OSA Tudela 5 ola

Tuterako Ospitalea ere minimoetan
Langileen egoera HRSn, 5. olatuaren aurrean

Osasunbidea 2021/08/13

Tuterako Reina Sofía (HRS) Ospitaleko profesionalen egoerak ezin du etsigarriagoa izan, Covid kasuak ugaritu egin baitira, eta, ondorioz, ospitaleratuta dauden pertsonen kopuruak ere gora egin du, bai ospitaleratze arruntean, bai ZIUn. Ez da LAB sindikatuak azken hilabeteetan akats larriak salatu dituen lehen aldia, eta egoera horrek eragin oso negatiboa du Tuterako osasun-eremu osoan.

Osasun-eremu honetako gerentziak zerbitzuak ixteko eta langileak murrizteko duen politikak langileen lan-baldintzak arriskuan jarri ditu berriz ere: oporrak arriskuan daude, egutegi -eta txanda- aldaketa etengabeak gertatzen ari dira, baita zerbitzu-aldaketak ere, eta "produktibitatea" modu erabat arbitrarioan erabiltzen ari dira, ez oso gardenean eta irizpide finkorik gabe.

Larrialdiak edo ZIU bezalako zerbitzuek, uda aurretik Covid pazienteentzako azpiegiturak prestatuta zituztenek, espazio horiek itxi egin dituzte, eta, ondorioz, langileak murriztu egin dira (batzuk beste zerbitzu batzuetan sartu dira, eta beste batzuk zuzenean kaleratu egin dituzte).

Orain, berriz ere beharrezkoak direnez, gerentziak zailtasunak ditu langileak kontratatzeko, eta langileek lanaldi luzeagoak egin ditzatela eskatu du (medikuei eta erizainei txandak bikoiztuz). Lanaldi horiek langileen egoera fisikoan eta animikoan izugarri eragiten du, pandemia-hilabete hauen ondoren arrisku psikosozialak modu esponentzialean areagotu direla ikusi baitute.

Ezin dugu onartu kudeaketa kaskarraren erantzukizuna langileena izatea. Egoera horren adibide argia da “Covid langileak” tratu txarrak jasotzen dituela etengabe, lan-baldintzei dagokienez. Tuterako osasun-eremuko arduradunek eman beharko liokete irtenbidea egoerari, plantillak egokitzeko politiken bidez eta Erizaintza Unitatea eta Covid kontingentea berrantolatuz. Ezinbestekoa da lan-baldintzak errespetatzea eta kalitatezko kontingentzia-planak diseinatzea, egun batetik besterako adabaiak proposatu beharrean -HRSn hala egiten ari baitira-.

LAB sindikatuak arreta jarri nahi du pairatzen ari garen egoera honetan, bai Tuterako osasun-eremuan, bai Lizarran, bai Ospitalegunean eta Oinarrizko Osasun Laguntzan; horrek horrek eragina du langileengan eta herritarren zaintzan.

Horrez gain, berriz salatu nahi dugu "produktibitatea" osagarria erabiltzen ari diren modua; pandemia hasi zenetik 25 milioi eurotik gorakoa baita, eta Osasunbideko plantillan arrakala are handiagoa sortzeko baino ez baitu balio. Osagarri hori burutza, langile-zuzendaritza eta langileen ordezkari batzuek kobratzearen alde egiteak, osasun publikoa defendatzeko estrategien alde egin beharrean, zalantzarik gabe, ondorioak izango ditu datozen urteetan langileak kudeatzeko moduan.

El Hospital de Tudela también bajo mínimos
Situación del personal en el HRS ante la 5ª ola

Osasunbidea 2021/08/13

La situación de los y las profesionales del Hospital de Tudela no puede ser más desalentadora, debido al aumento de casos Covid, con el consiguiente aumento de número de personas ingresadas, tanto en hospitalización convencional, como en UCI. No es la primera vez que el sindicato LAB denuncia graves deficiencias en los últimos meses, situación que repercute de forma muy negativa en la atención de toda el área de salud de Tudela.

La política de la gerencia de esta área de salud de cerrar servicios, con la consiguiente reducción de personal, vuelve a poner en peligro las condiciones laborales de la plantilla: peligran las vacaciones, se producen continuos cambios de calendario y turnos e incluso cambios de servicios, y se utiliza la “productividad” de una manera totalmente arbitraria, poco transparente y sin un criterio fijo.
Servicios como Urgencias o UCI, que tenían preparadas infraestructuras para pacientes Covid antes del verano, han cerrado estos espacios, con la consiguiente reducción de personal (unos incorporados a otros servicios y otras directamente despedidas).

Ahora que son de nuevo necesarias, la gerencia se encuentra con la dificultad para la contratación de personal, llegando a pedir que el personal realice jornadas maratonianas, (doblando turnos a personal médico y de enfermería) que no hacen más que incidir tanto en el estado físico como anímico de la plantilla, que ven cómo los riesgos psicosociales han aumentado de forma exponencial tras estos meses de pandemia.

No podemos permitir que la responsabilidad de una mala gestión de personal recaiga en los y las trabajadoras. Ejemplo claro de esta situación es el “personal Covid” maltratado continuamente en cuanto a sus condiciones laborales. Son los responsables del área de salud de Tudela, en este caso, los que deberían dar solución a este problema con políticas de adecuación de plantillas y una reorganización de la Unidad de Enfermería y del contingente Covid. Es necesario respetar las condiciones laborales y diseñar planes de contingencia de calidad y no proponer soluciones o parches de un día para otro, como se está procediendo en el HRS.

Desde el sindicato LAB queremos poner el foco en esta situación que sufrimos de forma generalizada, tanto en el área de salud de Tudela como en Lizarra, C.H.N y Atención Primaria y que repercute tanto en la plantilla como en los cuidados a la ciudadanía.

Asimismo, queremos volver a denunciar el uso que se está realizando del concepto de “productividad” que supera desde el inicio de la pandemia los 25 millones de euros y que sólo está sirviendo para crear una brecha aún mayor en la plantilla de Osasunbidea. La defensa del cobro de este complemento por algunas jefaturas, direcciones de personal y por representantes de trabajadores, en lugar de abogar por estrategias en defensa de la sanidad pública, sin duda tendrá consecuencias en la forma de gestión del personal en años venideros.

 

 

BOTON Osasunbidea