Hay 1023 invitados y ningún miembro en línea

twitterfacebookEsta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

LAB sindikatuak Osasun Mental publikoaren desegitea salatu du

Osasunbidea 2024/01/29

LAB sindikatuak Nafarroako arreta mentalaren egoera salatu du; izan ere, gaixoen desinstituzionalizazioa aitzakiatzat hartuta, eraisten ari baitira zerbitzua, baina aurrekontua handituz eta zentro pribatuetara bideratuz. Ondorioz, ezinbestekoak diren zentroetan -San Francisko Javier zentroa kasu- jarduerak behera egin du, eta arriskuan jarri ditu pazienteen arreta eta lanpostuak. LAB sindikatuak Nafarroako osasun zerbitzuen pribatizazio estrategia salatu du.

2024. urtearen hasieran, Osasun Mentalaren arloan lan egiten duten pertsonek, eta, zehazkiago, San Francisko Javier zentrokoek, beren enpleguen eta bizitza profesionalen etorkizuna eta norabidea kolokan dituzte.

Pazienteen ospitalizazio faltak funtsezko zainketa-eremu hori eremu labain bihurtu du; badirudi lanaren egonkortasuna kolokan dagoela eta, horren ondorioz, etorkizuna zalantzaz betea eta larri ikusten da. Ingreso horiek enpresa pribatuetara bideratu dira, nahiz eta zentro horrek kalitatezko zaintza publikoak eskaini dituen, horretarako esperientzia duten langile kualifikatuekin.

Ezin da parekatu gaixotasun mentalak dituzten pazienteen zaintza eta enpresa pribatuek ondasunak edo zerbitzuak enkantean jartzea. Osasun mentaleko paziente kronikoak zaintzeari uzten diogunean, langileen egonkortasuna arriskuan jartzeaz gain, gizartearen ongizaterako funtsezkoa den zaintza-zerbitzu publiko bat desegiten ari gara.

Etsigarria da ikustea Osasun Mentalari buruzko 2019-2023 Ekintza Planak, eredu komunitario eta jarraitu baten alde egiten zuenak, ez dituela aurreikuspenak bete. Plan horretan jasotako ekintza asko ez dira bete, eta, beraz, ezinbestekoa da horiek berrikustea eta estrategia berri bat prestatzea, hartutako konpromisoak beteko direla bermatzeko.

Nafarroan, Gobernuaren konpromiso faltak egoera larriagotu egiten du. Osasun Mentaleko krisiei aurre egiteko politika sendo eta iraunkorrik ez edukitzeak erakusten du herritarren behar errealekiko deskonexioa kezkagarria dela. Bada garaia Nafarroako Gobernuak bere gain har dezan erantzukizuna, baliabide egokiak bideratuz eta estrategia zehatzak garatuz, Osasun Mentalaren arretak egungo eskaerei erantzungo diela bermatzeko.

Aktibitate falta horrek, langileei eragiteaz gain, zerbitzu horien mende daudenei ematen zaien arretaren kalitatean ere zuzeneko ondorioak ditu. Etengabeko zalantzak tentsio eta antsietate handiko giroa sortzen du, eta horrek, langileengan ez ezik, bizitzako une kritikoetan laguntza eta ulermena bilatzen duten pazienteengan ere eragiten du.

Testuinguru horretan, funtsezkoa da indarrak batzea eta ahotsa altxatzea Osasun Mentalak zerbitzu publiko gisa gutxiestearen aurka.

Horregatik guztiagatik, honako hau eskatzen dugu:

Zainketa mentalaren balioa ezagutzea: Osasun Mentala ez da nolanahi bazter utz daitekeen arloa.

Egonkortasuna lanean: Lan baldintza seguruak eta egonkorrak bermatzea.

Gobernuaren konpromisoa: Gobernuak berehala egin behar du zerbait gaixotasun mentalak dituzten pazienteen egoera lehengoratzeko eta, horrekin batera, konpromisoa berresteko, zerbitzu hori osasun publikoko sistemaren atal integrala den aldetik.

San Francisco Javier zentroaren hasierako helburua babestea: Zentroa sortu zenean izan zuen helburutik urrutiratzen ari da eta hori geldiarazi beharra dago; ziurtatu behar da noizbait itxi zituzten unitateak ongizate publikorako erabiliko direla eta, horrela, interes pribatuak onartu eta unitateen itxiera gelditu beharrean, beren jarduerara itzuliko direla.

LAB sindikatuak ez du baztertzen ekintzak egitea osasun zerbitzu publikoen alde, oro har, eta, Osasun Mentalaren alde, bereziki. Etengabeko harremanetan ari gara langileekin, eta arretaren kalitatea eta profesionalen lanarekiko errespetua defendatuko ditugu.

El sindicato LAB denuncia el desmantelamiento de la Salud Mental pública

Osasunbidea 2024/01/29

El sindicato LAB denuncia la situación de la atención mental en Nafarroa que está siendo desmantelada con la excusa de la desinstitucionalización de los y las pacientes, pero aumentando el presupuesto y la derivación a centros privados. Como consecuencia, la actividad en centros indispensables como San Francisco Javier ha disminuido hasta el punto de poner en riesgo la atención a los y las pacientes y los puestos de trabajo de la plantilla. El sindicato LAB no va a dejar de denunciar la estrategia privatizadora de los servicios de salud de Nafarroa.

Al iniciar el año 2024, las personas que trabajan en el sector de la Salud Mental, y más concretamente las del centro San Francisco Javier, se encuentran inmersas en un escenario de incertidumbre sobre el destino de sus empleos y el rumbo de su vida profesional.

La falta de ingresos de pacientes ha transformado esta área esencial de cuidado en un terreno volátil, donde la estabilidad laboral parece tambalearse, llevando consigo la angustia de un futuro incierto. Estos ingresos han sido derivados a empresas privadas a pesar de que este centro ha ofrecido cuidados públicos y de calidad, con trabajadores cualificados y con experiencia para ello.

El cuidado a pacientes con enfermedades mentales no puede compararse con la subasta de bienes o servicios por empresas privadas. Al cesar una actividad tan vital como el cuidado a pacientes crónicos de salud mental, no solo se está poniendo en riesgo la estabilidad laboral de la plantilla, sino que se está desmantelando un servicio público de cuidados que es fundamental para el bienestar de la sociedad.

Es decepcionante observar que el Plan de Acción sobre Salud Mental 2019-2023, que apostaba por un modelo comunitario y continuado, no ha cumplido las expectativas. Muchas de las acciones recogidas en este plan no se han cumplido, lo que destaca la necesidad urgente de una revisión y una nueva estrategia que garantice el cumplimiento de los compromisos asumidos.

En Nafarroa, la falta de compromiso por parte del Gobierno agrava la situación. La ausencia de políticas sólidas y sostenibles para abordar las crisis en la Salud Mental refleja una desconexión alarmante con las necesidades reales de la población. Es hora de que el Gobierno de Navarra asuma su responsabilidad, destinando recursos adecuados y desarrollando estrategias concretas para garantizar una atención a la Salud Mental que esté a la altura de las demandas actuales.

Este cese de actividad no solo afecta a los trabajadores y trabajadoras, sino que también tiene consecuencias directas en la calidad de atención que se brinda a quienes dependen de estos servicios. La incertidumbre constante crea un ambiente tenso y ansioso, que repercute no solo en el personal, sino también en los y las pacientes que buscan apoyo y comprensión en momentos críticos de sus vidas.

En este contexto, es esencial unir fuerzas y alzar la voz contra la desvalorización de la Salud Mental como servicio público.

Por todo ello, exigimos:

Reconocimiento del valor del cuidado mental: La Salud Mental no debe ser considerada como una actividad prescindible.

Estabilidad laboral: Garantizar condiciones laborales seguras y estables.

Compromiso gubernamental: El Gobierno debe acometer una acción inmediata para revertir el cese de actividades en el cuidado de pacientes con enfermedades mentales y reafirmar el compromiso como parte integral del sistema de salud pública.

Preservación del propósito original del Centro San Francisco Javier: Detener la desviación del Centro San Francisco Javier de su propósito original, asegurando que las unidades que alguna vez cerraron sean utilizadas para el bienestar público en lugar de dar cabida a intereses privados y parar el cierre de unidades devolviéndoles su actividad.

El sindicato LAB no descarta ninguna acción en defensa de los servicios públicos de salud en general y de la Salud Mental en particular. Estamos en contacto permanente con la plantilla y vamos a defender tanto la calidad de la atención como el respeto al trabajo realizado por los y las profesionales.

 

 

BOTON Osasunbidea

 

afiliatu

   

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB