OSA consolidación cocinas

Sukaldeko lanpostuak sendotzea berri ona da, baina ez da nahikoa

Osasunbidea 2021/04/30

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Ospitaleguneko sukaldeetako 96 lanpostu sendotzea eta Osasunbideko plantilla organikoan sartzea onartu du. LABek ongi baloratzen du urrats hori, baina uste dugu ez dela nahikoa lanpostu horiek blindatzeko. Orain, lanpostu horiek ahalik eta azkarren atera behar dira LEPera, ziurtatzeko zerbitzu hori ez dela berriz pribatizatuko.

Inork ez du ahaztu UPNk Ospitaleguneko sukaldeak pribatizatzeak izan zituen ondorioak. Zorionez, plantillen eta iritzi publikoaren presioari esker, zerbitzu hori kudeaketa zuzenera itzultzea lortu zen. Horregatik, berri ona da sukaldeetako lanpostuak plantilla organikoan sartzea, baina, berriz ere pribatizazioa planteatu ez dadin, orain beharrezkoa da lanpostu horiek langile finkoek betetzea.

LAB Osasunbideak proposatzen du ospitaleetako sukaldeei atxikitako Zerbitzu Orokorretako 91 lanpostuak sar daitezela abian den Zerbitzu Orokorretako oposizioan, eta gainerako bost lanpostuak LEPean sar daitezela lehenbailehen.

Kezka handiz ikusten dugu zer gertatu den Iruñeko Udaleko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuarekin. Zerbitzu hori Asironen taldeak erreskatatu zuen kudeaketa zuzenerako, baina orain Nafarroa Sumak eta PSNk atzera egin dute, zerbitzua enpresa publiko batek kudeatu dezan. Maniobra hori egiteko, Udalak aprobetxatu du zerbitzu horretako lanpostuak ez zeudela langile finkoekin beteak, LEPera atera ez zirelako. Horregatik, Iruñeko Udalean gertatu dena ikusita, Osasunbideari eskatzen diogu lehenbailehen atera ditzala LEPera Nafarroako Ospitaleguneko sukaldeetako 96 lanpostu horiek.

Osasunbidea. La consolidación de las plazas de cocina es una buena noticia, pero no es suficiente

Osasunbidea 2021/04/30

El Gobierno de Navarra ha aprobado la consolidación de 96 plazas de las cocinas del CHN y su inclusión en la plantilla orgánica de Osasunbidea. Desde LAB valoramos como algo positivo este paso pero lo consideramos insuficiente para blindar estas plazas. Ahora es necesario que estas plazas salgan a OPE lo más rápidamente posible. Solo así se asegurará que este servicio no vuelva a ser privatizado en un futuro.

Nadie ha olvidado las consecuencias que tuvo la privatización de las cocinas del CHN por parte de UPN. Afortunadamente, gracias a la presión de las plantillas y de la opinión pública, se consiguió que este servicio volviera a la gestión directa. Por ello es una buena noticia que las plazas de las cocinas pasen a integrarse en la plantilla orgánica pero, para que nunca más vuelva a plantearse su privatización, ahora es necesario que estas plazas estén ocupadas por personal fijo.

Desde LAB Osasunbidea proponemos que las 91 plazas de servicios generales adscritas a las cocinas hospitalarias sean incorporadas a la oposición de Servicios Generales que ya está en marcha y que las otras cinco plazas sean sacadas a OPE a la mayor brevedad posible.

Vemos con preocupación lo que ha pasado con el Servicio de Atención Domiciliaria del ayuntamiento de Pamplona que fue rescatado por el equipo de Asirón para la gestión directa pero que ahora, Navarra Suma y el PSN, han revertido para pasar a ser gestionado por una empresa pública. El ayuntamiento ha aprovechado que las plazas de este servicio no estaban cubiertas con personal fijo, porque no se habían sacado a OPE, para hacer esta maniobra. Por ello, vista la experiencia del ayuntamiento, pedimos a Osasunbidea que saque cuanto antes a OPE las 96 plazas de las cocinas del CHN.

 

 

BOTON Osasunbidea