OSA Lizarra atencion domiciliaria

Lizarraldean, pikutara bidali nahi dute etxeko ospitalizazio zerbitzua

Osasunbidea 2021/05/14

Jakin dugunez, Osasun Departamentua Lizarrako Ospitalearen mende dagoen etxeko ospitalizazio zerbitzua kentzea pentsatzen ari da. Neurri hori datorren astean har liteke, eta Lizarraldeko herri guztiei eragingo lieke; izan ere, zerbitzu hori galdu eta aurrerantzean ohiko ospitale-arreta jasoko dute. Horrela, eskualde osoa Nafarroako gainerako biztanleek daukaten funtsezko zerbitzu hori gabe geldituko litzateke.

Gaur egungo Osasuneko kontseilariak, bere aurrekoek bezala, behin eta berriz azpimarratu ditu etxeko ospitale-arretaren onurak: eraginkortasuna, kostuak aurreztea eta erabiltzaileek jasotzen duten arreta atsegin eta hurbila. Hala ere, badirudi onura horiek guztiek Nafarroako biztanle guztientzat balio dutela Lizarraldekoentzat izan ezik, Osasun Departamentuak hango zerbitzua ixteko asmoa baitu.

Ez da kontu berria. Diotenez, ixteko erabakia zerbitzu hori emateko medikuak aurkitzeko zailtasunaren ondorioa da. Hala ere, errealitatean, kudeaketa txarraren ondorioa da; izan ere, oinarrizko osasun laguntzako langileak ospitaleetara lekualdatzea ahalbidetzeko mekanismoak daude, konparazio batera, mugikortasun-dekretu berria. Beste aukera bat da Nafarroako Ospitaleguneak behar diren profesionalak lagatzea zerbitzu horri, plantilla egonkortzen den bitartean. Bestalde, begien bistakoa da ezen, kontratu duinak eta baldintza onekoak eskainiko balira, askoz errazagoa izango litzatekeela mediku profesionalak aurkitzea.

Egia esan, etxeko ospitaleratzearekin gertatzen ari dena ez da gauza isolatu bat; izan ere, denbora luzea daramagu ikusten nola debaluatuz doan ospitale horren zeregina. Ikusi dugu nola desagertu diren beste zerbitzu batzuk, esate baterako, erditzeak, Ospitalegunera bideratu baitziren, eta beldur gara ez ote gauden Lizarrako Ospitaleko funtzioak eta zerbitzuak husteko estrategia baten aurrean.

Santos Indurain kontseilaria, Yolanda Montenegro Garcia Orcoyen Ospitaleko kudeatzailea eta Gregorio Achutegui Osasunbideko zuzendari kudeatzailea ez dira esandakoa betetzen ari. Martxoan, zerbitzua mantentzeko konpromisoa hartu zuten, eta orain Lizarraldeko herritarren osasunerako estrategikoa den zerbitzu honen desagerpena kamuflatu nahi dute ezinbesteko egoera baten aitzakiapean. Gainera, erabakiak Iruñeko zentralismoan sakontzea dakar, eta hainbeste aipatzen duten lurralde kohesioaren aurka doa. Horri dagokionez, ezin dugu ahaztu Lizarrako Ospitaleak Iruñetik oso urrun dauden herrietako biztanleak artatzen dituela.

Hori guztia tristea eta tamalgarria da, eta Lizarraldeko herritarrak bigarren mailako nafar gisa uzten ditu, gainerako biztanleek zerbitzu horrekin jarraitu ahal izango baitute.

Se quieren cargar la atención domiciliaria en Lizarraldea

Osasunbidea 2021/05/14

Según hemos sabido, la Consejería de Salud se está planteando eliminar el servicio de hospitalización domiciliaria que depende del Hospital de Lizarra-Estella. Esta medida, que podría adoptarse la próxima semana, afectaría a todas las localidades de Lizarraldea que perderían este servicio y pasarían a recibir atención ordinaria. De esta manera, toda la zona quedaría privada de un servicio fundamental del que disfruta el resto de la población navarra.

La actual consejera de Salud, al igual que sus predecesoras, han insistido una y otra vez en las bondades de la atención hospitalaria domiciliaria por su eficiencia, el ahorro de costes y la atención amable y cercana que reciben las personas usuarias. Sin embargo parece que todo esto sirve para toda la población navarra excepto para la de Lizarraldea ya que Salud se plantea cerrar el servicio en esta área.

Los problemas no son nuevos y se achacan a la dificultad de encontrar personal médico para atender este servicio. Sin embargo, la realidad es que se trata más bien de un problema de ineptitud en la gestión ya que existen mecanismos como el decreto de movilidad que se aprobó para permitir el trasvase de personal de Atención primaria a Hospitales y viceversa. También es posible ceder profesionales del CHN a este servicio mientras se estabiliza la plantilla. Por otro lado, a nadie se le escapa que si se ofrecieran contratos dignos y con buenas condiciones sería mucho más fácil encontrar profesionales médicos.

En realidad lo que está pasando con la hospitalización domiciliaria no es algo aislado ya que llevamos tiempo viendo cómo se va devaluando el papel que desempeña este hospital. Hemos visto cómo han desaparecido otros servicios como partos, que fue derivado al CHN y nos tememos que estamos ante una estrategia de vaciamiento de funciones y servicios del Hospital de Estella.

En saco roto han caído las palabras de la consejera Santos Indurain, de la gerente del Hospital García Orcoyen Yolanda Montenegro y de Gregorio Achutegui, director gerente del Servicio Navarro de Salud, que el pasado marzo se comprometían a mantener el servicio y que ahora pretenden camuflar de circunstancial la pérdida de un servicio estratégico para la salud de la ciudadanía de Lizarraldea. Supone además ahondar en el centralismo de Pamplona y va en contra de la cohesión territorial de la que tanto presumen. No podemos olvidar que el Hospital de Estella atiende a la ciudadanía de poblaciones que se encuentran muy lejos de Pamplona.

Todo esto es triste y lamentable y deja a la ciudadanía de Lizarraldea como navarros y navarras de segunda categoría ya que el resto de la población sí va a poder seguir con este servicio.

 

 

BOTON Osasunbidea