OSA jefaturas toxicas

Burutza toxikoak Osasunbidean: Izan ere... zergatik mantentzen ditugu?

Osasunbidea 2021/06/03

LAB sindikatuan, Osasunbideko kudeaketaren eta burutzen eremuan norabidea aldatzeko unea dela uste dugu. Talde-lana eta lantaldeak defendatzea premiazko erronka da Osasunbidearentzat. Behar-beharrezkoa da kudeaketa moduak berritzea, eredu zaharkitu eta, batez ere, toxikoetatik aldentzeko.

Osasunbideak arazo larriak ditu profesionalen kudeaketaren arloan. Arazo horiek, batez ere, langile-faltan, lan-karga gero eta astunagoetan eta kudeaketa-baliabideen erabilera okerrean dute abiapuntua, eta, kasu askotan, aspaldiko garaiak ekartzen dizkigute gogora, non “hemen nik agintzen dut” printzipioa nagusitzen zen.

Izan ere... burutza batzuetan ikusten ari gara, pandemia neurri batean gainditu ondoren, noraezean dabiltzala baliabide faltaren ondorioz eta norabide ez oso demokratikoak hartzen ari direla.

Izan ere... konpondu beharreko bi arazo garrantzitsu ditugu: korporatibismoa eta elitismoa.

Izan ere... badirudi pandemiaren itzal luzea errotik desagerrarazi nahi dugula, lur azpian ezkutatuz eta pasa dugun egoera gaizto horretatik deus ere ikasi gabe. Gaur den egunean, pertsonen kudeaketari dagokionez, desberdintasun nabarmenak daude burutza batetik bestera, eta hori, osasun zerbitzu publiko batean, ez da bidezkoa eta, batez ere, ez da etikoa.

Izan ere... Osasunbidean, badira elkarlanerako prest dauden nagusiak, talde-lana funtsezkoa dela uste dutenak (Covid-ak erakutsi digun bezala). Beste batzuek, berriz, "Zatitu eta garaituko duzu" printzipioa dute abiapuntu, eta uste dute bide hori, hau da, langile batzuen eta besteen arteko bereizketak egitea, estrategiarik onena dela beren karguari eusteko, langileen artean giro txarra sortzen badute ere.

Izan ere... gauza jakina da langileriarekin eta osasun publikoarekin inplikatuak dauden eta kontsekuenteak diren tarteko buru batzuek kargua uzten dutela ikusten dutenean goi-kargudunek (zuzendariordeek eta zuzendariek) nahiago izaten dutela haien ekimen eta proposamenak ez lagundu (hitz ederretatik haratago) beren erosotasun eremutik zentimetro bat ere ez mugitzeko; hots, osasun publikoari batere mesederik egiten ez dion erosotasun eremuan goxo segitzeko.

Izan ere... ez da zilegi zenbait unitate edo arlotako buruek joan den mendeko argudioak erabiltzea langile batzuen eta besteen artean bereizketa zentzugabeak egiteko eta kolektiboen artean liskarrak pizteko; eta hori, bakar-bakarrik, eginkizunak betetzeko prozesu demokratiko bat ezarri nahi ez izateagatik.

Izan ere... klasismoak eta elitismoak ez lukete tokirik izan beharko osasun publikoan, eta are gutxiago zuzendaritzaren adostasunarekin, zeinak, askotan, jarrera guztiz iraingarriak, antidemokratikoak eta autoritarioak defendatzen baititu.

Izan ere... Taifa-erresumak daude oraindik ere Administrazioaren barruan eta Osasunbidearen barruan, non burutzak, askotan, izendapen libreko lanpostuak baitira, hau da, konfiantzazkoak, hau da, behatzez izendatuak.

Premiazkoa da Osasunbidearen kudeaketa-egituren berritze demokratiko bat egitea, langileen askatasunak mugatuak izan ez daitezen behin-behinekotasun tasa ikaragarri altuagatik edo zenbait buruk erabiltzen dituzten jokabide toxikoengatik.

Azken honetan, aurrerapauso itxaropentsuak eman dira Ospitalegunean, baina badirudi egindako bidea desegiten ari direla, noiz eta orain dela bi hilabetera arte "dena ematen ari ziren" langile eredugarri horiek hain ezinbestekotzat hartzen ez direnean.

Oinarrizko Osasun Laguntzak eta Tuterako eta Lizarrako barrutiek argi-ilun berberak dituzte. Ildo horretan, argi utzi nahi dugu ospitaleetako gerenteen, zainketen arloko zuzendarien eta, azken batean, profesionalen zuzendarien ardura dela behar diren neurriak hartzea plantillaren arrisku psikosozialak ez handitzeko, are gutxiago urtetan eta urtetan karguan dirauten gizabanako batzuen kudeaketa ezin txarragoaren ondorioz.

LAB sindikatuak langileen aurkako bidegabekeria oro salatzen jarraituko du, eta zalantzan jarriko ditugu, egitez edo omisioz, langileen lan-baldintzetan eragina duten burutza toxiko guztiak.

Jefaturas tóxicas en Osasunbidea: Y es que... ¿Por qué seguimos manteniéndolas?

Osasunbidea 2021/06/03

Desde el sindicato LAB entendemos que es el momento de dar un giro al timón en el ámbito de la gestión y de las jefaturas en Osasunbidea. La defensa del trabajo en equipo y de los equipos de trabajo suponen un reto urgente para Osasunbidea. Es necesaria una innovación en la gestión que nos aleje de modelos obsoletos, antediluvianos y sobre todo, tóxicos.

Es un hecho que Osasunbidea tiene graves problemas en cuanto a la gestión de profesionales. Estos problemas se basan principalmente en la escasez de personal, las cargas laborales cada vez más exigentes y la utilización de unas herramientas de gestión que en muchos casos nos hacen recordar tiempos pasados en los que el “ordeno y mando” estaban al orden del día.

Y es que... estamos comprobando que la falta de recursos de algunas jefaturas está desembocando en una deriva poco democrática tras la superación parcial de la pandemia.

Y es que... tenemos dos problemas muy importantes que urge solucionar: el corporativismo y el elitismo.

Y es que... parece que queremos alejar de nosotras la alargada sombra de la pandemia escondiéndola en un cajón y sin aprender nada de lo que nos ha enseñado. Las desigualdades en la gestión de personas hacen que haya diferencias sustanciales dependiendo de que una jefatura tenga un talante u otro y eso, en un servicio público de salud, es injusto y sobre todo, poco ético.

Y es que... nos podemos encontrar desde las jefaturas colaborativas que entienden que el trabajo en equipo es fundamental (como nos ha enseñado la Covid) hasta jefaturas que entienden que el “divide y vencerás” es la estrategia fundamental para hacer distinciones entre unas trabajadoras y otras con el fin de mantenerse aupada en su puesto, creando un ambiente insano en los puestos de trabajo.

Y es que... es un hecho que aquellas jefaturas intermedias implicadas y consecuentes con la plantilla y la sanidad pública acaban abandonando sus puestos en un alto porcentaje ya que los altos cargos (subdirecciones y direcciones) prefieren no apoyar iniciativas más allá de las palabras, evitando a toda costa a salir de su zona de confort. Zona de confort que flaco favor hace a la sanidad pública.

Y es que... desde una jefatura de unidad o de área no se pueden seguir utilizando argumentos del siglo pasado que hagan distinciones pueriles entre unos trabajadores y otros y pretendan enfrentar a diferentes colectivos por el simple hecho de evitarse un proceso democrático de realización de las diferentes funciones.

Y es que... el clasismo y el elitismo no pueden tener cabida en la sanidad pública y mucho menos con la connivencia de la dirección que defiende en muchos casos posturas totalmente agraviantes, antidemocráticas y autoritarias.

Y es que... siguen existiendo reinos de taifas dentro de la Administración y dentro de Osasunbidea. Jefaturas que en numerosos casos son puestos de libre designación, es decir de confianza, es decir a dedo…

Urge una regeneración democrática de las estructuras de gestión de Osasunbidea, en la que las plantillas no vean coartadas sus libertades por la altísima cota de eventualidad o por las maneras tóxicas que siguen utilizando ciertas jefaturas.

Se han dado pasos esperanzadores en el Complejo Hospitalario que parece que van perdiendo gas cuando ya no ven indispensables a los trabajadores que, hasta hace un par de meses, eran los que “lo habían dado todo”, según nos decían.

Atención Primaria, Tudela y Estella presentan los mismos claroscuros y debemos dejar claro que son los gerentes de los hospitales, directoras de cuidados, y en última instancia, dirección de profesionales, los que deben abogar para que los riesgos sicosociales de la plantilla no se vean potenciados por la gestión de ciertos individuos que se siguen manteniendo a lo largo de los años a pesar de su pésimo hacer.

El sindicato LAB va a seguir denunciando todo agravio a la plantilla y pondremos en tela de juicio aquellas jefaturas tóxicas que, por su acción u omisión, repercutan en las condiciones laborales de las trabajadoras y trabajadores.

 

 

BOTON Osasunbidea