OSA atención primaria reto

Primariarako Erronka, hitzetatik ekintzetara

Osasunbidea 2021/03/24

LAB sindikatuaren iritziz, Osasuneko kontseilariak “Primariarako erronka” izeneko planaren aurkezpena, ustez Oinarrizko Osasun Laguntzan esku hartzeko plana, definizio gutxikoa da eta intentzio onen adierazpidea izan da, ekintzetan eta kudeaketa-neurrietan zehaztasun handirik ez duen erakustaldia. Epe argirik eta helburu espezifikorik gabekoa da, pandemiaren aurretik asmatutako estrategia batean oinarritzen da eta asmo sendogoko plan baten beharra erakusten du, hau da, plantillei eta herritarrei estaldura emango dien plan bat, krisi honetan maiz bizi izan den inprobisazioa alde batera utziko duen plan baten beharra.

Nafarroako Oinarrizko eta Komunitateko Osasun-Laguntzarako Estrategian (2019-2022) helburu estrategikoak ezartzen dira "osasun-arloko desberdintasunak murrizteko, lurralde-eredua egokitzeko eta narrazio motibatzaile bat eraikitzeko"; besteak beste, baieztapen oso egokia egiten dute egungo egoeraz: "Oinarrizko Osasun Laguntza sendo eta ahaldundurik gabe ez dago inongo osasun sistemarik epe luzean jasangarria denik”.

Gure ustez, Oinarrizko Osasun Laguntzako profesionalek kudeaketa-estilo berri bat behar dute eta orain behar dute: beren lana egitan baloratuko duena; zentroei behar dituzten baliabide material eta teknologikoak emango dizkiena, langileek lana egoki egiteko bidea izan dezaten; zentroetako plantillak indartuko dituena eta langileen lan-baldintzak nabarmen hobetuko dituena. Gu urrats bat haratago goaz: langile gehiago aipatzen dugunean, diziplina anitzeko taldeez ari gara; eta lan-baldintzak hobetzeaz ari garenean, berriz, herritarrei arreta bermatzeko estrategia zehatzak ezartzeaz ari gara, beti osasun publikoko profesionalen lana balioetsita.

Gogoratu behar dugu 2019-2022 estrategiak ezartzen dituela "Primariarako erronka" honetarako oinarriak, eta biak ala biak estu lotuta daudela 2014-2020 osasun-planarekin. Hutsune asko dituen proiektua dela frogatu da, bai Nafarroako herritarrei kalitatezko osasun-arreta publikoa emateari dagokionez, bai Osasunbideko langileen eskubideak bermatzeari dagokionez. Gainera, agerian dago plan hori ezin dela gauzatu, hitzetan oinarrituta dagoelako eta ez ekintzetan, eta profesionalik ez dagoelako (dela eskasiagatik, dela behin-behinekotasun handiagatik, dela piramide demografikoagatik, dela lan-baldintzengatik, dela horren guztiaren metaketagatik). Horrela bakarrik ulertzen da osasun-krisi bati aurre egiteko gai ez izatea eta sistemaren ahuleziak agerian uztea.

Oinarrizko Osasun Laguntzarako planaren aurkezpenean Santos Indurain kontseilariak eta Osasuneko zuzendari nagusiak autokritika gutxi egin dute pandemia kudeatzeko moduei buruz. Gainera, arreta ez-presentzialaren aldeko apostua egin dute, telelaguntzaren bidez (baina oraindik azpiegitura garatu gabe dago).

Gerentziak hitz egin du Oinarrizko Osasun Laguntzako plantillak erizainekin (Europakoa baino askoz ratio txikiagoarekin eta txertaketa-aldira mugatutako iraupenarekin) eta beste profesional batzuekin osatzeko beharraz. Baina Gregorio Achutegui Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendariak berehala zehaztu du osatze hori Osasunari dagokion aurrekontu-partidaren araberakoa izango dela.

LABen ustez, bada garaia hitzetatik eta zehaztasun falta honetatik ekintzetara pasatzeko. Horregatik, kontuan hartuta Osasuneko Mahai Sektorialak ez duela ahalmen nahikorik gaur egun mahai gainean dauden hainbat gai konpontzeko, eskatzen dugu premiaz deitzeko Funtzio Publikoko Mahai Orokorra. Ezinbestekoa eta premiazkoa da jarraian eskakizun gisa aurkezten ditugun gai hauek jorratzen hastea:

  • Osasunerako aurrekontua Nafarroako Aurrekontu Orokorren guztizkoaren % 20tik gorakoa izatea. Gaur egun, aurrekontu hori % 14koa da.
  • Kategoria profesionalak gehitu, finkatu eta berriak sartzea, baita Oinarrizko Osasun Laguntzako zerbitzu karterak ere: fisioterapia, psicologia, odontologia, podologia…
  • Administrazio arloko osasun-langileen figura aitortzea, pandemia honetan lehen baino argiago geratu baita langile horiek futsezkoak direla.
  • Primariako langileen lan-baldintzak duinak izatea, profesional guztien jarduerari balioa ematen diotenak, haien lanpostuetan fidelizatzen dituztenak eta horietan guztietan eragina dutenak, gutxiengo bati produktibitateak ordaintzetik harago.
  • Lanbide-kategoriak ezarri eta finkatzea: fisioterapia, psikologia eta podologia.
  • Diagnostiko presentziala hobetzera bideratutako baliabide teknologikoekin hornitzea osasun etxeak, bereziki kontuan hartuta landa-inguruneak eta adineko eta baliabiderik gabeko pertsonak.
  • Aurrez aurrekoak ez diren hitzordu kopurua arrazoizkoa izatea, profesionalen egitekoa eta pazienteen arretaren kalitatea eta segurtasuna bermatuko duten muga argiak ezarrita.
  • Osasun etxeetako eta kontsultetako guneak eta instalazioak berrikustea eta hobetzea, Covid krisiarekin ageriagoan geratu baitira gabeziak.
  • Langile kontratatuen lan-baldintzak hobetzea (kontratu motak eta lanaldiak), arreta berezia jarriz landa-inguruneetako zentroetan.
  • LEP baterako deialdia egitea, Oinarrizko Osasun Laguntzan dauden plaza huts eta egiturazko guztiak jasoko dituena; izan ere, aspaldiko plazak baitira eta lan prekarioa luzatu besterik ez dute egiten.

LABen helburua da, azken batean, Oinarrizko Osasun Laguntzako langileak hainbat hamarkadatako abandonu-egoeretatik ateratzea eta haien lan baldintzak hobetzeari lehentasuna emango dion kudeaketa-eredu berri bat diseinatzen hastea. Gaur egungo eredutik aldenduko den eredua; izan ere, oraingoa hitz hutsen gainean eraikia dago eta arreta deshumanizatua bultzatzen du, baita langileen lan-baldintzen prekarizazioa eta zerbitzu jakin batzuen esternalizazioa ere (batez ere teknologikoa), eta, gainera, arreta hiriguneetan zentralizatzea bultzatzen du, landa-ingurunea alde batera utzita.

Argi dugu eredu aldaketa lortzeko jarduera-plan bat diseinatu behar dela, non jarraibide argiak ezarriko diren plantillaren kudeaketarako, langileen fidelizazioa bilatuz eta haren lan-baldintzak hobetuz. Argi dugu, era berean, horretarako ezinbestekoa dela profesionalekin eta herritarrekin plana erreala izatea; hori hasiera-hasieratik eskatu behar da, berriz ez baditugu ikusi nahi osasun etxe itxiak edo hutsak, pandemian gertatu den moduan.

Horregatik, LABek jarraitu egingo du salaketen, aldarrikapenen eta mobilizazioen egutegiarekin, plantilla sendotzeko eta arretan egiazko hobekuntzak egiteko eskatuz.

El Reto de Primaria, de las palabras a los hechos

Osasunbidea 2021/03/24

El sindicato LAB valora la presentación por parte de la Consejera de Salud del plan de intervención en Atención Primaria denominado “Reto de Primaria” como una mera declaración de intenciones poco definidas y que apenas se traducen en medidas de acción o de gestión. Sin plazos claros ni objetivos específicos, se apoya en una estrategia ideada antes de la pandemia y que ha demostrado la necesidad de un plan mucho más ambicioso; uno que dé cobertura a las plantillas y a la ciudadanía, y que deje de lado la improvisación que se ha vivido en muchos momentos de esta crisis.

En la Estrategia de Atención Primaria y Comunitaria de Navarra 2019-2022 se establecen los objetivos estratégicos para “reducir las desigualdades en salud, adecuar el modelo territorial, construir un relato motivador” entre otros, y vierten una afirmación muy acertada en la situación actual: “Sin una Atención Primaria fuerte y empoderada, ningún sistema sanitario es sostenible a largo plazo”.

Consideramos que las y los profesionales de Atención Primaria necesitan urgentemente un nuevo estilo de gestión: uno que valore realmente su trabajo, que dote a los centros de los medios materiales y tecnológicos necesarios para que el personal pueda realizar sus labores, que refuerce las plantillas de los centros y que traiga una mejora sustancial de las condiciones laborales del personal. Y vamos más allá: cuando hablamos de más personal, nos referimos a equipos pluridisciplinares; y cuando hablamos de mejoras de las condiciones laborales, nos referimos a que se establezcan estrategias concretas para asegurar la atención a la ciudadanía poniendo en valor el trabajo de las y los profesionales de la sanidad pública navarra.

Debemos recordar que la estrategia de primaria 2019-2022 es la que marca las bases para este “reto de primaria”, y que ambos están íntimamente ligados al plan de salud 2014-2020. Se han demostrado como un proyecto con muchas lagunas, tanto a la hora de dar atención sanitaria pública de calidad a la ciudadanía navarra, como de asegurar los derechos de la plantilla de Osasunbidea. Además, debido al hecho de que está basada en palabras y no en hechos, y a la importante falta de profesionales (bien por su escasez, por su alta eventualidad, por la pirámide demográfica, por las condiciones laborales o por el conjunto de todo ello) ha quedado probado que se trata de un plan irrealizable. Solo así se explica que haya sido incapaz de hacer frente a una crisis sanitaria poniendo de manifiesto las debilidades del sistema.

En la presentación del plan para atención primaria ha habido poca autocrítica sobre la gestión de esta pandemia, tanto por parte de la consejera Santos Induráin como del director general de Salud. Además, tampoco han concretado ningún tipo de acción que no tenga como punto de partida la apuesta por la actividad no presencial o por la tele-asistencia (pero con una infraestructura aún sin desarrollar).

Desde Gerencia han hablado de la necesidad de ampliar las plantillas de Atención Primaria con personal de enfermería (con una ratio muy inferior al europeo y una duración limitada al periodo de vacunación) y con otros profesionales. Pero el director gerente del Servicio Navarro de Salud Gregorio Achutegui no ha tardado en puntualizar que todo dependerá de la partida presupuestaria que le corresponda a Salud.

Desde LAB entendemos que ya es hora de pasar de las palabras e inconcreciones a los hechos. Por este motivo y por el hecho de que la Mesa Sectorial de Salud no tiene potestad suficiente para solucionar varios de los temas que están actualmente sobre la mesa, demandamos que se convoque con urgencia la Mesa General de Función Pública. Es imprescindible y totalmente urgente que comencemos a tratar las siguientes cuestiones que a continuación presentamos a modo de exigencias:

  • Un presupuesto para Salud superior al 20% del total de los Presupuestos Generales de Navarra. En la actualidad se sitúa en el 14%.
  • Introducción, consolidación y/o ampliación de categorías profesionales y carteras de servicios en AP: fisioterapia, psicología, odontología, podología…
  • Reconocimiento de la figura del personal administrativo sanitario que, a pesar de haberlo demostrado ya con anterioridad, durante esta pandemia ha quedado claro es un personal fundamental.
  • Condiciones laborales dignas para el personal de primaria que pongan en valor la actividad de todos los y las profesionales, que los fidelice en sus puestos y que repercuta en todos ellos, más allá del pago de productividades a una minoría.
  • Introducción y consolidación de categorías profesionales en AP: fisioterapia, psicología y podología…
  • Dotación de recursos tecnológicos orientados a la mejora del diagnóstico presencial, teniendo especialmente en cuenta entornos rurales y personas de edad avanzada y sin recursos.
  • Reducción de las citas no presenciales a lo meramente razonable, estableciendo unos límites claros que garanticen la calidad asistencial y la seguridad de profesionales y pacientes.
  • Revisión y mejora de los espacios e instalaciones de los centros de salud y consultorios cuyas carencias han quedado más que patentes con la crisis de la Covid.
  • Mejora de las condiciones laborales (tipos de contratos y jornadas) del personal contratado en general, poniendo especial atención en el de los centros en entornos rurales.
  • Convocatoria de una OPE que recoja todas las plazas vacantes y estructurales existentes en Atención Primaria, ya que se trata de unas plazas mantenidas desde hace lustros que no hacen sino favorecer el trabajo en precario.

El objetivo de LAB es, en definitiva, sacar a la plantilla de Atención Primaria de la situación de abandono en la que ha estado sumida durante décadas y comenzar a diseñar un nuevo modelo de gestión que priorice la mejora de sus condiciones laborales. Un modelo que se aleje del actual: construido sobre palabras huecas e impulsor de la deshumanización de la atención, la precarización de las condiciones laborales del personal, la externalización de ciertos servicios (sobre todo el tecnológico) y la centralización de la atención en núcleos urbanos dejando de lado el medio rural.

Tenemos claro que eso solo se consigue diseñando un plan de actuación en el cual se marquen directrices claras para la gestión de la plantilla, buscando la fidelización de ésta implantando mejoras en sus condiciones laborales. Tenemos claro, asimismo, que para ello es imprescindible contar con profesionales y ciudadanía de forma “real”, algo que debe ser exigido desde el primer momento si no queremos volver a ver imágenes de centros de salud cerrados o vacíos, tal y como ha ocurrido durante esta pandemia.

Por ello, desde LAB vamos a seguir con nuestro calendario de denuncias, reivindicaciones y movilizaciones, exigiendo la consolidación de la plantilla y las mejoras reales en Atención Primaria.

 

BOTON Osasunbidea