Leitzako Osasun-zentroan prekarietate egoera bizi daOsasunbidea 2016/12/22Zuzendariak eta Erizainburuak egoera eutsiezin batera eraman dute Leitzako Osasun-zentroko langileen kudeaketa. Bitxia da ere, langile horiei kontratuak luzatzen edota berritzen zaizkiela lanaldia handituz, beti ere, zuzendaritzak izan ditzakeen irizpideen baitan, eta ondoren, berriro murrizten zaizkiela. Hau langileei eragin egutegiak gaizki planifikatzearen edota plangintza egin ez izanaren ondorioa da. Kudeaketa arduragabe hau burugabe bilakatu da erizaintzako buruzagitzak langileei “eskatu” zienean nork bere ordezkapena bilatu behar izanen zuela baja hartu behar izanen balu. Zentroa kudeatzeko gaitasun ezak berekin ekarri du zuzendaritzak jarrera onartezina azaldu diela langileei: begirune eza, itxura kaskarrak eta antolatzeko irizpideak arbitrarioki ezarri izana. Emaitza: laneko prekarietatea eta laneko harreman negargarriak. Hori guztia langileen buruzagitzaren eta Lehen mailako Atentzioari dagokion zuzendaritzaordearen babesean egin da. |
Situación de precariedad en el Centro de Salud de LeitzaOsasunbidea 2016/12/22La directora y la jefa de enfermería han llevado la gestión del personal del Centro de Salud de Leitza a una situación insostenible. También resulta curioso que a este personal se le realicen prórrogas o novaciones de contratos aumentando la jornada a criterio de la dirección, para luego volver a reducirla. Esto es fruto de la mala o inexistente planificación de los calendarios de la plantilla. Esta negligente gestión ha llegado a lo absurdo, cuando desde la jefatura de enfermería se “exigió” a la plantilla tener que buscar ella misma sus sustituciones en caso de caer de baja. La falta de capacitación para la gestión del centro ha llevado a una actitud inadmisible por parte de la dirección hacia la plantilla: faltas de respeto, malas formas e imposición arbitraria de criterios organizativos. Resultado: precariedad laboral y nefastas relaciones profesionales. Todo ello al amparo de la jefatura de personal y la subdirección correspondiente de Atención Primaria. |