Hay 730378 invitados y ningún miembro en línea

M8 KARTELAinfo2

M8an ikastetxeetan ere planto!!

 Irakaskuntza 2018/02/21

M8aren karietara hainbat material eskaini nahi dizkizugu LABetik. Batetik planto edo lan uzteen inguruko informazioa helarazten dizuegu bai eta egun horri begirako hainbat euskarri, ikastetxeetan jartzeko. Bestalde M8a ikasleekin lantzeko hainbat material ere zuen esku jarri nahiko genituzke lerro hauen bitartez.

Iaz, 70 herrialde baino gehiagotan, emakumeek* nazioarteko emakumeen* grebarako deialdia zabaldu zuten, emakumeen* kontra indarkeria eta desberdintasun molde ugari eragiten dituen munduaren aurrean.
Aurtengo martxoaren 8an Euskal Herriko mugimendu feministak bat egin nahi du EMAKUMEOK* PLANTO aldarriarekin, menpean hartzen eta zapaltzen gaituen sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala salatzeko. Honako eguna bide luze baten abiapuntua izango da. Bide horretan, aliantza berriak ehunduko ditugu, bateratuz eta elkar ezagutuz, gure borrokak berriz pentsatuz, erresistentzia berriak eraikiz, eta baztertzen gaituen mundutik askatuz, betiere alternatiba feminista bat sortzeko helburuarekin.

M8 izarrainfo ‘Emakume’ izendapena erabiliko dugu, martxoaren 8ko greba feministan artikulazio politikorako baliagarria delakoan, nahiz eta genero sistema bitarraz gaindi askotariko gorputz, ibilbide, bizipen, ahalmen eta identitateak bagaren (bollerak,transak…).

 

Nola egin dezaket M8ko grebarekin bat?

1. Ikastetxeetako lanuztera batuz.

2. Zure herri edo hiriko mobilizazioetan parte hartuz.

3. Mandarra balkoitik zintzilikatuz zaintza lanak azalaratzeko.

4. Merkatuan kontsumitzeari utziz.

5. Greba zure  ikastetxean zabalduz eta antolaketan parte hartuz.

6. Zaintzeari utziz, lan hori beste emakumeen esku utzi gabe.

7. Edonon zaudela ere egun horretan besoko morea jantziz (zuk zeuk egin dezakezu)

 

M8ko lan uzteak antolatzerakoan izaten ari diren zalantzei erantzunak

1. Greba bat al da M8koa?

Teknikoki lanuzteak dira deitu direnak, goizean 11:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 22:00etara.

2. Nork deitzen du?

Mugimendu Feministak deitzen du eta hainbat sindikatuk, LAB tartean, bat egiten dugu deialdi eta antolatuko diren mobilizazioekin.

3. Erabat ezinezkoa bazait lan uztera eta mobilizazioetara batzea?

Zerbitzu minimoetara derrigortuta egonik gizonezko lankide batek ordezkatzea ezinezkoa izan denean edo beste pisuzko arrazoirengatik lanuztera ezin izanen badut gehitu, egun horretako aldarrikapenekin bat egiten dudala argi uzteko moduak baditut: besoko morea jantzita lan egin, ikastetxeko atarian emakumezkorik gabe ikastetxe hori itxita legokeela adierazi, pankartak jarri, gure arrazoiak zabaldu, leudeken ikasleekin gaia landu, ez ohiko jarduna egin (patioan egon, hezkidetza ekintzak baino ez egin, gaiari buruzko eztabaida foroak eta pelikulak...), eta abar.

4. Eta gizonezkoek zer egin dezakegu

Honako ESTEKA HONETAN  badituzu hainbat proposamen emakumeen greba aurrera atera dadin zure ekarpena egin dezazun.

 

M8ko lan uzteak antolatzeko baliabideak

Egun hauetan zehar LABeko kideak pasako bagara ere, nahi izanez gero, hona hemen ikastetxean gaia sozializatzeko eta iragarki tauletan jartzeko hainbat euskarri.

LAB kartela

Planto egiteko 7.680 arrazoi ESKUORRIA

M8 ESKUORRIA

Mugimendu feministaren MANIFESTUA

 

 

M8a ikastetxeetan lantzeko baliabide didaktikoak

martxoak8 hezkuntza

 

ESKOLAN LANTZEKO MATERIALA, M8 (lotura)

HEZKIDETZAN HEZI BERTZE JENDARTE BAT ERAIKI DEZAGUN (lotura)

GUZTIOK IZAN BEHARKO GINATEKE FEMINISTA (deskargatu hemen)



 

 
   

 

BOTON Osasunbidea

 

 MANIFESTACION 16 Mayo

 LOGO CORREO WEB

 

 

afiliatu