OSA HSJD concentracion

HSJD borrokan bidezko hitzarmen eta arduratsu baten alde

Osasunbidea 2021/05/20

San Juan de Dios Ospitaleko Enpresa Batzordearen prentsaurrekoa, 2021-05-20, 13:00etan

San Juan de Dios Ospitaleko Enpresa Batzordeak hedabideei dei egin die zentroko langileen egoera azaltzeko.
Une honetan, bi eskakizun nagusi ditugu:
• Bidezko hitzarmen kolektibo bat lortzea.
• Nafarroako Gobernuarekin hitzarmen arduratsu bat sinatzea.

Bidezko hitzarmen bat

San Juan de Dios Ospitaleko hitzarmen kolektiboa 2018an iraungi zen. Martxoan, gure negoziazio plataforma aurkeztu genion Zuzendaritzari, non hitzarmen berria sinatzeko 13 puntu bildu genituen.
• Martxoaren 26an, zuzendaritzarekin elkartu ginen plataforma azaltzeko eta haren gainean zeukaten hasierako iritzia biltzeko.
• Apirilaren 16an, beste bilera batera konbokatu gintuzten gure eskakizunei zehatzago erantzuteko, aztertu ondoren. Bilera hura, ordea, ez zen espero genuen bidetik joan. Ez ziguten ezer zehaztu. Enpresa bere horretan itxi zen, eta 2018tik behin eta berriz errepikatzen duten argudioari heldu zioten: ez dago itunik Osasunbidearekin, eta ez gaude hobetzeko moduan.
• Maiatzaren 7an, bilera informal bat egin genuen (ez zen negoziazio mahaiaren bilera bat izan), eta ahoz adierazi ziguten gure 13 puntuetatik 2 punturen inguruan zeukaten proposamena. Aipatzea ere merezi ez duten proposamenak ziren, berriz ere abiapuntura eramaten gintuztenak.
• Maiatzaren 28ra arte, ez gaituzte berriz hartu.

Ospitaleko zuzendaritzaren ezaugarrietako bat da negoziazioak atzeratzea eta beti berandu ibiltzea arazoei heltzeko eta ebazteko orduan.

San Juan de Dios Ospitaleko langileak nazkatuta gaude. Eraikin adimentsua daukagu, dotore-dotorea, duela 7 urte zaharberritua. Denontzat ona da horrelako azpiegitura bat izatea. Baina 7 urte daramagu gastu hori gure eguneroko neurriz gaindiko ahaleginarekin ordaintzen. Beste ezertarako dirurik ez dago, zuzendaritzatik esaten duten bezala, nahiz eta behin baino gehiagotan ikusten dugun haiek nahi dituzten gauzetarako bai ateratzen dutela dirua. Guretzat, deus ez.

7 urte hauetan gauza garrantzitsu asko atzean gelditu dira.

Osasun sistema publikoarekin dagoen arrakala izugarria da: soldatetan, laguntza-ratioetan, eskubide sozialetan…. Gaixotzeko eskubidea, esate baterako, izugarri garestia da guretzat. Sekulako dirutza deskontatzen digute baja bat hartzen dugun bakoitzean.

Gure iritziz, onartezina da osasun publikoarekin alderatuta dagoen arrakala hori. Izan ere, gure pazienteen %95 osasun sistema publikotik bideratzen dira eta haien arreta diru publikoarekin ordaintzen da.

Arrakala horren ondorioz, lankide asko beste toki batzuetara joaten ari dira lan hobe baten bila, egunero-egunero. Horrek eragin nabarmena du asistentziaren kalitatean. Profesionalen aldaketa asko daude, eta denbora behar izaten da langile berriak lanpostura egokitzeko, behin eta berriz. Gainera, hainbeste aldaketarekin San Juan de Dios Ospitalearen arretaren idiosinkrazia galtzen ari da.

Badakigu nafar gizarteak aintzat hartzen duen eta maite duen ospitale bat garela, baina ospitalea gainbehera doa. Erreferenteak izan gara laguntza paliatiboetan, arreta geriatrikoan, arreta sozialean, kirurgia arloan, non itxaron-zerrendak argaltzen lagundu duten hainbat kirurgia eraginkor egin diren. Hori guztia gainbehera etortzen ari da, eta hori denontzat da kaltegarria: guretzat eta nafar gizartearentzat oro har.

Gure eskakizunen helburu nagusiak dira soldatetan eta laguntza-ratioetan dagoen arrakala hori urratsez urrats murriztea eta, orobat, gaixotzen garen bakoitzean nominan egiten dizkiguten deskontu itzelak murriztea. Ez dugu gaixorik etorri nahi gaixoak zaintzera. Bidezko itun bat nahi dugu.

2020. eta 2021. urteetan, pandemia garaian, dena eman dugu profesional gisa. Orain gure eskubideak aitortzeko ordua da.

Oso eraikin polita dugu. Orain, barrukoa txukuntzeko ordua da, gure lan baldintzak , alegia.

Itun arduratsu bat

San Juan de Dios Ospitalea diru publikoarekin finantzatzen da %90ean, hau da, gure sakeletatik ateratzen den diruarekin.

Historian zehar, hainbat itun sinatu dira kasuan kasuko Nafarroako gobernuekin.
San Juan de Dios Ospitaleak eta Osasunbideak sinatutako azkeneko hitzarmena 2017an iraungi zen, eta, gaur egun, bidegabeko aberastearen figura administratiboan gaude.

Egoera horretan oinarritzen da Ospitaleko zuzendaritza hitzarmen kolektiboaren negoziazioan urrats bat ere ez emateko. Ez dira batere mugitzen, nahiz eta langile falta begien bistakoa den. Horregatik, Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu konpon dezala denontzat ataskatua dagoen egoera hau.

Itun berria nahi dugu lehenbailehen. Baina itun arduratsua nahi dugu, alderdi soziala aintzat hartzen duen ituna. Pazienteak eta langileak ongi tratatzeko baldintzak ezartzen dituen itun bat, halaxe ezarrita baitago aurreko gobernuak 2018an onetsi zuen itun soziosanitarioen legean.

Bere burua aurrerakoitzat hartzen duen gobernu batek sinatzen dituen itunetan alderdi soziala aintzat hartu behar du, eta bidezko soldata eta laguntza-ratioak lortzea izan behar du helburu.

Nafarroako osasun sistemari laguntzen segitu nahi dugu. Ez dugu galdu nahi gure ospitaleak Nafarroan urtetan lortu duen tokia eta izen ona. Baina erabakiak hartzen ez badira, arretaren kalitatea jaitsiko da nabarmenki egunetik egunera.

Maiatza borroka-hilabetea da guretzat, eta gure egoera salatzen segituko dugu harik eta egoera horren arduradunak beren eserleku erosoetatik mugitzen ez diren bitartean.

Enpresa Batzordea (LAB eta GI)

HSJD en lucha por un convenio justo y un concierto responsable

Osasunbidea 2021/05/20

Rueda de prensa del Comité de Empresa del Hospital San Juan de Dios
20/5/2021, 13:00h

El comité de empresa del HSJD ha convocado a los medios de comunicación para exponer la situación de los trabajadores del centro.
Son dos las demandas que queremos exponer:
• Un convenio colectivo justo.
• Un concierto responsable con el Gobierno de Navarra.

Un convenio justo

El convenio colectivo del HSJD está caducado desde el 2018. En el mes de Marzo entregamos a la dirección del centro nuestra plataforma de negociación con 13 puntos para un nuevo convenio.
• El 26 de marzo fuimos recibidos para la exposición de la plataforma a la dirección y para ofrecernos una primera impresión sobre ella.
• El 16 de abril de nuevo fuimos convocados para darnos respuesta a nuestros puntos de una forma estudiada y concreta, pero en esta segunda reunión no hubo tal respuesta esperada sino que nos encontramos ante un cierre de filas por parte de la empresa que de nuevo volvía al mismo argumento dado desde el 2018: no hay concierto con el SNS, no estamos en situación de mejora.
• El día 7 de mayo nos reunieron de forma informal (no era mesa de negociación) y oralmente y no por escrito, nos hablaron de dos propuestas en relación a dos de nuestros 13 puntos de plataforma. Dos propuestas no dignas de mención que nos volvieron a situar en el punto de partida.
• Hasta el día 28 de Mayo no somos recibidos de nuevo.

Una de las características de la dirección del HSJD es la de dilatar las negociaciones y la tardanza en afrontar y resolver los problemas.

Los trabajadores y las trabajadoras del HSJD estamos hartos y hartas. Tenemos un edificio elegante y nuevo desde hace 7 años. Es bueno para todos y todas disponer de esta infraestructura. Pero llevamos 7 años pagándola con nuestro sobre esfuerzo diario. No hay dinero para nada más, según dice nuestra dirección, aunque a veces ya vemos que para lo que ellos consideran oportuno sí que hay dinero. Para nosotras no hay nada.

En estos 7 años se han quedado muchos asuntos muy importantes atrás.

La brecha en relación a la sanidad pública es enorme. Brecha en cuanto a sueldos, brecha en cuanto a ratios asistenciales, brecha en cuanto a derechos sociales, como el derecho a enfermar que a nosotros nos cuesta un sablazo en nuestra nómina cada vez que cogemos una baja laboral.

Esa brecha en relación a la sanidad pública creemos que es inadmisible puesto que nosostros y nosotras atendemos en un 95% a pacientes derivados de la sanidad pública y costeado con dinero público.

Esta brecha hace que día a día se vayan nuestros compañeros a buscar un lugar mejor de trabajo. Este goteo diario repercute directamente en la calidad asistencial, una gran rotación de profesionales, tiempo de adaptación para luego volver a empezar y la pérdida por el camino de la idiosincrasia de la atención en HSJD.

Un hospital querido y valorado por la sociedad navarra que va en camino de su declive. Un hospital referente en atención paliativa, en atención geriátrica, atención social, una cirugía efectiva que descongestiona de forma eficaz las listas de espera... Todo esto se está viniendo abajo y supone una pérdida para todos y todas: para nosotras y para la sociedad navarra en su conjunto.

Nuestras reivindicaciones se centran en la reducción progresiva de esa brecha en cuanto a sueldos, ratios asistenciales y la eliminación del sablazo en nuestra nómina cuando enfermamos, no queremos venir a trabajar enfermos a cuidar enfermos. Queremos un concierto justo.

El Año 2020 y lo que llevamos de 2021, con la pandemia, lo hemos dado todo como profesionales ahora nos toca a nosotras un reconocimiento de nuestros derechos.

Tenemos un edificio muy bonito, ahora le toca al contenido, que somos nosotros y nosotras.

Concierto responsable

El HSJD se financia en más de un 90% con dinero público que sale de todos nuestros bolsillos.

A lo largo de su historia se han ido sucediendo conciertos con los diferentes gobiernos de Navarra de cada momento.

El último concierto entre el HSJD y el Servicio Navarro de Salud caducó en 2017 y actualmente nos encontramos enmarcados en la figura administrativa del enriquecimiento injusto.

Esta situación es el argumento de la dirección del HSJD para no moverse en la negociación del convenio colectivo. No se mueven en nada ni para nada aunque los problemas de falta de personal son patentes. Por ello, reclamamos al Gobierno de Navarra que solucione esta situación atascada para todas.

Queremos un concierto ya, yqueremos que sea un concierto responsable. Un concierto que tenga en cuenta a la parte social. Que ponga unas condiciones de trato a pacientes y trabajadores tal y como queda reflejado en la ley de conciertos sociosanitarios aprobada en 2018 por el ejecutivo anterior.

Un gobierno progresista que se precie debe tener en cuenta a la parte social en los conciertos que firma y contemplar los sueldos y las ratios asistenciales.

Porque queremos seguir siendo un apoyo para la sanidad navarra, no queremos que este centro pierda su entidad ni lo que ha representado durante tantos años dentro de nuestra comunidad. Si no se toman cartas en el asunto, el deterioro de la calidad asistencial va a ser evidente y se va a ver en el día a día.

Llevamos un mes de mayo de lucha y seguiremos haciendo pública nuestra situación hasta que los responsables se muevan de sus asientos.

Comité de Empresa, formado por LAB y GI

 

 

BOTON Osasunbidea