Hay 876 invitados y ningún miembro en línea

twitterfacebookEsta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
OSA carrera profesional

Osasunbidea: Lanbide garapena langile guztiontzat

Osasunbidea 2024/02/19

LABek proposatzen duen lanbide karreraren eredua langile guztiei zuzenduta dago. Prestakuntza eskubidetzat hartzen duen eredu bat defendatzen dugu: prestakuntza parte-hartzailea, helburuei dagokienez, eta justua ekonomikoki, zerbitzuen efizientzia ekarriko duena, profesionalen lana aitortuko duena eta herritarrei ematen zaien arretaren kalitatea hobetuko duena.

PDF INFOadm

Plantilla osoarentzako lanbide karrera: akordioak bete egin behar dira

2023an Osasunbidean izandako mobilizazioen eta greben ondoren, LAB sindikatuak akordio bat sinatu zuen Osasun Departamentuarekin, lanbide karrera oraindik ez duten sanitarioei eta gainerako langileei ezartzeko.

Lanbide karrera oraindik aitortuta ez duten langile sanitarioei zabaltzeko arauak pasa den urtearen amaieran onartu ziren. Orain, langile ez-sanitarioentzako moldaketak zehaztea falta da.

Araudi hori garatzea da LABen helburu nagusietako bat, eta Administrazioak horri heltzea onartu du.

Nafarroako Gobernuak konpromisoa hartu zuen horretarako aurrekontu-partida bat onartzeko 2024ko aurrekontuetan, orain negoziatzen ari diren horietan, hain zuzen. Zain gaude aurrekontuei buruzko negoziazioetan hori zehazten ote den.

Gogoratu beharra dago Nafarroa dela Estatuko erkidegorik atzeratuena bere langileen lanbide karreraren garapenari dagokionez.

Gaur egun, langileen zati batek aitortuta duen lanbide karrera osagarri ekonomiko bat baizik ez da. Egungo ereduak, gainera, prestakuntzaren lobby pribatuei, elkargo ofizialei eta sindikatuei mesede egiten die, zeinek prestakuntza ikastaroak saltzen baitizkioteprestakuntza ordaintzeko prest dagoen jendeari. Lanbide karrera langileen zati batentzat bakarrik aitortzeak garbi erakusten du egungo ereduaren izaera elitista eta diskriminatzailea.

LABek, halaber, langileen kategorizazio faltsua kentzea proposatu du, langile sanitarioen eta ez-sanitarioen arteko bereizketa gainditzeko. Gure ustez, denok gara beharrezkoak osasunzerbitzu publikoa eskaintzeko, eta diskriminazio horrekin amaitzeak talde-lana eta guztion arteko harreman adeitsu eta berdintasunezkoak bultzatuko lituzke.

Zertaz ari garen: LABen proposamena langile guztientzako lanbide karrera ezartzeko

LABek proposatzen duen lanbide karreraren eredua langile guztiei zuzenduta dago, bai finkoei, bai aldi baterako kontratatuei, betetzen duten lanpostua edozein dela ere. Lanbide karreran aurrera egiteko oinarriak hauek dira: etengabeko prestakuntza, unitateen hobekuntza-planak eta talde-lanaren sustapena. Prestakuntza eskubidetzat hartzen duen eredu bat defendatzen dugu: prestakuntza parte-hartzailea, helburuei dagokienez, eta justua ekonomikoki, zerbitzuen efizientzia ekarriko duena, profesionalen lana aitortuko duena eta herritarrei ematen zaien arretaren kalitatea hobetuko duena.

Lanpostu bakoitzerako prestakuntza-ibilbide bat garatzea planteatzen dugu, langile bakoitzaren konpetentzien eta eginkizunen eguneratzeari lotuta: prestakuntza hori Administrazioak berak prestatu eta eskaini beharko du langilearen lan-bizitzan zehar, lan-denboran eginen da, eta beharrezkoa izango da langile bakoitza lanbide karreraren maila batetik bestera igotzeko.

Hasierako kokapena langileen antzinatasuna kontuan hartuta egingo da. LABek 4 mailako sistema proposatzen du, eta bakoitzean 5 urtez egon beharko da. Batetik besterako igoera prestakuntzaren bidez (borondatezkoa) egingo da, eta, betiere, unitatearen helburu kolektiboak lortuz gero. Prestakuntza-planak diseinatzeko eta unitate bakoitzaren helburuak finkatzeko orduan, plantilla osoaren iritzia eta parte-hartzea kontuan hartu beharkodira. Lanbide karrera proportzionalki ordainduko da, gaur egun dauden mailen arabera.

Lanbide karrera eta ondorio ekonomikoak

LABen, Estatuko autonomia erkidego bakoitzean esleitutako dirua aztertu eta konparatu dugu, kontuan hartuta dauden estamentuen arteko proportzionaltasuna. Gutxieneko zenbateko ekonomiko batzuk ezarri ditugu, gure iritziz justuak eta onartzeko modukoak direnak. Kontuan hartu behar da azpimultzo bat sortu dugula D mailan titulazioa eskatzen zaien langileekin (EZLTak, farmaziako teknikariak eta antzekoak).

Kalkulu ekonomiko horiek eta diru zenbateko guztiak (lanbide karrerako mailen eta estamentuen arabera banatuak) zentroetan eginen diren batzarretan aurkeztuko ditugu, langileek ezagutu ditzaten.

LABen ustez, 14 milioi euro eskas beharko lirateke Osasunbidean gaur egun karrerarik ez duten langile guztien hasierako mailaketa egiteko (5.400 langile inguru).

Osasunbidea: Carrera profesional para todo el personal

Osasunbidea 2024/02/19

El modelo de carrera profesional que propone LAB está dirigido a todo el personal. Defendemos un modelo que contemple la formación como un derecho, participativa en cuanto objetivos y justa económicamente, que redunde en la eficiencia de los servicios, reconozca la actividad de los y las profesionales y mejore la calidad de la atención de la ciudadanía.

PDF INFOadm

Carrera profesional para toda la plantilla: los acuerdos deben cumplirse

Tras las movilizaciones y huelgas del año 2023 en Osasunbidea, el sindicato LAB firmó un acuerdo con el departamento de Salud para el desarrollo de la carrera profesional para el personal sanitario que todavía no la disfruta y para el resto del personal.

El desarrollo normativo para extender la carrera profesional al personal sanitario que no la tenía reconocida quedó establecido a finales del año pasado. Queda pendiente concretar ahora las modificaciones para el personal no sanitario.

Esto es uno de los asuntos troncales propuestos por LAB y aceptados por la Administración.


El Gobierno de Navarra se comprometió a dotar de una partida presupuestaria para este fin en los presupuestos de 2024 que ahora se están negociando. Estamos a la espera de ver si en las negociaciones que se están realizando se concreta.

Debemos recordar que Navarra se encuentra a la cola del Estado en el reconocimiento de la carrera profesional de sus empleados y empleadas.

La carrera profesional que tiene reconocida una parte de la plantilla se ha convertido en un mero complemento económico. Además, beneficia a los lobbies privados de la formación, colegios oficiales y sindicatos que venden la formación a quien esté dispuesta a pagarla. El mero hecho de que solo una parte del personal tenga reconocida la carrera demuestra el carácter elitista y discriminatorio del actual modelo.

Desde LAB también planteamos superar la falsa categorización del personal entre sanitarios y no sanitarios. Entendemos que todos y todas somos necesarias para ofrecer el servicio público de salud y que, acabar con esa discriminación, favorecería el trabajo en equipo y la relación cordial e igualitaria entre todas y todos.

De qué estamos hablando: Propuesta de LAB de carrera profesional para todo el personal

El modelo de carrera profesional que propone LAB está dirigido a todo el personal, fijo y contratado temporal, independientemente del puesto que ocupe. La progresión en la carrera profesional debe basarse en la formación continua, en los planes de mejora de las unidades, y en el fomento del trabajo en equipo. Defendemos un modelo que contemple la formación como un derecho, participativa en cuanto objetivos y justa económicamente, que redunde en la eficiencia de los servicios, reconozca la actividad de los y las profesionales y mejore la calidad de la atención de la ciudadanía.

Planteamos desarrollar un itinerario formativo para cada puesto de trabajo, ligado a la actualización de sus competencias y funciones: formación que deberá preparar y ofrecer exclusivamente la propia Administración a lo largo de la vida laboral, en el tiempo de trabajo, y que será necesaria para que cada empleado y empleada promocione en los distintos niveles de la carrera profesional.

El encuadramiento inicial deberá hacerse tomando en cuenta la antigüedad del personal. LAB propone un sistema de 4 niveles con 5 años de permanencia en cada uno. La promoción se realizará a través de la formación (voluntaria) y la consecución de los objetivos colectivos de la unidad. El diseño de los planes formativos, así como los objetivos de cada unidad, debe contar con la opinión y participación de toda la plantilla. La carrera profesional será retribuida de forma proporcional de acuerdo a los niveles existentes.

Carrera profesional y repercusión económica

Desde LAB hemos estudiado y comparado la distinta asignación económica de todas las comunidades del Estado teniendo en cuenta la proporcionalidad entre estamentos existentes. Hemos establecido unas cuantías económicas mínimas que consideramos totalmente asumibles y justas. Hay que tener en cuenta que hemos incluido como un subnivel propio al personal de nivel D con requisito de titulación (TCAE, técnico/a de farmacia, y otros similares).

Toda esta estimación económica y el montante desglosado por niveles de carrera profesional y estamentos serán presentados en las asambleas que se van a realizar en los centros para el conocimiento de la plantilla.

El sindicato LAB estima el montante económico necesario para el encuadramiento inicial de toda la plantilla de Osasunbidea que queda sin carrera (unas 5.400 personas) en poco más de 14 millones de euros.

OSA asambleas carrera profesional

 

BOTON Osasunbidea

 

 ADM kartel batzara 4 ordu

   

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB