Hay 911 invitados y ningún miembro en línea

twitterfacebookEsta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

OSA MSDEF

Lanbide karrera langile guztientzat eta zerbitzu publikoen defentsa

Osasunbidea 2023/11/02

Berriki egindako Osasuneko Mahai Sektorialak argi-ilun nabarmenak utzi dizkigu. Gure ustez, aurrerapausoak eman dira bai lanbide karreraren ezarpenean, bai Oinarrizko Osasun Laguntzan eta Laguntza Espezializatuan gertatzen diren gehiegizko lan-kargak aztertzeko lantaldeen sorreran, baina gai horiek aurrera eramateko zehaztasuna, kronograma eta aurrekontua eskatzen ditugu. Horregatik, azaroaren 10ean elkarretaratzea egingo dugu Kanpoko Kontsulten eraikinaren atean (CCI) goizeko 11:00etan, grebaren ondoren lortutako akordioa bete dadila eskatzeko eta zerbitzu publikoen alde egiteko.

Mahai Sektorialean, besteak beste, honako gaiak landu ziren:

  • Lanbide karrera: Osasunbideko gainerako langileentzat ere lanbide karrera berehala garatzea funtsezko helburua da gure sindikatuarentzat. Bidegabekeria historikoa da. Greba baten ondoren, Osasun departamentuarekin sinatutako konpromiso bat dago, eta hura gauzatzean ez dugu ez atzerapenik, ez adabakirik onartuko. Orain, LAB sindikatuak lortutako akordioa ahalik eta lasterren egikaritzea eskatzen dugu, beranduenez ere 2024 urtean. Badugu Osasun departamentuaren eta Funtzio Publikoaren konpromisoa, eta espero dugu talde politikoek ere babestea. LABek eskua luzatu die gainerako sindikatuei gai honen inguruan sortuko diren lan-mahaietan parte har dezaten, nahiz eta Osasunbidean 6.000 pertsonari baino gehiagori eragiten dien araubide hori sinatzeari uko egin zioten.

  • Oinarrizko Osasun Laguntzan eta Laguntza Espezializatuan dagoen gehiegizko lan kargak aztertzeko lantaldeak: LAB sindikatuaren ustez, oraingoa une kritikoa da Osasunbideko langileentzat. Ezinbestekoa da orain arte sindikatu korporatibistek, elkargo ofizialek eta buruek nahierara erabili dituzten lantaldeetan parte hartzea. Ez dugu onartuko gutxi batzuen interesek gehiengoaren eskubideak eta lan baldintzak oztopatzea; horregatik, parte hartuko dugu, ekarpenak egingo ditugu eta langile guztiontzako neurriak hartzea eskatuko dugu.

  • Lan Eskaintza Publikoa: azken Mahai Orokorrean aurkeztu zizkiguten lanpostuak zein diren ikusita, argi dago Laguntza Espezializatuko fakultatiboen aldeko apustua egiten jarraitzen dutela, Oinarrizko Osasun Laguntza alde batera utzita. Halaber, goi mailako teknikarien, zainketetako teknikarien, fisioterapeuten, zeladoreen, sukaldarien eta abarren kolektiboak gutxiesten dira, horietako batzuetan aterako den lanpostu kopurua oso txikia baita. LABek salatu egiten du zainketen ospitale-zentrismoa eta Departamentuak kolektibo guztiak berdintasunez atenditzeko duen interes eskasa, baita pribatizatzen errezen diren zerbitzuak sendotzeko aukerak bazter utzi izana ere.

  • Lan-kontratuko langileak: LABek Mahai Sektorialean argi adierazi zuen langile horiek pairatzen duten ekitate falta lantzeko asmoa dugula. Gogorarazi nahi dugu Osasuneko Mahai Sektorialak ez duela eskumenik lan-kontratuko langileen lan-baldintzak negoziatzeko; izan ere Lan-kontratuko Langileen Mahai Orokorrean jorratzen da gaia eta LABek bakarrik -AFAPNA eta SMN sindikatuez gain- du gaitasuna Osasunbideko lan-kontratuko langile guztien eskubideak defendatzeko.

  • Esklusibitatea eta pribatizazioa: LABen ustez, justifikaezina da itxaron-zerrenda erabiltzea jarduera zentro pribatuetara bideratzeko, baliabide publikoak indartu eta horietan inbertitu beharrean. Horrekin batean, Oinarrizko Osasun Laguntzarako aurrekontu duina eskatzen dugu, esklusibotasuna blindatzea eta kontrolatzea (ez baita kontrolatzen ari), eta baita osasun publikoaren kontura profesional batzuek negozioa egitea ahalbidetzen duten bateraezintasun egoerak berrikustea ere.

LABen ez dugu onartuko Osasunbideak noraezean jarraitzea, eta langileei eskatzen diegu mobilizatzea, beren eskubideak exijitzeko eta akordioak gauzatu daitezela aldarrikatzeko.

Horregatik, gonbidatzen zaituztegu azaroaren 10ean, ostiralarekin, goizeko 11:00etan Kanpoko Kontsulten zentroaren atean (CCI) egingo dugun kontzentrazioan parte hartzera, zerbitzu publikoak defendatzeko eta akordioa bete dadila eskatzeko.

Mugi zaitez!

Carrera profesional para toda la plantilla y defensa de los servicios públicos

Osasunbidea 2023/11/02

La reciente Mesa Sectorial de Salud deja claroscuros importantes. Entendemos que se han producido avances en la implantación de la carrera profesional y en la creación de grupos de trabajo de sobrecarga laboral, tanto en Primaria como Especializada. Sin embargo, exigimos concreción, cronograma y presupuesto. En esta línea de exigencia nos vamos a concentrar el día 10 de noviembre a las puertas del CCI a las 11:00 de la mañana para exigir el cumplimiento del acuerdo alcanzado tras la huelga y en defensa de los servicios públicos.

En la Mesa Sectorial, entre otros temas, se han tratado los siguientes:

  • Carrera profesional: para nuestro sindicato es un objetivo fundamental conseguir el desarrollo inmediato de la carrera profesional para el resto del personal de Osasunbidea que actualmente no la percibe; se trata de un agravio histórico. Pero existe al respecto un compromiso firmado con el departamento de Salud tras una huelga, y desde LAB no vamos a permitir ni demoras, ni parches en su ejecución. La firma del acuerdo conseguido por LAB debe ahora plasmarse con la mayor brevedad posible, fijando como fecha máxima de realización el año 2024. Hay compromiso por parte del Departamento y de Función Pública, y esperamos que los grupos políticos también apoyen esta medida. Desde el sindicato LAB hemos tendido la mano al resto de los sindicatos para que participen en las mesas de trabajo que se van a organizar al respecto, a pesar de su negativa a firmar la realización de este régimen normativo que afecta a más de 6.000 personas en Osasunbidea.

  • Grupos de sobrecarga laboral de Atención Primaria y Especializada: estamos en un momento crítico para la plantilla de Osasunbidea. Para nosotros y nosotras es fundamental formar parte de los grupos de trabajo hasta ahora “manejados” por sindicatos corporativistas, colegios oficiales y jefaturas. No vamos a permitir que los intereses de unas pocas personas interfieran en los derechos y condiciones de trabajo de la mayoría, y es por ello que vamos a estar presentes, aportar y exigir medidas para toda la plantilla.

  • O.P.E.: las plazas ofertadas en la última Mesa General muestran que se sigue apostado por el personal facultativo de Especializada, dejando de lado a la Atención Primaria. Asimismo, se penaliza a los colectivos de técnicos superiores, técnicos de cuidados, fisioterapeutas, celadores, cocineros/as etc., en los que el número de plazas es mínimo en algunos casos. Desde LAB criticamos el hospital-centrismo de los cuidados y el escaso interés del Departamento por la totalidad de los colectivos, "olvidándose" de consolidar los servicios más fácilmente privatizables.

  • Personal laboral: desde LAB expresamos en la Mesa nuestra intención de trabajar en las inequidades que sufre este personal. Recordamos que la Mesa Sectorial de Salud no tiene competencias para negociar las condiciones laborales del personal laboral, por lo que el tema fue trasladado a la Mesa General del Personal Laboral, donde únicamente LAB -junto con SMN y AFAPNA- tiene la capacidad de defender los derechos de toda la plantilla de laborales de la sanidad pública.

  • Exclusividad y privatización: Desde LAB vemos injustificable que se utilicen las listas de espera para, en vez de invertir en los centros públicos, derivar la actividad al ámbito privado. Exigimos presupuesto para Atención Primaria, blindaje de la exclusividad y control de esta (que no se está realizando), así como revisión de las incompatibilidades que permiten el negocio de algunos profesionales a costa de la sanidad pública.

Desde LAB no vamos a permitir que continúe la deriva actual en Osasunbidea y pedimos a la plantilla que se movilice para exigir sus derechos y por la implantación de los acuerdos alcanzados.

Es por ello que pedimos vuestra presencia en la concentración que vamos a realizar ante el CCI el próximo viernes 10 de noviembre a las 11:00 horas por la defensa de los servicios públicos y el cumplimiento del acuerdo.

¡Movilízate!

 

 

BOTON Osasunbidea

 

afiliatu

   

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB