestros gerentes nos han dado palmaditas en la espalda y frases de admiración. Lo que no nos han dado ha sido reconocimiento a nuestro trabajo, a las funciones que no son propias de un administrativo y que hemos tenido que asumir sin formación alguna.

Desde el sindicato LAB exigimos que se dé una solución integral a la Atención Primaria de Navarra, que se refuerce tanto la atención rural como la Atención Primaria urbana, que la solución no pase por el cierre sistemático de centros de salud o el reparto de productividades a una minoría, que se reconozca la labor de los administrativos sanitarios tanto en condiciones laborales cómo económicas y que, en definitiva, haya un plan que potencie la Atención Primaria de forma real y no se quede en el postureo de la gerencia y de la consejera de salud.

 

BOTON Osasunbidea