OSA monopoly
 OSA OSASUNBIDEA

Produktibitateak, hots, Osasunbidean egiten diren aparteko orduak, Kontuen Ganberaren ikerketapean izan dira, gastu ikaragarri handia eragiten dutelako.

Las productividades -horas extra en Osasunbidea- han sido investigadas por la Cámara de Comptos por el importantísimo aumento de gasto que suponen.
OSA corona
Covid krisian, produktibitateak neurririk gabe handitu dira, langile faltagatik eta Osasunbidean hain errotua dagoen behin-behinekotasun tasa izugarria dela kausa. La crisis del Covid ha generado un aumento exagerado de productividades ante la falta de personal y la elevada eventualidad que arrastra Osasunbidea de forma endémica.
OSA moneda
Horrelako ordainketak egitea ez da kontu berria: UPNren garaitik egiten da, eta, orain, profesional gutxi batzuei ezkutuko ordainketak egiteko bide bat bihurtu da. Estos pagos extra no son nuevos, llevan produciéndose desde tiempos de UPN y se han transformado en un pago encubierto a una minoría de profesionales.

11 milioi euro

baino gehiago ordaindu dira produktibitate

sarietan 2020ko lehenengo hiru hilekoetan

En los tres primeros trimestres de 2020 la productividad ha superado la cifra de

11 millones de euros

    %20,20 banatu da langileen %0,37ren artean. Nortzuk dira?

    %76 fakultatiboentzat izan da.

    Produktibitate sarien %12 buruentzat izan da.

   Gainerako dirua, 888.700 euro, plantillako gainerako langile guztien artean banatu da, hots, 10.000 langile baino gehiagoren artean.

   Un 20,20% "repartido" entre el 0,37% ¿Quiénes?

   Un 76% ha ido a parar al personal facultativo.

   Un 12% de productividades para jefaturas

   La cantidad restante, 888.700 euros, es lo que se destina al pago del resto de la plantilla: más de 10.000 personas

OSA lupa
 
   

Aparteko orduak:

Nola banatzen da dirua?

Osasunbidea 2020/12/28

PDF Produktibitateak

Une honetan, 2020aren amaierara hurbiltzen ari garela, atzera begiratzeko eta zorigaiztoko urte honek ekarri duenaren balantzea egiteko garaia da. Hitz batean laburbiltzen da dena: Covida. Hortik abiatuta, arreta handiz aztertu nahi izan dugu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak pandemiari eman dion erantzuna, bai eta horrek izan duen kostua ere. Txosten honetan, Covidak Osasunbideari eragin dion kostu ekonomikoa aztertu dugu.

LAB ez da gai horretaz arduratuta dagoen bakarra; izan ere, Kontuen Ganberak ere horren gaineko kezka agertu du Santos Indurainek zuzentzen duen departamentuan izan diren zenbait jarduketa direla eta. Gure iritziz, kostu ikaragarri horren arrazoiak orain azaleratu dira pandemiaren ondorioz, baina aspalditik datorren kontua da, nahiz eta ezkutaturik egon den Osasunbidea kudeatzeko modu nahasi eta ilunaren azpian, Nafarroako herritarron begien bistatik kanpo.

Horas extra:

¿Cómo se reparten el dinero?

Osasunbidea 2020/12/28

descargas de archivos.orig PDF Productividades

Ahora que nos acercamos al final de 2020, es momento de echar la vista atrás y hacer balance de lo que ha traído consigo este fatídico año. La respuesta es inmediata: la Covid. Desde este prisma hemos querido observar con más detenimiento la respuesta que se le ha dado desde el Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea, así como el coste que ha tenido todo ello.

En LAB hemos investigado cuánto han supuesto económicamente la Covid y los pagos de productividades -no hemos sido los únicos, ya que incluso la Cámara de Comptos ha mostrado su preocupación ante ciertas actuaciones del Departamento que dirige Santos Induráin-, y hemos podido comprobar que las razones del enorme coste han emergido ahora debido a la pandemia, pero que llevan años ahí, bajo las turbias aguas que suponen el modo de gestión de Osasunbidea, y fuera de la vista de las y los contribuyentes navarros y de gran parte de la plantilla.

 Horrela, bada, jarraian aurkezten dugu LABek egin duen azterketa- eta konparazio-lan luze eta zehatz baten emaitza*. Azterketaren konklusio nagusia da Osasunbidean kontzeptu jakin batzuk kudeatzeko modua aldatu beharra dagoela, baldin eta herritarrei kalitateko zerbitzu bat eskaini nahi badiegu, hots, herritarren beharrei erantzungo dien eta, aldi berean, langile guztientzat ekitatiboa eta bidezkoa izango den zerbitzu bat. Azken batean, herritarrak ohartarazi nahi ditugu gaur egungo kudeaketa ekonomikoak etorkizunean ekar ditzakeen ondorio kaltegarrien gainean.

Oharra: Analisia eta konparazioak, bai eta horiek erakusteko grafikoak ere, LABek egin ditu, baina Osasunbideak berak emandako datuetan oinarritu gara.

Lo que presentamos a continuación es el resultado de un largo y minucioso trabajo de análisis y comparación que LAB ha realizado*; un análisis que culmina con la obligatoriedad de cambiar este modo de gestionar determinados conceptos en Osasunbidea si queremos ofrecer a la ciudadanía un servicio de calidad real que responda a sus necesidades y que a su vez sea equitativo y justo para la totalidad de la plantilla. Queremos resaltar y avisar sobre las consecuencias futuras que puede tener esta forma de gestión económica.

Nota: Tanto el análisis y las comparativas, como los gráficos mediante los que mostramos los anteriores han sido elaborados por LAB, pero los datos en que nos hemos basado son los facilitados por el propio SNS-O.

OSA 100

1.- Peonadak, produktibitatearen oinarria

Santos Indurain kontseilariak produktibitateen ordainketari buruz azaroan egin zituen adierazpenek garbi erakusten dute zein den departa-mentuak bultzatu nahi duen kudeaketa eredua, bai ekonomiari dagokionez, bai langileei dagokienez. Denbora gehiegi da eredu hori gure Osasun Zerbitzuan ezarrita dagoela, eta eredu onargarri bakarra dela sinetsarazi nahi digute.

1.- Peonadas, la base que sustenta la productividad

Las declaraciones que la consejera Santos Induráin realizó el pasado mes de noviembre en referencia al pago de productividades, suponen una clarísima declaración de intenciones del Departamento acerca del modelo de gestión económica y de personal que pretenden impulsar. Este modelo lleva instaurado en el Servicio Navarro de Salud demasiado tiempo, y pretenden hacer creer que es el único modelo factible.

OSA indurain

Indurainek berak behin baino gehiagotan onartu du produktibita-tearen kontzeptuaren ordainketa "handitzen" joan dela azken ekitaldietan, profesional faltaren ondorioz; kontseilariak aspaldi ohartarazi zigun "peonadei" buruz, esanez epe ertain eta luzera egoerak "hobetzeko itxurarik ez" duela eta "kudeaketa-tresna hori etorkizunean gehiago erabiliko dela". Orain, gainera, pandemia egoeraren aitzakia baliatu du; izan ere, bere iritziz, koronabirusak “eragin kuantitatibo erabakigarria” izan du ordainsari aldakorren ordainketan.

Produktibitate horiek UPNren gobernuaren garaian hasi ziren ordaintzen, eta aurreko legealdian murrizteko saiakera bat izan bazen ere, gero eta ohikoagoak bihurtu dira. Sari horiek, gure iritziz, ez diete Osasunbidearen egiazko beharrei erantzuten, eta, gainera, lobby ekonomiko bat sortu dute langileen artean. Egoera hori ez da ez eraginkorra, ez bidezkoa. Praktika horrek areagotu egiten du profesionalen arteko aldea, eta alde handiak sortzen ditu estamentu bereko profesionalen artean ere.

La propia Induráin ha reconocido en más de una ocasión que el abono del concepto de productividad "ha ido incrementándose" en los últimos ejercicios como consecuencia de la falta de profesionales, y hace tiempo que advirtió, asimismo, sobre las “peonadas”, afirmando que a medio y largo plazo la situación "no tiene apariencia de mejora” y anunciando que “esta herramienta de gestión se va a utilizar más en el futuro". Además, se escudaba en la situación de pandemia generada por la Covid, ya que, según ella, el coronavirus ha tenido “una influencia cuantitativa determinante" en el pago de retribución las retribuciones variables.

El pago de estas productividades, actuación que se inició durante el gobierno de UPN y a la que se intentó poner freno en la legislatura anterior, no responde a las necesidades reales que tiene Osasunbidea, y además, ha dado lugar a un lobby económico dentro de la propia plantilla que no es ni eficiente, ni justo. Esta práctica no hace sino aumentar la brecha existente entre unos profesionales y otros, generando graves diferencias incluso entre profesionales del mismo estamento.

2015. eta 2019. urteen artean, 283 milioi euro ordaindu ziren kontzeptu horien ordainean, eta, batez beste, 56 milioi euro gastatu ziren urtean.

Bidezkoa al da hainbeste diru publiko xahutzea, horren langile gutxiri aparteko orduak ordaintzeko?

Entre los años 2015 y 2019 el pago de esas retribuciones supuso un total de 283 millones, con un gasto medio de 56 millones por año.

¿Es de recibo gastar semejante cantidad de dinero público para el pago de horas extras a una proporción tan pequeña de la plantilla?

OSA 283

Produktibitateen “banaketaren” onuraduna ez da Osasunbideko kolektibo jakin bat; are gehiago, langile multzo txiki bati bakarrik egiten dio mesede. Errealitate horren aurrean, LABek eredua aldatzearen alde egiten du, osasun zerbitzu publikoa eta kalitatezkoa ziurtatzen duen eredu bat ezartzeko, langileen oinarrizko eskubideak bermatuko dituena, ekitatearen eta lan-kargen irizpidea errespetatuko duena eta plantilla egoki dimentsionatuko duena.

Kontuen Ganberak berak kezka agertu du soldata-kontzeptu horren inguruan. 2020ko maiatzean txosten bat egin zuen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren 2018tik 2019ra bitarteko ordainsari aldakorrei buruz (horien artean daude produktibitateak), eta bertan azaldu zuen hamahiru ordainsari aldakor mota daudela. Horien artean nabarmentzekoak dira, duten garrantziagatik, presentzia fisikoa duen zaintza, jaiegunak, produktibitatea, guardia lokalizatua eta gaueko lana.

LABek lortutako datuak azterturik, zalantza handiak sortzen zaizkigu ordainketa-metodo horretara jotzeko beharrari dagokionez, eztabaidagarriak direlako haren eraginkortasuna eta aplikatzeko metodoaren gardentasuna. Horrek garbi erakusten du halako diru kopuru handiak beste irizpide batzuekin erabili beharko liratekeela, alegia, egiturazko eta epe luzeragoko irizpideekin. Sindikatu korporatibistek kontzeptu horiek defendatzearen ondorioz, gero eta handiagoa da medikuen eta erizainen arteko aldea, bai ekonomiari dagokionez, bai lanari dagokionez, argi eta garbi utzi nahi baitute badirela lehen mailako langile batzuk (kobrantzari dagokionez behintzat) eta lehen mailakoak ez diren beste batzuk.

El “reparto” de las productividades no recae en un colectivo concreto de Osasunbidea. Es más, solo beneficia a una pequeña parte de la plantilla. Ante esta realidad, LAB aboga por un cambio de modelo que asegure la atención sanitaria pública y de calidad, garantice los derechos fundamentales de las y los trabajadores, respete el criterio de equidad y de cargas laborales, y establezca un correcto dimensionamiento de la plantilla.

La propia Cámara de Comptos ha mostrado su preocupación respecto a este concepto. En mayo de 2020, realizó un informe sobre las retribuciones variables (dentro de las cuales se incluyen las productividades) del Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea entre 2018 y 2019, en el que explica que existen trece tipos de retribuciones variables. Entre ellas destacan, por su importancia, la guardia con presencia física, los festivos, la productividad, la guardia localizada y la nocturnidad.

A tenor de los datos obtenidos por LAB, se generan importantes dudas en cuanto a la propia necesidad de recurrir a este método retributivo, por ser cuestionable su eficiencia y la transparencia en su aplicación. Aspectos que dejan bien a las claras que un montante económico tan importante debería de ser utilizado con criterios menos cortoplacistas y más estructurales. La defensa de estos conceptos por parte de los sindicatos corporativistas está creando importantes diferencias tanto económicas como laborales entre facultativos y enfermeras, mostrando con total claridad que existe un personal de primera (al menos en cuanto al cobro) y otro que no lo es.

2.- Produktibitateen analisia urteko lehen hiru hiruhilekoetan

2.- Análisis de las productividades durante los tres primeros trimestres del año

Produktibitate saria aspaldidanik erabili izan da Osasunbidean, osasun arloko premiak direla-eta arretan sortzen ziren gabeziak aparteko orduen bidez ordaintzeko. Dibidenduak banatzeko modu hori UPNren gobernu garaietatik dator, eta itxaron-zerrendak kudeatzeako erabili zuten bereziki. Gaur egun, sistema horretara jotzen ari dira Covid krisiari aurre egiteko, sortzen diren arreta-arazo guztiak langile batzuei aparteko orduak ordainduz konpondu nahian. Sistema hori, batzuetan, gaiztoa da; izan ere, osagarri horiek kobratzen dituztenek berek kudeatzen dute aparteko zenbat ordu egin behar diren eta zer langile behar diren beharrari aurre egiteko. Horren ondorioz, bidegabeko ordainketa-sistema bat sortu da, batere gardena ez dena, eta egoera gero eta larriagoa da. Horregatik behar-beharrezkoa eta premiazkoa da mekanismo fiskalizatzaile bat izatea bermatzeko diru hori modu egokian eta araudiaren arabera banatzen dela.

Urteko lehen hiru hiruhilekoetan 11 milioi euro bideratu dira produktibitateak ordaintzera, pandemiaren lehen oldarraldian egindako aparteko ordainketak barne. Grafiko honetan, produktibitate gisa ordaindutako kopuru gordinak erakusten dira, baina aurrerago ikusiko dugu horrek ez duela esan nahi banaketa ekitatiboa izan denik.

La productividad es un concepto que se ha utilizado desde hace décadas en Osasunbidea para paliar mediante el pago de horas extras los déficits de atención generados por las necesidades sanitarias. Esta forma de repartir dividendos ya estaba instaurada durante los gobiernos de UPN, quienes la usaron para gestionar las listas de espera. Actualmente se está aplicando el mismo modelo con la crisis de la Covid, de manera que cualquier problema de atención se solventa mediante el pago de horas extras para algunos. Se trata, pues, de un sistema en ocasiones perverso, ya que son los propios beneficiarios de estos complementos quienes gestionan las horas y el personal necesario para hacer frente a las necesidades, creando así un sistema de pagos injusto y para nada transparente. Esto ha hecho que la situación sea cada vez más grave y que la necesidad de unos mecanismos fiscalizadores que aseguren un reparto “adecuado” y ajustado a normativa sea ya de una urgencia máxima.

En los tres primeros trimestres del año han sido 11 millones de euros los destinados al pago de productividades, incluido el desembolso extra realizado durante la primera ola de la pandemia. La distribución de las productividades en esta gráfica hace referencia al reparto bruto de las cantidades, pero tal y como desarrollamos con posterioridad, esto no significa que el reparto haya sido equitativo.

 OSA tabla

 Plantilla

Plantilla

• Osasunbideko plantilla, guztira, 13.197 langilek osatzen zuten azaroan.
Burutzak 556 inguru dira, plantilla osoaren % 4,2, honela banatuta: burutza asistentzialak (356 pertsona) eta burutza ez-asistentzialak (200 pertsona). Kopuru horri 28 zuzendari eta zuzendariorde gehitu behar zaizkio.
Langile fakultatiboei dagokienez, 2.000tik gora dira. Horiei gehitu behar zaizkie formazioan ari diren medikuak (400dik gora) eta mediku horiek trebatzen dituzten burutza asistentzialak eta ez-asistentzialak (350etik gora).
Langile diplomadunak (erizaintzakoak, fisioterapeutak, gizarte-langileak) 4.200 inguru dira; horietatik 4.ooo baino gehiago dira erizaintzako gradudunak.
Gainerako langileak 6.000 baino gehiago dira, eta hor sartzen dira osasun arloko langileak eta osasun arlokoak ez direnak (teknikari espezialistak, zeladoreak, administrazioko langileak…).

Gauzak horrela, diplomadunak eta gainerako langileak baturik (10.000 lagun inguru) Osasunbideko langile guztien %80 dira.

• La plantilla total de Osasunbidea ascendía en el mes de noviembre a un total de 13.197 trabajadoras y trabajadores. 
• Las jefaturas suponen unas 556 personas, un 4,2% de la plantilla total, divididas en: jefaturas asistenciales (356 personas) y jefaturas no asistenciales (200 personas). A esa cantidad hay que sumar, además, 28 directores y subdirectores más.
• El personal facultativo supera los 2.000 profesionales. A éstos, además, hay que añadir el personal médico en formación (algo más de 400 personas) y las jefaturas asistenciales y no asistenciales formadas por este personal, más de 350 personas.
• En lo que se refiere al personal diplomado (personal de enfermería, fisioterapeuta, trabajadores sociales…), suman en total más de 4.200 personas, de las cuales más de 4.000 son personal graduado en Enfermería.
• La suma del resto de personal sanitario y no sanitario (técnico especialista, celador, administrativo…) asciende a más de 6.000 profesionales.

Así las cosas, estas cantidades nos indican que la suma del personal diplomado y el resto (un total de 10.000 personas) supone el 80% de la plantilla total de Osasunbidea.

OSA plantilla osasunbidea

Produktibitate sarien banaketa

Distribución de las productividades

 Kontuen Ganberak Osasunbideari buruz egindako txostenean hamahiru ordainsari aldakor jasotzen ditu, eta horietako bat produktibitate saria da. Kontzeptu horrengatiko ordainketak 7.889.459 €-koak izan dira 2020ko urtarriletik abuztura bitarteko aldian. Hala ere, Kontuen Ganbera haratago doa, eta 22 kontzeptu desberdin bildu ditu produktibitate-izendapenaren azpian; 22 kontzeptu horiek oinarrizko laguntzako nahiz laguntza espezializatuko profesionalek kobratzen dituzte. Hurrengo koadroan ikusiko dugu zeintzuk diren kontzeptu horiek eta zein eremutan kobratzen den bakoitza:

La Cámara de Comptos habla en su informe sobre Osasunbidea de hasta trece retribuciones variables, una de las cuales es la productividad. Los pagos por este concepto han supuesto, en el periodo que va desde enero hasta agosto de 2020, un total de 7.889.459€.

Sin embargo, la Cámara de Comptos va más allá y enumera hasta 22 conceptos diferentes bajo el denominador de productividad; 22 conceptos que los cobran los profesionales tanto de atención primaria como de la especializada. En el siguiente cuadro vemos cuáles son esos conceptos y en qué ámbito cobran cada uno de ellos:

Produktibitateak 2020ko urtarriletik abuztura bitarte

  7.889.459 €  

Productividades enero-agosto 2020

  7.889.459 €  

OSA tabla 22 conceptos EUSK OSA tabla 22 conceptos

 Hainbeste kontzeptu egoteak eta horiek kobratzeko itxurazko homogeneotasunak okerreko ideia ekar dezake, alegia, diru-kopuru handi hori Osasunbideak dituen 13.000 enplegatu baino gehiagoren artean oso banatuta dagoela interpretatzea. Kontuen Ganberak ere iradokitzen du ia langile guztiek jasotzen dituztela ordainketa horiek (baina, egia esan, sistema iluna eta opakua da, eta oso zaila da gehiago zehaztea). Errealitatea, ordea, oso urrun dago: pertsona gutxi batzuek eramaten dute diru-kopuru horren guztiaren zatirik handiena, eta estamentu berean ere alde handiak daude profesional batetik bestera.

Adibide zehatz bat jarriko dugu, dena argi gera dadin:  urtarrila eta abuztua bitartean produktibitate gisa ordaindutako guztirakoaren % 7,8 soilik hamar pertsonaren artean banatu da. Are gehiago, produktibitateak ordaintzeko bideratutako ia 8 milioi euroetatik erdia (% 51) 300 pertsonaren artean banatu dute.

Hurrengo taulan, datu horiek guztiak islatzen dira, honako adierazle hauen bidez: alde batetik, lehen aipatutako aldian produktibitate gisa gehien kobratu duten profesionalak biltzen dira; bestetik, pertsona horiek produktibitate gisa kobratu dituzten diru kopuruen batura adierazten da; eta azkenik, diru kopuru horiek Osasun Departamentuak produktibitate gisa ordaindu duen guztizko kopurutik zenbat hartzen duten jasotzen da (ehunekotan).

Kontuan hartu behar da, taula ongi ulertzeko, bertan ageri diren hiru adierazleak metagarriak direla; hau da, datu bakoitzaren barruan gaineko lerroan dagoen datua sartuta dago.

La existencia de tantos conceptos y la aparente homogeneidad en el cobro de las mismas puede llevar a la idea equivocada de que esa gran cantidad de dinero está muy repartida entre los más de 13.000 empleados y empleadas que tiene Osasunbidea. Incluso la Cámara de Comptos sugiere que casi toda la plantilla se beneficia de estos pagos (cuando la verdad es que se trata de un sistema tan oscuro y opaco que no se puede llegar a concretar más). Sin embargo, nada más lejos de la realidad; son unas pocas personas quienes se llevan la mayor parte de todo esto, dando lugar a que incluso dentro del mismo estamento haya enormes diferencias de unos profesionales a otros.

No hay como mostrar un ejemplo concreto de lo que se pretende transmitir para que todo quede totalmente claro:  El 7,8% de todo el pago realizado entre enero y agosto bajo el concepto de productividad se lo han repartido solo entre diez personas.  Es más, el 51% de los casi 8 millones de euros destinados a este fin han ido a parar al bolsillo de 300 personas.

Todos esos datos se ven reflejados en este cuadro que relaciona los siguientes indicadores: por un lado, se agrupa a las y los profesionales que más han cobrado en productividad en el periodo antes señalado; por otro, se señala la suma de las cantidades que han cobrado esas personas; y finalmente, se calcula el porcentaje que supone la suma anterior sobre la cantidad total que el Departamento de Salud ha desembolsado para pagar la productividad.

Hay que tener en cuenta, para una correcta lectura, que los tres indicadores que muestra el cuadro son acumulativos; es decir, que cada dato contempla en su interior el dato justamente superior en la tabla.

OSA tabla porcentaje EUSK OSA tabla porcentaje 

Las productividades varían mucho, ya que encontramos casos tan extremos como el de quien ha cobrado 87.109 euros en 8 meses, hasta quienes en el mismo periodo de tiempo han percibido cantidades inferiores a los 50 euros. En este último caso se encuentran un total de 6.876 empleadas y empleados, alrededor del 50% de la plantilla total de Osasunbidea.

  Osasunbidean produktibitate sari handienak eraman dituzten 50 langileen artean 1.601.459 € kobratu dituzte.  

  Hau da, produktibitate guztien % 20,20 plantillaren % 0,37ren artean banatu da.  

Hay que dejar claro, además, que en estos números no están incluidas ni las nóminas, ni los complementos, ni otros tipos de retribuciones variables como guardias…

Las productividades varían mucho, ya que encontramos casos tan extremos como el de quien ha cobrado 87.109 euros en 8 meses, hasta quienes en el mismo periodo de tiempo han percibido cantidades inferiores a los 50 euros. En este último caso se encuentran un total de 6.876 empleadas y empleados, alrededor del 50% de la plantilla total de Osasunbidea.

  Las 50 mayores productividades de Osasunbidea suponen 1.601.459 €.  

  Es decir: un 20,20% de todas las productividades se reparten entre el 0,37% de la plantilla.  

Hay que dejar claro, además, que en estos números no están incluidas ni las nóminas, ni los complementos, ni otros tipos de retribuciones variables como guardias…

 

Beheko taula honetan agertzen dira urtarriletik abuztura bitarte produktibitate gisa gehien irabazi duten profesionalek kobratutako diru kopuru garbiak:

 

El siguiente cuadro muestra las cantidades de dinero neto en productividad que han cobrado las y los profesionales que más se han lucrado en este periodo:

OSA ranking
Baina, horrez gain, kontuan hartu behar da produktibitate sariaren barruan kontzeptu asko sartzen direla (gogoratu produktibitate izendapenaren azpian 22 kontzeptu sartzen direla). Horien artean aipagarria da bisita-pasea izenekoaren kasua; kontzeptu hori aspalditik existitzen da, baina, kontu honetan ere, Covid krisiarekin batera nabaritu da benetan. Aurtengo urtarriletik abuztura bitarteko aldian, bisita-pasearen kostua 1.634.653 €-koa izan da Osasunbidean (produktibitate osoaren % 20). Osasunbideko medikuak 2.000 baino gehiago badira ere, 710 pertsonak baino ez dute sari hori kobratu (langile guztien % 5,3). Horrek esan nahi du pertsona horietako bakoitzak 2.253 € jaso dituela batez beste. Covid produktibitateak, ordea, 2.494.060 euroko kostua izan du (guztizkoaren % 31,6), eta 1.997 pertsonak jaso dute (plantillaren % 15). Beraz, pertsona horietako bakoitzak batez beste 1.249 € kobratu ditu.  Pero, además, hay que tener en cuenta que la distribución de la produc-tividad por conceptos (recordemos que son un total de 22 los que se incluyen dentro de esta denominación), es muy variada. Muestra de ello es el pase de visita. Éste existe desde hace mucho tiempo, pero una vez más, ha sido ahora con la crisis Covid cuando se ha dejado notar de verdad. En el periodo comprendido entre enero y agosto de este año el pase de visita ha supuesto a las arcas de Osasunbidea un total de 1.634.653€ (el 20% del total de la productividad). Aunque el personal médico de Osasunbidea asciende a más de 2.000 efectivos, solo 710 personas (un 5,3% del total de la plantilla) lo han cobrado. Esto supone que cada una de esas personas ha percibido una media de 2.253€. La productividad Covid, sin embargo, ha tenido un coste de 2.494.060€ (el 31,6% del total), y lo han percibido 1.997 personas (el 15% de la plantilla). Esto significa que cada una de esas personas ha cobrado una media de 1.249€.

Burutzak

Jefaturas

Urtarriletik abuztura, produktibitate gisa ordaindutako gastu osoaren % 11 burutza postuetan dauden profesionalek eraman dute, hau da, buru horiek, guztira, 914.000 € eraman dituzte. Horrek iradokitzen digu eginkizun horietan ari diren 556 pertsonetako bakoitzak 1.730 € poltsikoratu dituela batez beste. Baina, beti gertatzen den bezala, horrek ez du esan nahi pertsona horiek guztiek produktibitateak jaso dituztenik eta berdin jaso dituztenik; hemen ere, dirua ez da berdin banatu: izan ere, buru batzuek 15.000 euro baino gehiago jaso dituzte urtarriletik abuztura bitartean. De enero a agosto, el 11% del gasto total en productividad ha ido a parar las y los profesionales que ocupan puestos de jefatura. Es decir, se han llevado un total de 914.000€. Esto nos sugiere que cada una de las 556 personas que están en esa posición se han embolsado una media de 1.730€. Pero como pasa siempre, esto no quiere decir que todas esas personas hayan percibido productividades y que las hayan percibido por igual; la distribución de la asignación también varía, ya que hay jefaturas que han percibido más de 15.000 euros entre enero y agosto. 

Urteko lehen hiru hiruhilekoetan, produktibitate guztien % 11 burutzetara joan da: 914.000 euro.

Durante los tres primeros trimestres del año, un 11% del total de las productividades han ido a parar a jefaturas: 914.000 euros.

OSA millon

Covid produktibitatea

Productividad Covid

Urtarriletik abuztura Osasunbidean produktibitateak ordaintzeko erabilitako 7.889.459 euroetatik 2.494.060 euro Covid produktibitate gisa ordaindu ziren. Baina, logika guztien kontra, kontzeptu hori 1.997 pertsonak baino ez dute jaso (Osasunbideko plantilla osatzen duten 13.000 pertsonetatik % 15).

Kudeaketa arloan izan den argitasun faltari gaineratu behar zaio pandemia honetan guztian langileen kudeaketa ere ez dela eraginkorra izan. Egia da askotan kontratazio masiboak egin direla osasun krisiari aurre egin ahal izateko eta ospitale-sistema ez kolapsatzeko. Hala ere, kudeaketa txarraren ondorioz, egoera zentzugabeak sortu dira, hala nola profesional batzuk etxean egotea "lan-karga faltagatik", eta, aldi berean, beste langile batzuek ezin oporrik hartzea ordezkapenak egiteko "langile faltagatik”.

De los 7.889.459€ que desde enero a agosto se han destinado al pago de productividades en Osasunbidea, 2.494.060€ fueron abonados en concepto de productividad Covid. Pero contrariamente a toda lógica, únicamente 1.997 personas se han beneficiado de este concepto (el 15% de las más de 13.000 personas que componen la plantilla de Osasunbidea).

A esa más que manifiesta falta de claridad en la gestión, hay que añadir, además, la ineficiente gestión del personal que han llevado a cabo durante toda esta pandemia. Es verdad que en muchas ocasiones se han realizado contrataciones masivas para poder hacer frente a la crisis sanitaria y para que no se colapsase el sistema hospitalario. Sin embargo, a causa de esa gestión se han generado situaciones tan absurdas como que haya profesionales en su casa “por falta de carga de trabajo”, a la vez que otros no podían ni siquiera disfrutar de sus vacaciones debido a la “falta de personal” para realizar las sustituciones.

Krisi honetan argi gelditu da pertsona batzuek beren ahalmenen gainetik lan egin behar izan duten bitartean, beste batzuek beren baldintzekin bat ez datozen neurri gabeko kopuruak kobratu dituztela.

Mientras unas personas han tenido que trabajar muy por encima de sus posibilidades durante esta crisis, ha quedado claro que otras han cobrado muy por encima de sus condiciones.

Burutzei dagokienez, urtarriletik abuztura bitartean, Osasunbideko burutzetan aritu diren langileek 380.000 euro baino gehiago jaso dituzte kontzeptu hori dela eta. Zehazki, 236 buruk (horietatik 163 unitate asistentzialetakoak, eta 73 ez-asistentzialetakoak) 284.660 euro jaso dituzte; hau da, Osasunbideko plantillako langileen % 1,7k Covid produktibitate sari guztien % 11 eraman du.  En lo que a las jefaturas se refiere, durante los meses de enero a agosto, las personas que ocupaban estos puestos han percibido más de 380.000 euros. Concretamente, 236 personas (163 personas en jefaturas asistenciales y 73 en no-asistenciales), han recibido 284.660 euros. Es decir, el 1,7% de la plantilla total de Osasunbidea se ha embolsado el 11% del pago de la productividad Covid.

Diplomadunen, teknikarien, teknikari laguntzaileen eta zeladoreen artean (7.700 langile baino gehiago guztira), 489 profesionalek baino ez dute osagarriren bat jaso Covid aldian.

Entre el personal diplomado, técnico, técnico auxiliar y celador (más de 7.700 trabajadores en total), han sido solo 489 profesionales las y los que han recibido algún complemento durante el periodo Covid.

 3.- LABen proposamena: egin dezagun aurrera eredu berri baterantz

3.- Propuesta de LAB: avancemos hacia un nuevo modelo

Azterketa honetan ikus daitekeenez, ordainsarien banaketa ez da batere argia eta gardena, eta horixe da, hain zuzen ere, kudeaketa-modu honen bidez bilatzen dutena: pertsona batzuek, soldata-kontzeptu jakin batzuk direla-eta, diru kopuru izugarriak jasotzen dituzten bitartean, lan bera egiten duten beste batzuek askoz ere gutxiago kobratzea, beste soldata-kontzeptu batzuetan oinarritzen direlako, eta gainerako herritarrek, trikimailu horiek ezagutzen ez dituztenez, gaizki fiskalizatutako sistema ilun hori mantentzen jarraitu behar izatea.

Horren aurrean, LAB sindikatuak osasun antolaketa eta kudeaketa eredu berri baten alde egin du. Eredu berri horrek aurrekontu nahikoa bideratuko du Nafarroako osasun sistema publikoak azpiegitura egokiak izan ditzan, gaur egun dituen arreta-premiei erantzun ahal izateko (produktibitate sarietan ordaintzen dena horretara bideratuz gero, nahikoa litzateke). Enplegua sendotzearen alde eta plantillen egonkortasunaren alde egingo du, eta gaur egun erregistratzen diren behin-behinekotasun tasa onartezinei amaiera emango die. Ordainketa sistema bidezko eta ekitatibo bat ezarriko du, dokumentu honetan zehar agerian utzi diren jokabide ilun eta diskriminatzaileak errotik erauziz.

Las remuneraciones, como podemos ver, no son para nada claras y transparentes, y eso es exactamente lo que se busca mediante esta forma de gestión: que mientras unas personas reciben cantidades ingentes de dinero cobrando por determinados conceptos, otras que realizan la misma labor reciban cantidades escandalosamente inferiores que se basan en otros conceptos diferentes, y que el resto de la ciudadanía, desconocedora de tales artimañas lucrativas, tenga que seguir manteniendo este sistema opaco e injustamente fiscalizado.

Ante ello, el sindicato LAB aboga por un nuevo modelo de organización y gestión sanitaria. Un modelo dotado del presupuesto suficiente (si destinamos lo que se gasta en pago de productividades, es factible) que permita a la sanidad pública navarra tener unas infraestructuras adecuadas para las necesidades actuales de atención. Un modelo que abogue por la consolidación del empleo y la estabilidad de las plantillas, poniendo fin a las inaceptables cotas de eventualidad que se registran actualmente. Un modelo que establezca un sistema de pago justo y equitativo eliminando de raíz prácticas tan discriminativas y opacas como las que hemos descrito a lo largo del presente documento.

Produktibitateek ez dute balio, eta ez dute inoiz balio izan, Osasunbideak dituen arreta- eta antolaketa-arazoei erantzun eraginkorra emateko.

Nafarroako gizartearentzat, sistema hori gabezia batzuk estaltzeko adabaki puntual bat baino ez da, eta pribilegiatu gutxi batzuentzat, berriz, diru iturri oparoa.

Las productividades no sirven ni han servido nunca para dar una respuesta eficiente a los problemas de atención y organización que presenta Osasunbidea.

Mientras para la sociedad navarra no va más allá de ser un mero parche puntual ante ciertas carencias, para una minoría selecta supone un lucrativo reparto de dinero.

Nafarroako osasun sistema larriki mehatxatzen duten arazo horietako bat behin-behinekotasun tasa da: % 56raino iristen da Osasunbideko langileen artean. Horregatik, inoiz baino beharrezkoagoa da arazo horri aurre egitea eta tasa hori ahalik eta azkarren murriztea, Nafarroako osasungintzaren egiazko premiak asetzeko moduko enplegu publikoko deialdiak eginez. Produktibitateak ordaindu beharrean, LABek kontratazioaren eta plantillaren egonkortzearen alde egiten du. Ezin gara besoak gurutzatuta gelditu behin eta berriz errepikatzen digutenean ez dagoela profesional nahikorik; ezinbestekoa da arazo horri konponbide bat bilatzea lehenbailehen.

Uno de esos problemas que amenazan gravemente al actual sistema sanitario navarro es el de la enorme tasa de eventualidad que presenta; una proporción que llega hasta el 56% en la plantilla de Osasunbidea. Por ello se hace más necesario que nunca hacer frente a ese problema y disminuir esa tasa lo más rápido posible mediante convocatorias de empleo público adecuadas a las necesidades reales que presenta la sanidad navarra. Ante el pago de productividades, LAB apuesta por la contratación y estabilización de la plantilla.

No podemos quedarnos de brazos cruzados ante el sempiterno argumento de que no hay personal suficiente; debemos buscar una solución ya.

Egiturazko arazo gehienak Osasunbideko behin-behinekotasun tasa handiaren ondorio dira, eta egoera hori are larriagoa izango da erretiroen aurreikuspenekin.

La alta eventualidad en Osasunbidea es la que está generando la mayor parte de problemas estructurales, y esta situación va a agravarse aún más con las perspectivas de las jubilaciones.

LABen ez dugu ulertzen nolatan sindikatu korporatibistek segitzen duten produktibitateak defendatzen, kontrataziorako aukera edukita. “Ez dago profesional nahikorik” mantraren aitzakian, zenbait kasutan, funts publikoen erabilera ez da batere eraginkorra izaten ari. Argi egiaztatu da orain arte erabilitako neurriek ez dutela balio sistemaren arazoak konpontzeko, eta gutxiengo bat baino ez dutela asebetetzen. En LAB no entendemos cómo los sindicatos corporativistas se aferran a defender las productividades frente a la opción de la contratación. Bajo el mantra de “no hay profesionales suficientes”, se están dando casos de total ineficiencia en el uso de los fondos públicos. Ha quedado completamente comprobado que estas medidas no sirven para solucionar los problemas del sistema, solo consiguen satisfacer a una minoría.

Sindikatu korporatibistek produktibitateak defendatzea, egiazki, ez da osasun publikoaren defentsa egitea; plantillako gutxiengo baten interesak baino ez dituzte defendatzen.

La defensa de las productividades por parte de sindicatos corporativistas no supone una defensa real de la sanidad pública; solo defienden los intereses de una minoría de la plantilla, ni tan siquiera se defiende el reparto equitativo entre la misma categoria.

LABen uste dugu garaia dela funts mota horiek lehentasunezko beste behar batzuk asetzera bideratzeko, hala nola aurreko krisian hainbat kolektibori murriztutako dirua ordaintzera –oraindik ez baitute berreskuratu–, edo langile guztientzako arrisku-osagarriak eta karrera profesionaleko osagarriak aitortzera. Izan ere, hori bai izango litzatekeela banaketa ekitatiboa eta homogeneoa egitea. Creemos que ya es el momento de que ese tipo de fondos se destinen a satisfacer otro tipo de necesidades prioritarias como el abono del dinero recortado a diferentes colectivos en la crisis anterior –que no se ha recuperado aún–, o el reconocimiento de complementos tales como el de Riesgo y el de Carrera Profesional para toda la plantilla. Eso sí que supondría un reparto realmente equitativo y homogéneo.

Ez al litzateke egokiagoa, beharrezkoagoa eta bidezkoagoa izango aurreko krisialdian jasandako murrizketen aurreko baldintzak berreskuratzea, gutxi batzuk aberastea baino?

¿Acaso no sería más adecuado, necesario y justo revertir los recortes sufridos durante la anterior crisis antes que favorecer que unos pocos se lucren?

Beste behin ere egiaztatu da kudeaketa-eredu honek korporatibismoa bultzatzen duela, baina korporatibismoaren adierarik berekoiena; hau da, kategoria jakin baten interesak defendatu beharrean –izan ere, hori zilegia litzateke–, kategoria horren interes partikularrak interes orokorrak balira bezala aurkezten saiatzen dira.

LABen argi daukagu sistema hori ez dela eraginkorra eta ez duela balio.

Hori dela eta, berriz ere adierazi nahi dugu prest gaudela guztion artean herritarren beharretara hobekien egokituko den sistema bat eratzeko, langile guztiak aintzat hartuko dituena.

Jarrera ireki horren erakusgarri dira azken urteotan egin ditugun bi proposamen nagusiak:
• lorea, zainketetan oinarritutako ratioen lege bat defendatzen duena (hertsiki zenbakien ratioetan oinarritu beharrean), diziplina anitzeko taldeetan antolaturik. 
hazia, oinarrizko osasun laguntza erreformatzea proposatzen duena, profesional mota gehiago txertatuz, herritarren irisgarritasuna handituz eta erreforma gauzatzeko behar adinako aurrekontua bideratuz.

Una vez más ha quedado demostrado que este modelo de gestión favorece el corporativismo en un sentido egoísta que no es la defensa de los intereses de la categoría –lo que sería legítimo–, sino que intenta hacer pasar los intereses individuales por intereses generales.

En LAB tenemos claro que este sistema ni es eficiente ni es válido. 

Por ello, queremos mostrar una vez más nuestra disposición a configurar, entre todas y todos, un sistema más adecuado a las necesidades de la ciudadanía y que valore a todo su personal.

Muestra de esa actitud abierta son las dos grandes propuestas que hemos realizado en los últimos años:
• lorea, que defiende una ley de ratios basada en los cuidados -no tanto en ratios numéricos- organizados mediante equipos pluridisciplinares.
hazia, que plantea una reforma de la Atención Primaria con la inclusión de nuevos profesionales, una mayor accesibilidad de la ciudadanía y un presupuesto adecuado para poder desarrollarla.

 lab logo

 

BOTON Osasunbidea