OSA lan baldintzak

Txaloetatik zaplaztekoetara (VI)

Langileak egutegirik gabe daude, oporrik gabe, baimenik gabe eta lanpostu finkorik gabe

Osasunbidea 2021/05/20

LAB sindikatuan, Covid-19a hasi zenetik zuzendaritza guztiek segitu duten estrategia zein den egiaztatu dugu: krisi honen konponbidea uztea langileen bizkar jada zigortuegien gainean.

Urtebete baino gehiagoko pandemiaren ondoren, egiaztatu dugu ez direla langileen eskubideak defendatzeko neurriak hartzen ari, alderantziz baizik: pandemiaren hasieran idatzi ziren jarraibideetan oinarrituta, zehazki 9/2020 eta 10/2020 jarraibideetan, langileak zenbaki huts gisa erabiltzen ari dira egoera korapilatsu hau konpontzeko.

LAB sindikatuaren iritziz, langileen eskubideen aurkako eraso horiek guztiak langileria zerbitzuen planifikazio faltaren ondorioz etorri dira. Departamentuaren utzikeria, batetik, eta medikuntza eta erizaintza arloetako buruzagien jarrerak, bestetik, ondorio fisiko eta psikologiko tamalgarriak eragiten ari dira langileengan. Horregatik guztiagatik, egungo egoeran zentzurik ez duten jarraibide horiek indargabetzea eskatzen dugu, are gehiago alarma-egoera amaitu dela kontuan hartuta. Gure ustez, jarraibide horiek hilabete hauetan guztietan jasan dugun antolaketa-kaosa gainditzeko tresna gisa erabili dira.

Ez gaude prest langile gehienak jasaten ari diren lan-baldintza onartezin batzuk onartzeko, konparazio batera, atsedenaldia eta familia-kontziliazioa eragozten duten arratsaldeetako lanaldiak egin beharra, edo bat-bateko txanda eta lanpostu aldaketak zerbitzu-beharrak direla kausa. Aldaketa puntualak dira, behin eta berriz eta bat-batean egiten direnak sortzen diren beharrei aurre egiteko, baina inongo antolaketa-plan zehatzetan oinarritu gabe.

Langileen zuzendaritzak alarma-egoeran ezarritako jarraibideetan oinarritzen dira horrelako neurriak hartzeko, haiei esker langileak txotxongilo gisa tratatzeko aukera baitute: medikuak, erizainak, zainketetako teknikariak, zeladoreak, administrariak, informatikariak, mantentze-lanetakoak… LAB hasieratik aritu da pandemia monitorizatzen, eta askotan salatu dugu kontratazioa modu arbitrarioan erabili izana; irregulartasun ugari izan dira, baimenak ukatu egin dira eta zerbitzuak etengabe itxi eta ireki dira inolako azalpenik eman gabe. Horrek argi uzten du pandemia hau erronka handiegia izan dela egoerari eraginkortasunez erantzun behar zioten ia guztientzat.

Joan den irailaz geroztik, plantillak dimentsionatzeko plan bat egiteko eskatzen ari gara, langileek lan baldintza egokiak, behar bezalako atsedenaldiak eta txanda-sistema finko bat izateko eskubidea izan dezaten, horrela norberaren bizitza antolatu ahal izateko.

Osasunbideko kudeatzaileek ez diete erantzunik eman eskaera horiei, eta antolamendua ezin okerragoa izaten segitzen du. Arazoei aurre egiteko, produktibitate-sari gehiago ordaintzen ari dira (langile bakar batzuei), eta langileak noiznahi lekualdatzen dituzte haien iritziz ezinbestekoak diren zerbitzuetara, gainerakoak egoera jasanezinean utzita.

Horren guztiaren aurrean, LAB sindikatutik honako hauek eskatzen ditugu: 9/2020 eta 10/2020 jarraibideak indargabetzea, plantillaren oporretarako eskubidea errespetatzea, familia-kontziliazioa bultzatzea eta zuzendaritzak egiten ari diren langile-mugimendu onartezin eta justifikaziorik gabeak bertan behera uztea.

LAB
kezkatuta dago ikusita langileen eskubideak urratzen ari direla, eremu publikoko zerbitzuak ixten ari direla eta Osasunbideko langile emakumeen familia-kontziliaziorako eskubidea urratzen ari dela (Osasunbideko langileen % 80 baino gehiago emakumeak dira). Argi gelditu da gure kudeatzaileek ezin dutela ezer egin eta ez dutela ezer egin nahi, ez langileen familia-kontziliazioa babesteko, ez pandemia garai honetan langileek jasan duten presio psikosoziala bukatzeko.

De los aplausos a los sopapos (VI)

Personal sin calendario, sin vacaciones, sin permisos y sin puesto de trabajo fijo

Osasunbidea 2021/05/20

Desde el sindicato LAB llevamos constatando desde el inicio del Covid la estrategia de las diferentes direcciones que consiste en cargar la resolución de esta crisis sobre las ya demasiado castigadas espaldas de las trabajadoras.

Tras más de un año de pandemia, constatamos que no se están contemplando medidas que aboguen y defiendan los derechos de la plantilla, sino más bien al contrario: apoyándose en las instrucciones que se redactaron al inicio de la pandemia, concretamente las instrucciones 9/2020 y 10/2020, se está utilizando a la plantilla como meros números para resolver esta complicada situación.

Desde el sindicato LAB achacamos todos estos ataques a los derechos de la plantilla a la falta de planificación de los departamentos de personal. La pasividad de la consejería, unida a la actitud de las jefaturas médicas y de enfermería, están provocando que se produzcan unas consecuencias físicas y psicológicas sin precedentes. Por todo ello exigimos la derogación de estas instrucciones que no tienen sentido en la situación actual y más tras el fin del estado de alarma. Entendemos que estas instrucciones han sido utilizadas como una herramienta para salvar el caos organizativo que hemos vivido durante todos estos meses.

No estamos dispuestas a tolerar las condiciones laborales que está soportando gran parte de la plantilla: desde jornadas vespertinas que impiden el descanso y la conciliación familiar, hasta cambios de turno y ubicación de puestos de trabajo por necesidades de servicio que no se rigen por criterios organizativos. Son cambios puntuales, reiterados e improvisados para hacer frente a las diferentes necesidades, sin que ello esté apoyado en ningún plan organizativo concreto.

La idea en la que se apoyan las direcciones de personal son las instrucciones instauradas durante el estado de alarma y que les permite tratar a las trabajadoras como marionetas; desde el personal facultativo, a enfermeras, a técnicos de cuidados, personal celador, administrativo, informático, de mantenimiento…. Desde LAB hemos estado monitorizando desde el inicio la pandemia y han sido numerosas las ocasiones en las que hemos denunciado la utilización de la contratación de forma arbitraria, habiéndose producido numerosas irregularidades, la denegación de permisos y el continuo cierre y apertura de servicios sin ninguna explicación. Esto deja bien a las claras que la pandemia le ha venido grande a casi todos aquellos que debía responder con eficiencia a la situación.

Desde el pasado mes de septiembre venimos exigiendo que se realice un plan de dimensionamiento de las plantillas que favorezca las condiciones de las trabajadoras, los descansos y el derecho a un turno estable que permita la organización básica de las vidas de las personas.

Los gestores de Osasunbidea y su pésima organización, no han dado respuesta a estas peticiones. Para afrontar los problemas han aumentado el reparto de productividades (solo para algunos) y se han dedicado al trasvase de personal a servicios que ellos consideraban indispensables dejando al resto en una situación inaguantable.

Desde el sindicato LAB exigimos la derogación de las instrucciones 9/2020 y 10/2020, que se respete el derecho a vacaciones de la plantilla, que se vele por la conciliación familiar y que se corrijan todas las movilidades totalmente indiscriminadas y sin justificación que las direcciones están generando.

LAB
asiste con preocupación a la conculcación de derechos de la plantilla, el cierre de servicios en el ámbito público y la vulneración del derecho a la conciliación familiar de todas las trabajadoras en una empresa, Osasunbidea, con más de un 80% de mujeres en la plantilla, que ven cómo los gestores ni quieren, ni saben, ni pueden apoyar la conciliación familiar y velar por la presión psicosocial que han sufrido durante este periodo.

 

BOTON Osasunbidea