OSA horas extra

Hondamendia eta produktibitateen kudeaketa txarra pandemian zehar

Osasunbidea 2021/06/22

Osasunbidean produktibitatea ordaintzeak gainsoldaten sistema ilun bat ezkutatzen du; azken urteetan ohikoa izan da, baina pandemiarekin gora egin du, eta iaz ia 16 milioi eurora iritsi zen. 2021eko urtarrila eta apirila bitartean, berriz, 5,5 milioi banatu ziren pertsona gutxi batzuen artean. LABek egoera salatu du Legebiltzarrean.

LABeko ordezkaritza batek agerraldia egin du Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordean Osasunbidean produktibitateak ordaintzeko sistema salatzeko. Praktika onartezinak dira, eta kudeaketa-estrategia bati erantzuten diote; estrategia horrek profesional gutxi batzuei egiten die mesede, gainsoldata ez oso etikoak kobratzen baitituzte.

Produktibitateek eta ordainsari aldakorrek hazkunde esponentziala izan dute azken urteotan. 2015ean 4,1 milioi eurora iritsi ziren, 2020an 15,7 milioi eurora eta aurtengo urtarriletik apirilera 5,5 milioi eurora iritsi dira. Pandemiaren kudeaketak kontzeptu horiengatiko ordainketa handitu besterik ez du egin: hasi zenetik 21 milioi euro baino gehiago izan dira, alegia, Larrialdietako eraikin berriaren kostuaren balioa edo 300 mediku urtebetez kontratatzea balioko lukeena.

Kontuan izan behar da Covid produktibitatea Osasunbidean dauden 20 ordainsari aldagarritik bat baino ez dela, bai Oinarrizko Osasun Laguntzan, bai Espezializatuan; produktibitate horri egozten zaio, askotan, produktibitate-gastua handitzea. Ulertezina da plantillaren soldata erabat araututa dagoen administrazio publiko batean horrelako 20 kontzeptu baino gehiago egotea, plantillan bidegabekeria eta ekitaterik eza eragiten dutenak.

Ordainsari aldakor mota desberdinak xehetzen baditugu, ikus dezakegu Covid-ari zuzenean lotutako kontzeptuak 1.700.000 euro inguru direla, kopuru osotik oso urrun. Beraz, badira beste kontzeptu batzuk modu endemikoan gainsoldata gisa ordaintzen jarraitzen direnak, dagokion gardentasunik eta arau-esparrurik gabe ordaintzen.

Ordainsariak eremuen arabera aztertuz gero, argi dago produktibitateen zentralizazioa Covidean dagoela. Konponbide partziala sustatzea erabaki da, Oinarrizko Osasun Laguntza hobetzeko proiekturik egin gabe, nahiz eta profesionalek eta herritarrek etengabe eskatu.

Ba zenekien...
...aparteko orduak direla-eta, 1.011.419 euro banatu direla 50 lagunen artean? Edo produktibitate-sarien %86 bideratu dela langileen %7,5entzat baino ez?

Produktibitateak estamentuen arabera banatzeak agerian uzten ditu langileen arteko desberdintasunak eta bidegabekeriak. Nahiz eta dirutza gehiena kolektibo bakar baten artean banatzen dela iruditu, hau da, medikuen artean, errealitatean langile horien zati txiki bat bakarrik ari da egoera horretatik etekina ateratzen. Fakultatiboak 2.400 profesional baino gehiago dira, plantillaren % 18, eta produktibitateen % 86 plantillaren % 7,8k baino ez du jaso (1.000 pertsona inguru). Era berean, argi dago gainerako kategoriakoek, hala nola zaintza-teknikariek, administrazioko langileek eta gainerako langileek ez dutela merezi pandemia osoan eskatzen ari diren % 2ko arrisku-osagarria ere.

Ordainsari aldakorren sistema ez da oso gardena, bidegabea da, ez da eraginkorra, ekitate falta eragiten du eta, batez ere, banaketa-sistema arduragabea da. Antolaketa-proiekturik ez dagoenez, jarduteko modu horrek ez du indartzen Nafarroako osasun publikoa, zerbitzuak murrizten baititu; horrez gain, ez ditu hobetzen langileen lan-baldintzak (gutxiengo baten lan-baldintzak soilik), bidea errazten die kanporatzeei eta pribatizazioei, eta, gainera, ez du hobetzen ez irisgarritasuna, ez Nafarroako herritarrei ematen zaien arreta.

Despilfarro y la mala gestión de las productividades durante la pandemia

Osasunbidea 2021/06/22

El pago de la productividad en Osasunbidea esconde un sistema opaco de sobresueldos que viene siendo una práctica habitual desde hace años, pero con la pandemia se ha disparado hasta cantidades que el año pasado llegaron casi a 16 millones de euros. En 2021, entre enero y abril han supuesto 5,5 millones que se reparten entre un reducido número de personas. LAB lo ha denunciado en sede parlamentaria.

Una representación de LAB ha comparecido ante la Comisión de Salud del Parlamento de Navarra para denunciar el sistema de pago de productividades en Osasunbidea. Se trata de unas prácticas inaceptables que responden a una estrategia de gestión que beneficia a un reducido número de profesionales que percibe unos sobresueldos muy poco éticos.

Las productividades y las retribuciones variables han tenido un crecimiento exponencial en los últimos años. En 2015 alcanzaron 4,1 millones de Euros, en 2020 supusieron 15,7 millones y entre enero y abril de este año ya van por 5,5 millones. La gestión de la pandemia no ha hecho más que aumentar el pago por estos conceptos: desde que se inició ha supuesto más de 21 millones de euros, el equivalente de lo que costó el nuevo edificio de Urgencias o lo que supondría contratar a 300 facultativos durante un año.

Hay que tener en cuenta que la productividad Covid, a la que se achaca muchas veces el aumento del gasto en productividades, es solo una más de los 20 tipos de retribuciones variables que existen en Osasunbidea, tanto en Atención Primaria como Especializada. Es incomprensible que en una administración pública en la que el sueldo de la plantilla está totalmente regulado, existan más de 20 conceptos de este tipo que son fuente de agravio e inequidad en la plantilla.

Si desglosamos los distintos tipos de retribuciones variables vemos que los conceptos asociados directamente con el Covid suponen una cantidad cercana a los 1.700.000 euros, muy alejada de la cantidad total. Por lo tanto, existen otro tipo de conceptos que de forma endémica se siguen abonando como sobresueldo sin la consiguiente transparencia y marco normativo.

Si analizamos las retribuciones por ámbito, queda clara la centralización de productividades durante el Covid. Se ha optado por potenciar una solución parcial, sin realizar un proyecto de mejora de la Atención Primaria a pesar de las continuas peticiones de profesionales y ciudadanía.

¿Sabías que...
...entre 50 personas se reparten en horas extra un total de 1.011.419 € o que el 86% de las productividades se queda en el 7,5% de la plantilla?

El reparto de productividades por estamento deja bien claro las desigualdades y agravios entre la plantilla. A pesar de que pueda parecer que la mayoría del montante económico se reparte entre un solo colectivo, el personal facultativo, la realidad es que solo una pequeña parte de este personal es el que se está lucrando de esta situación. El personal facultativo representa a más de 2.400 profesionales, un 18% de la plantilla, el 86% de las productividades únicamente la han recibido un 7,8% de la plantilla (unas 1.000 personas). También deja a las claras que el resto de las categorías como los técnicos de cuidados, el personal administrativo y el resto del personal no se merecen ni siquiera el complemento de riesgo del 2% que llevan solicitando durante toda la pandemia.

El sistema de retribuciones variables es un sistema poco transparente, injusto, ineficiente, provoca inequidades y sobre todo es un sistema de reparto irresponsable. Una forma de proceder que no potencia la sanidad pública navarra ante la falta de un proyecto organizativo, que recorta servicios, no vela por la mejora en las condiciones laborales de la plantilla (sólo las económicas de una minoría) y abre la puerta a externalizaciones, privatizaciones y no mejora ni la accesibilidad, ni la atención a la ciudadanía navarra.

 

 

BOTON Osasunbidea