OSA covid

Erantzukizun politikoak eskatzeko unea da

Osasunbidea 2021/12/30

Osasun Departamentuak ez du inolako aurreikuspenik egin Covid-aren kudeaketa-garai osoan, eta, horren ondorioz, herritarrentzako arreta oso txarra izaten ari da eta Osasunbideko plantilla egoera tamalgarrian dago. Hartutako erabakiak ez dira egokiak izan, eta ez dago inolako proiektu argirik Omicron aldaeraren kutsakortasunari aurre egiteko. Etengabe inprobisatzen ari dira, eta horrek eragina du diagnostikoetan, tratamenduetan eta Osasunbideko langileen kudeaketan.

LAB sindikatuak, pandemia osoan zehar, hobetzeko neurriak planteatu ditu, hala nola plantilla egonkortzea eta dimentsionatzea eta figura berriak sartzea oinarrizko osasun laguntzako taldeetan, konparazio batera, psikologoak, fisioterapeutak eta zaintzako teknikariak. Laguntza Espezializatuko lan-baldintzak hobetzea ere eskatu dugu, batez ere Covid zerbitzuetan, eta langileen atsedenaldiak eta lan txandak berma daitezela. Osasun Departamentuak eskakizun horietakoren bat kontuan hartu duen arren, hartutako neurriak eskasak izan dira, eta berandu iritsi dira. Ez zuten espero Covid-aren pandemiak honelako bilakaera izatea, eta une oro ekidin dute egiturazko neurriak hartzea. Eredu okerrak kopiatu dira ontzat emanez, eta, hala, Nafarroako osasun publikoa eta bere plantilla zaldien oinen azpian utzi dituzte.

Horren guztiaren ondorioz, kaosa zabaldu da eta osasun-arreta publiko guztian antolamendu falta da nagusi. Ez dago arakatzailerik, eta irizpideak egunero aldatzen dira. Osasun etxeetan ez da arreta egokirik ematen, duela hilabete batzuetatik hona gabezia larriak dituztelako langile eta ordezkapen faltagatik. Zenbait kasutan, erizainen esku uzten da arretaren ardura, fakultatiborik aurkitzerik ez dagoelako. Ospitaleetako egoera antzekoa da, ez baitago erizain aski, pandemia baten erdian oposizio-lehiaketa bat programatzea bururatu zaielako.

Erantzukizun politikoak eskatzeko unea da. Igaro ditugun olatu guztietan jasan dugun kudeaketa kaskarraren arduradunak Osasuneko kontseilaria eta Osasunbideko kudeatzaileak dira. Baina ez dugu inolako mezu autokritikorik entzun ez kontseilariaren ahotik, ez zuzendari kudeatzailearen ahotik, ez Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariaren ahotik, ez eta giza baliabideen arduradunen ahotik ere.

LAB sindikatuak uste du unea iritsi dela herritarrek eta langileek "Nahikoa da" esateko eta nahaste-borraste honen benetako errudunei erantzukizunak eskatzeko. Haien konponbide bakarra izan da diru publikoa xahutzea zerbitzuak zentro pribatuetara bideratzen (horien kostua eta okupazioa ikuskatu beharko lirateke) eta produktibitateak ordaintzen (langile gutxi batzuentzat bakarrik, eta, gainera, dirua modu erabat arbitrarioan, neurrigabean eta eraginkortasunik gabe banatuta).

Horri guztiari aurre egiteko, LAB sindikatuak egiturazko plan bat eskatzen jarraituko du, plantillak dimentsionatzeko eta lan-baldintzak hobetzeko plan bat, Nafarroako herritarrei kalitatezko arreta eskaini ahal izateko.

Es momento de pedir responsabilidades políticas

Osasunbidea 2021/12/30

La falta de previsión del Departamento de Salud durante la gestión de la Covid está provocando una pésima atención a la ciudadanía y una debacle entre la plantilla de Osasunbidea. Las decisiones tomadas han sido poco acertadas y sin ningún proyecto claro que anticipase la contagiosidad de la variante Ómicron. Se improvisa constantemente y esto afecta a los diagnósticos, los tratamientos y a la gestión del personal en Osasunbidea.

Desde el sindicato LAB hemos planteado durante toda la pandemia medidas de mejora que pasaban por la estabilización y dimensionamiento de la plantilla y la inclusión de nuevas figuras como psicólogos, fisioterapeutas y personal técnico de cuidados en la Atención primaria. También apostamos por la mejora de las condiciones laborales en Atención Especializada, sobre todo en servicios Covid, y que se asegurasen los descansos y turnos de la plantilla. A pesar de que el Departamento de Salud ha tenido en cuenta alguna de estas medidas que les exigimos, la respuesta ha sido tardía y escasa. Siempre han confiado en que la pandemia de Covid no iba a tener la evolución que ha tenido y han evitado en todo momento realizar medidas estructurales. Se han copiado modelos erróneos dándolos por buenos, dejando a la sanidad pública navarra y a su plantilla a los pies de los caballos.

Todo esto ha llevado al caos y a la desorganización de toda la atención sanitaria pública. No hay rastreadores y los criterios cambian a diario. No hay atención adecuada en los centros de salud que presentan unas carencias graves por falta de sustituciones y de personal desde hace meses. Se están dando casos en que se delega la responsabilidad de la atención en el personal de enfermería ante la imposibilidad de encontrar personal facultativo. La situación en los hospitales es similar, debido a la inexistencia de personal de enfermería por la programación desafortunada de un concurso oposición en medio de una pandemia.

Es momento de pedir responsabilidades políticas. Tanto la consejería de Salud como la gerencia de Osasunbidea son responsables de la pésima gestión que hemos sufrido ola tras ola. No hemos escuchado ni un mensaje autocrítico de la consejera, ni del director gerente, del director de Atención Primaria o de los responsables de recursos humanos.

Desde el sindicato LAB consideramos que es el momento, tanto para la ciudadanía como para la plantilla, de decir “basta ya” y pedir responsabilidades a los verdaderos culpables de este desaguisado. Su única solución ha sido dilapidar el erario público en derivaciones a centros privados (cuya utilización debería de ser auditada tanto en coste como en ocupación) y en productividades (solo para una minoría y repartida de forma totalmente arbitraria, desproporcionada e ineficiente).

Por último, desde LAB seguimos reclamando un plan estructural para el dimensionamiento de las plantillas y la mejora de las condiciones laborales para poder brindar una atención de calidad a la ciudadanía navarra.

 

 

BOTON Osasunbidea