Hay 1080 invitados y ningún miembro en línea

twitterfacebookEsta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
OSA concentra pacto

LABek elkarretaratzea egin du akordioan sinatutakoa bete egin behar dela eskatzeko

Osasunbidea 2023/11/10

LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du gaur goizean Vianako Printzea zentroaren aurrean, Osasun Departamentuari eta Nafarroako Gobernuari esijitzeko bete ditzatela lehenbailehen eta berme guztiekin aurtengo grebaren ondoren sinatutako akordioak. Uste dugu sinatutako konpromisoak lehenbailehen eta berme guztiekin bete behar direla, plantillaren lan-baldintzak hobetzeko eta zerbitzu publikoak defendatzeko.

Azken aste hauetan Osasun Departamentuarekin izandako bileretan, esan digute hitz ematen dutela aurrera eramango dituztela LABentzat ezinbestekoak diren aldarrikapen horiek, behar-beharrezkoak baitira osasun sistema publikoa blindatzeko eta hobetzeko.

Alde batetik, behar-beharrezkoa da Oinarrizko Osasun Laguntzan eta Laguntza Espezializatuan gehiegizko lan-kargak aztertzeko sortu diren taldeek hainbat erreforma aztertu eta aplikatzea Osasunbidean dauden arazoak konpontzeko, batez ere Oinarrizko Osasun Laguntzaren esparruan. Horrekin batera, Osasun Departamentua konprometitu behar da talde horietan proposatzen eta negoziatzen diren erabakiak eta konponbideak benetan aplikatzeko. Gai honetan, LAB sindikatuak ez du onartuko sindikatu korporatibistek eta elkargo ofizialek beren neurriak inposatu nahi izatea, frogatuta dagoelako ez dutela eraginkortasunik eta ez dutela balio osasun laguntzaren benetako arazoak konpontzeko.

Horrez gainera, funtsezkoa iruditzen zaigu esklusibotasuna kontrolatzeko mahaia lanean jartzea, ezinbesteko tresna delako langile publiko batzuen jarduera pribatua kontrolatzeko. Berriz ere salatu nahi dugu Osasun Departamentuak ez duela interes berezirik erakusten kontrol-talde hori ezartzeko, osasun publikoarekin negozioa egitea besterik bilatzen ez duten lobby medikoen presioengatik seguruenik.

Osasun Departamentuak eta talde parlamentarioek konpromisoa hartu dute Osasunbidean lanbide karrera garatzeko. Osasun Departamentuak konpromisoa hartu du 2024an garatzeko, behar den aurrekontua onartuz eta horretarako behar den arau-esparrua ezarriz. LAB sindikatuak Osasunbideko langile guztientzako lanbide karrera eskatzen du, non langileek prestakuntza publikoa jasotzeko eskubidea ere aurreikusiko den. Ez dugu onartuko “minimoetan” oinarritutako lanbide karrera bat onartzea, ez eta plantillaren zati bat kanpoan uztea ere. Are gutxiago kontuan hartzen badugu nola banatzen ari diren diru publiko pila bat sistemaren muinean erroturik dauden arazoak konpontzen ez dituzten neurrietan.

LAB sindikatuak koherentzia eskatzen die Nafarroako Gobernuari eta Osasun Departamentuari. Guk, gure aldetik, mobilizatzen eta salatzen jarraituko dugu osasun zerbitzu publikoen kalitatearen aurka edo langileen kolektibo baten aurka doan neurri bat hartzen den bakoitzean. Plantilla osoa animatzen dugu bere eskubideak defendatzera eta lan baldintza duinak argi eta garbi aldarrikatzera. “Aski da” esateko ordua iritsi da!

Concentración de LAB para reclamar el cumplimiento del pacto

Osasunbidea 2023/11/10

El sindicato LAB se ha concentrado esta mañana ante el centro Príncipe de Viana para exigir al departamento de Salud y al Gobierno de Navarra que se lleven a cabo de forma urgente y con las máximas garantías los acuerdos firmados tras la huelga de principios de año. Consideramos que los compromisos firmados deben realizarse de forma urgente y con las máximas garantías, para la mejora de las condiciones laborales de la plantilla y la defensa de los servicios públicos.

En las reuniones mantenidas en últimas fechas con el departamento de Salud existe un compromiso para llevar adelante las reivindicaciones que LAB entiende como imprescindibles si se quiere blindar y mejorar el servicio público de Salud.

Por una parte, los grupos de sobrecarga laboral, tanto en Atención Primaria como Especializada, deben estudiar y aplicar reformas que solucionen los problemas existentes en el Servicio Navarro de Salud, teniendo especial relevancia las soluciones en lo referente al ámbito de Atención Primaria. Las decisiones y soluciones que se planteen y se negocien en estos grupos deben tener un compromiso de resolución real por parte del Departamento. El sindicato LAB no va a permitir que sindicatos corporativistas y colegios oficiales pretendan imponer medidas que se han mostrado ineficientes y que no solucionan el problema real de atención.

Consideramos también fundamental el desarrollo de la mesa de control de la exclusividad como herramienta imprescindible en el control de la actividad privada realizada por una parte de los trabajadores públicos. Denunciamos una vez más, la falta de iniciativa por parte del departamento de Salud a la hora de implantar este grupo de control ante las presiones de lobbies médicos que solo pretenden hacer negocio con la sanidad pública.

Existe un compromiso tanto por el departamento de Salud como de los grupos parlamentarios para el desarrollo de carrera profesional en Osasunbidea. El departamento de Salud se ha comprometido a que sea desarrollada en el año 2024 con la suficiencia presupuestaria y marco normativo necesario. El sindicato LAB exige una carrera profesional para todo el personal de Osasunbidea que contemple una formación pública y que vele por el derecho a la formación de la plantilla. No vamos a permitir que se escatime realizando una carrera profesional de “mínimos” o que se deje fuera a parte de la plantilla. Más si cabe cuando vemos cómo se reparten cantidades indecentes de dinero público, en medidas que para nada dan soluciones a problemas enquistados.

Así pues, desde LAB exigimos coherencia por parte del Departamento y el Gobierno de Navarra, continuaremos movilizándonos y denunciando todas aquellas acciones que vayan en detrimento de los servicios públicos de salud o que supongan un agravio entre grupos diferentes de trabajadores y trabajadoras. Animamos a la plantilla a que defienda sus derechos y exija de forma inequívoca unas condiciones laborales dignas. Es momento de decir basta.

 

 

BOTON Osasunbidea

 

afiliatu

   

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB