ADM eventualidad

Plantillaren behin-behinekotasuna: osasungintza publikoaren arrisku nagusia

Osasunbidea 2021/08/01

Nafarroako Osasun Zerbitzuak pairatzen duen benetako pandemia behin-behinekotasuna da. Behin-behinekotasun horren ondorioz, lan-prekarietatea eta antolaketa-kaosa nagusitu dira, eta osasun publikoaren eguneroko jarduerari aurre egiteko "gutxienekoak" estaltzeko zailtasun handiak daude. Administrazio Publikoan behin-behinekotasuna murrizteko lege-dekretuak oraindik ere zalantza gehiago sortzen ditu zalantzaz beteriko plantillaren etorkizunari buruz. LAB sindikatuan ez dugu onartuko funtzio publikorako sarbidean berdintasun- eta justizia-printzipioen eskubidea urratzea, eta behin-behinekotasun jasanezin hau amaitzea eskatzen dugu, sistemaren eraginkortasunik eza agerian uzten baitu argi eta garbi. Langileei eskatzen diegu ahaleginik handiena egin dezatela beren eskubideen eta zerbitzu publikoaren defentsan, osasun sistema publikoa eta bertako langileak blindatzeko.

2021eko ekainean, Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzak honako datu hauek eman zituen: Osasunbidean 13.153 langile zeuden guztira; horietatik 4.974 langile finkoak ziren, eta gainerakoak, 8.179, aldi baterako kontratatuak, hau da, langile guztien % 62. Zifra horiekin, ezinezkoa da gutxieneko kalitatea bermatzea zerbitzuetan eta unitateetan, profesionalen txandakatzeak bideraezina egiten baitu sistemaren iraunkortasuna. Gainera, ikusirik gero eta langile finko gutxiago daudela eta haien adina gora doala, berehala jarduten ez bada, ondorio larri-larriak aurreikusten dira epe laburrean.

Horrek guztiak gai hauei buruzko gogoeta eragin beharko liguke: premiazkoa da Nafarroako osasun publikoak behar adina giza baliabide izatea, plantillak lehenbailehen egonkortu beharra dago, eta urtetan eta urtetan aldi baterako kontratuen bidez Nafarroako Osasun Zerbitzuarentzat baliagarriak direla aise erakutsi duten langileak fidelizatu behar dira.

Gogoeta horrek osasun arloko profesionalen gabeziaren jatorria aztertzera garamatza, eta zalantzan jartzera azken hamarkadetan garatu diren osasun eta hezkuntza politikak, printzipio neoliberal, ekonomizista eta indibidualistetan oinarriturik diseinatu direnak, alde batera utzita komunitatearentzako zerbitzu publikoaren bokazioaren printzipioa, bai eta interes orokorraren defentsa ere interes partikularren gainetik.

Izan ditugun gobernuak ez dira gai izan publikoaren aldeko bokazioa sustatzeko, ez baitute jakin osasun arloko profesionalen prestakuntza planifikatzen eta egokitzen Osasunbidean lanean hastearekin batera, eta, horrenbestez, ez dira gai izan langile horiek sistema publikoan aintzatesteko eta fidelizatzeko.

Nahiago izan dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua prekarietatearen erresuma bihurtu, eta hango kontratazio-zerrendak kudeatu ABLEetan okerrenak eginen lukeen bezala. Horrela, kudeaketa-eredu hori nagusi izan den hiru hamarkaden ondoren, % 60ko behin-behinekotasun tasara iritsi gara, noiz eta pandemia-egoera batean, eta egoera horrek berretsi baino ez du egin behar-beharrezkoa dela ongi dimentsionatutako profesionalen plantilla bat izatea, lan-baldintza onenetan aritu beharko lukeena. Hau da, orain da plantilla fidelizatzeko unea, lan-eskaintza publiko handi bat iragarriz, behin-behinekotasuna minimora murrizteko; hori guztia hautapen prozesua sinplifikatuz esperientzia eta balioa egiaztatu duten profesionalentzat.

Horixe da arlo publikoaren bokazioa sustatzeko modurik onena, osasun eta hezkuntza politikak zerbitzu publikoaren ikuspegitik koordinatuz eta gizarteak profesional horiek prestatzeko bideratzen dituen baliabide ekonomikoak komunitatera itzuliz.

LAB sindikatuan, langileen lan baldintzak eta zerbitzu publikoaren kontzientzia eta bokazioa defendatzen ditugu, eta halaxe defendatzen segituko dugu. Beste batzuen interes nagusia da sektore profesional jakin batzuen ordainsariak defendatzea. LAB sindikatuak, ordea, dei egiten die Nafarroako Osasun Zerbitzua osatzen duten profesional guztiei indar guztiekin defenda eta babes dezaten osasun sistema publikoa, langile publiko gisa dituzten lan eskubideak eta duintasuna ahaztu gabe, noski.

Osasun publikoa da eta izango da zainketen arloan guztion berdintasuna ziurtatzeko modu bakarra, eta, horrez gainera, pairatzen ari garen osasun krisia eta etor daitezkeenak kudeatzeko eta gainditzeko benetako zutabea ere bada. Zerbitzu publikoaren bokazioa sustatu beharra dago, batez ere berriki graduatu diren profesional gazteen artean, bai eta une hauetan gogoa eta ilusioa galtzen ari diren profesionalen artean ere. Eta profesionalak garenok atzean utzi behar ditugu gure interes partikularrak, eta kalitatezko osasun publikoa aintzat hartu eta errespetarazi behar dugu, hain ondasun preziatua, gutiziatua eta urria den aldetik.

LAB sindikatuak berehalako neurriak eskatzen ditu behin-behinekotasuna murrizteko eta langileak fidelizatzeko, haien lan baldintzak duinduz eta hobetuz, eta hori guztia premiaz eta berdintasun- eta justizia-printzipioa errespetatuz egin beharra dago, Estatuan Nafarroan aplikatzeko zailak edo ezinezkoak diren erabakiak hartzen badira ere. Era berean, Osasunbideko plantillaren idiosinkrasia errespetatzeko eskatzen dugu; izan ere, kasu askotan, langileek ez dute hamar urteko kontratu bat izan, hainbat eta hainbat kontratu labur baizik, metatuz gero, kasu askotan, hamar urte baino gehiago egiten dutenak, eta haien lan baldintzak are gehiago prekarizatu dituztenak.

La eventualidad de la plantilla es el mayor peligro para la sanidad pública

Osasunbidea 2021/08/01

La verdadera pandemia que sufre el Servicio Navarro de Salud es la eventualidad. Eventualidad que se traduce en precariedad laboral, caos organizativo y dificultad más que manifiesta a la hora de dar una cobertura de “mínimos” para hacer frente a la actividad diaria de la sanidad pública. El Decreto Ley para reducir la temporalidad en la Administración Pública no hace sino sembrar mayores dudas sobre un futuro incierto de la plantilla. Desde el sindicato LAB no vamos a permitir que se vulnere el derecho al principio de equidad y justicia en el acceso a la función pública y exigimos que se acabe con una temporalidad insostenible que deja bien a las claras la ineficiencia del sistema. Pedimos a la plantilla un esfuerzo máximo en la defensa de sus derechos, en defensa de “lo público”, de manera que se blinde el sistema público de salud y a su plantilla.

En el mes de junio del 2021 la dirección de profesionales del Servicio Navarro de Salud ofreció los siguientes datos: la plantilla total del SNS-O era de 13.153 profesionales, de las que 4.974 eran personal fijo y el resto, 8.179 contratación temporal: el 62% del total. Unas cifras catastróficas para asegurar un mínimo de calidad en servicios y unidades que ven cómo la rotación de profesionales hace inviable la sostenibilidad de sistema. Las cifras decrecientes de personal fijo y la franja de edad de dicho personal auguran a corto plazo unas consecuencias alarmantes si no se actúa de inmediato.

Todo ello debería hacernos reflexionar sobre la necesidad urgente de dotar a la sanidad pública navarra de los recursos humanos suficientes, de estabilizar plantillas y de fidelizar a los y las trabajadoras que han demostrado con creces durante sus muchos años de eventuales que sí son válidas para el Servicio Navarro de Salud.

Esa reflexión nos lleva a analizar el origen de esa carencia de profesionales sanitarios, y ello nos lleva a cuestionar las políticas de sanidad y educación de las últimas décadas diseñadas desde principios neoliberales, economicistas e individualistas, en lugar de estar guiadas por el principio de vocación del servicio público a la comunidad y aplicación del interés general frente al particular.

Los diferentes gobiernos han sido incapaces de fomentar la vocación de lo público, al no saber planificar y acompasar la formación de los profesionales sanitarios con su inmediata incorporación al SNS-Osasunbidea y por lo tanto su fidelización y reconocimiento en el sistema público.

Han preferido hacer del SNS-Osasunbidea un campo abonado para la precariedad gestionando sus listas de contratación como la peor de las ETTs. Así tras tres décadas de ese modelo de gestión hemos llegado al 60% de temporalidad, justo en una situación de pandemia que no ha hecho más que reafirmar la necesidad de tener una plantilla de profesionales óptimamente dimensionada y en las mejores condiciones laborales. Es decir, ahora es el momento de fidelizar la plantilla con una ambiciosa oferta pública de empleo en la que reduzcamos la temporalidad al mínimo, simplificando el proceso selectivo para aquellos profesionales que ya han acreditado su experiencia y valía.

Esa es la mejor manera de fomentar la vocación de lo público, coordinando las políticas de sanidad y educación desde una perspectiva de servicio público y reversión a la comunidad de los recursos económicos que la sociedad dispone para la formación de esos profesionales.

Desde el sindicato LAB hemos defendido y defenderemos siempre las condiciones de la plantilla y la conciencia y vocación de servicio público. Mientras desde otras instancias están más interesadas en aspectos retributivos de solo ciertos sectores profesionales, desde el sindicato LAB hacemos un llamamiento a todas las profesionales que componen el Servicio Navarro de Salud para que defiendan y apoyen con todas sus fuerzas el sistema público de salud, sin olvidar por supuesto sus derechos laborales y dignidad como trabajadores y trabajadoras públicas.

La sanidad pública es y será el único modo de asegurar la equidad de cuidados para todas y todos, además de ser el verdadero pilar para gestionar y salir de crisis sanitarias como la que estamos padeciendo. Debemos fomentar la vocación de servicio público especialmente entre los profesionales más jóvenes y que han obtenido recientemente su titulación, así como en aquellos a quienes les flaquean las ganas y la ilusión. Debemos ser en primer lugar las y los profesionales quienes dejemos atrás intereses particulares y hagamos valer y respetar un bien tan preciado, codiciado y escaso, como es una sanidad pública de calidad.

El sindicato LAB exige medidas inmediatas que reduzcan la temporalidad y fidelicen las plantillas dignificando y mejorando sus condiciones laborales y que todo esto se haga de forma urgente y respetando el principio de equidad y de justicia que vemos peligrar si se toman decisiones en el Estado de difícil o nula aplicación en Nafarroa. Exigimos asimismo que se respete la idiosincrasia de la plantilla de Osasunbidea que en muchos casos no ha tenido un contrato que ha durado diez años, sino infinidad de ellos que duran en muchos casos más tiempo y que precarizan más si cabe sus condiciones laborales.

 

 

BOTON Osasunbidea