Hay 1282 invitados y ningún miembro en línea

twitterfacebookEsta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

OSA HUNT1D

Lanaldi partziala duten langileen lanaldia luzatzea

Osasunbidea 2023/10/24

Arazo larria sortzen ari da langile batzuen lanaldiekin; izan ere, plantillak egonkortzeko prozesuan plaza bat lortu arren, prekarietatera kondenatuta daude, plaza horietako asko lanaldi partzialekoak direlako eta, zenbaitetan, lanaldiaren % 20, 30 edo 40koak direlako. LABek langile horientzako lanaldia luzatzeko eskatu zuen Mahai Orokorrean, baina ez genuen erantzunik jaso. Gaur, Mahai Sektorialean, berriro eskatuko dugu eta horretan jarraituko dugu lanpostu horiek duintzea lortu arte.

Pertsona asko lan-baldintzen prekarizazio larria nozitzen ari dira. Egonkortze prozesua lan-baldintzen prekarietateari aurre egiteko helburuarekin aurkeztu zitzaigun, baina kasu batzuetan kontrako efektua gertatzen ari da. Prozesu horren aurretik lanaldi oso bat zuten pertsonak ikusten ari dira orain, plaza bat ateratzea lortu ondoren, oso lanaldi murriztua eskaintzen dietela. Arazoa larria da, Administrazioak ez baititu behar diren urratsak ematen lanaldi horiek luzatu ahal izateko.

LAB sindikatuko kideok uste dugu premiazkoa dela egoera honi irtenbide bat ematea, lanaldi horiek luzatu ahal izateko baldintza duinak lortu arte. Hilaren 20ko Mahai Orokorrean hala jakinarazi genion Nafarroako Gobernuari, baina ez zieten gure eskaerei erantzun. LABek konponbideak eskatuko ditu eta, beraz, gaur egingo den Osasuneko Mahai Sektorialean langile horientzako konponbideak eskatuko ditugu berriro.

Ampliación de jornada para personal laboral con jornada parcial

Osasunbidea 2023/10/24

Se está creando un grave problema con el personal que, pese a haber conseguido una plaza en el proceso de estabilización de plantillas, se ve condenado a la precariedad porque muchas de esas plazas son a tiempo parcial con jornadas que, en algunos casos, son del 20, 30 o 40% de la jornada. LAB pidió en la Mesa General la ampliación de jornada para este personal aunque no recibimos ninguna respuesta. Hoy, en Mesa Sectorial, volveremos a pedirlo y seguiremos haciéndolo hasta conseguir dignificar esos puestos de trabajo.

Muchas personas están sufriendo una grave precarización de sus condiciones laborales. El proceso de estabilización de plantillas se presentó con el objetivo de afrontar la precariedad de las condiciones laborales pero en algunos casos se está produciendo el efecto contrario. Personas que antes de este proceso tenían una jornada completa, están viendo cómo ahora, tras conseguir sacar una plaza, lo que les ofrecen es una jornada muy reducida. El problema se agrava porque desde la Administración no se dan los pasos necesarios para poder ampliar esas jornadas.

Desde LAB, creemos que es urgente dar una solución a esta situación, favoreciendo que se puedan ampliar sus jornadas hasta conseguir unas condiciones dignas. En la Mesa General celebrada el pasado día 20 así se lo hicimos saber al Gobierno de Navarra pero no contestaron a nuestras demandas. LAB no va a dejar de exigir soluciones, por lo que, en la Mesa Sectorial de Salud que se va a celebrar hoy, volveremos a pedir soluciones para este personal.

 

 

BOTON Osasunbidea

 

afiliatu

   

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB