 |
Osasunbidearen 2025ko txostena: Produktibitateak, deribazioak, jarduera eta konponbideak. Osasunari buruzko Foru Legea
Osasunbideaa 2025/maiatza
PDF Dossier
LAB sindikatuak egiturazko ahultasun nagusiei buruzko txosten bat egin du, aldaketen beharra berresten duten ahuldadeak alegia. Txosten hori Osasun Departamentuak emandako datuetan gehi hainbat iturri publiko eta kontrastagarriek emandakoetan oinarritu da.
Informazio iturriak: * SISNA: Nafarroako Osasun Informazioko Sistemak. Osasun Saila. * SNS-Osasunbidearen 2019-2023ko memoriak. * Osasun Departamentuaren produktibitate-datuak. * Nafarroako aurrekontu orokorren memoria. Ekonomia eta Ogasun Saila. * Osasun-gastu publikoaren estatistika. EIN. Osasun Ministerioa. * IDIS Fundazioa. Osasun sistema pribatuaren informeak.

Osasunbideak aldaketa sakona behar du, eraldaketa nabarmena. Itxaron-zerrendek, behin-behinekotasunak, hautaketa-prozesuak ebazteko moteltasunak, fidalizazio ezak eta lanbide-kategoria batzuen eskasiak premiazko konponbideak behar dituzte.
Langileen desafekzio-arriskuak eta etorkizuneko erretiro masiboek ezinbestekoa egiten dute epe labur eta ertainerako estrategiak ezartzea, datozen urteetan herritarrei arreta duina eta kalitatezkoa emango zaiela bermatzeko, bai eta Osasunbideari une honetan ez duen erabaki eta suntsiarazpen-arintasuna emango dion arau-garapena ere.
Bestalde, zenbait talde politikok, komunikabidek eta sindikatuk etengabeko erasoak egin dituzte, sistema publikoaren egungo ahultasuna beren interesetarako erabiliz. Horretarako ikuspegi partziala sortuz eta, aldi berean agerian utziz ez dutela inongo ekarpenik egiten sistemaren erabiltzaileei eta, are gutxiago, langile guztiei eragingo lieken konponbidea bilatzeko.
Sistemaren ahuleziak bereziki nabariak dira plantillako baldintzetan: pizgarririk eza lan-baldintzei dagokienez, Osasunbideko plantillaren barneko ekitaterik eza, langile guztientzako karrera profesionalaren garapenik ez, erretiro aurreratuari edo lanpostu bakoitzeko arriskuaren balorazioari buruzko iniziatiba falta...
Osasunari buruzko Foru Lege berriak osasun-arreta publikoaren blindajea bermatuko duen tresna izan beharko luke, pertsona guztiei kalitatezko arreta bermatuko diena, lan-baldintza duinak sustatuko dituzten langileen arloko politikak txertatuz, zentro pribatuetara eta ezohiko jardueretara bideratutakoen kontrola aktibatuz eta plantilla sendotzea sustatuz, behin-behinekotasuna % 8tik behera jaitsiz.
Horrek guzti horrek behar beharrezkoa egiten du Osasunbidea, Funtzio Publikoa, talde politikoak eta langileen ordezkaritza ados jartzea.
|
Produktibitateen azterketa
|
Produktibitateak
Produktibitate-osagarria eta osasun pribatura etengabe egiten diren deribazioak dira Sailak itxaron-zerrendak murrizteko planteatzen duen aukera bakarra dela irudi du.
Produktibitateen aldeko apustu hori, % 90ean fakultatiboei zuzenduta dagoena, izugarri tenkatzen ari da fakultatiboak zein gainerako langileak. Izan ere azken hauek beren ohiko jardueran eta lanaldiaren barruan, aparteko jarduera bati aurre egin behar baitiote.
Gainera, urtean 30 milioi euro baino gehiagoko gainkostu horrek eragotzi egiten du kontratazio berriei aurre egiteko aurrekontua izatea, eta protesta ugari sortzen ari da, behar berriei aurre egiteko baliabiderik ez dagoelako. Produktibitateen ordainketak zuzenean eragiten dio I. kapituluari, eta banaketa guztiz eztabaidagarria ekartzen du. gainsoldaten sistema gaizto bat sortzen ari dena. |
 |
Produktibitateen banaketa arreta-eremuaren arabera
Lehen Mailako Arretak eta HUNek dute gasturik handiena produktibitateetan. Zati handi bat produktibitate finkoari zor zaio (400 €/ hileko), 12 milioi euro inguru guztira, eta beste zati handi bat profesionalen eskasiari eta jarduera suspertzeko eta arreta bermatzeko zailtasunei. Itxaron-zerrendek zailtasun handiak dituzte "taloitegitik tiraka" bakarrik. Askok nahi edo pentsatzen zutenaren kontra, produktibitate finkoko pizgarriak ez dira konponbidea izan. |
 |
Produktibitateak lanbide-kategoriaren arabera
Fakultatiboei produktibitateen/aparteko orduen bidez ordaintzeko beharrak adierazten du espezialitate batzuetan profesional gutxi daudela, jardueraren kontrol eta plangintza eskasa dagoela (kasu gehienetan zerbitzuburuek egiten dute) eta Lehen Mailako Arretak gaizki funtzionatzen duela.
Ezohiko jardueraren kontrol eskasaren ondorioz, diru-kopuru handiak gutxieneko arreta-estaldura emateko erabiltzen dira, gutxieneko kalitate-irizpideei jaramonik egin gabe.
Aparteko kasua da Lehen Mailako Arretaren egoera, produktibitateen zati handi bat bere gain hartu arren, arazo berberak izaten jarraitzen baitu aspaldidanik.
Premiazkoa da eredua aldatzea eta etengabeko arretako guneak optimizatzea eta antolatzea, aurrekontu egokiaz gain, profil profesional berriak sartzea eta azpiegiturak optimizatzea.
Produktibitateak kontzeptuaren arabera
LAB sindikatuak askotan kritikatu du ezohiko jarduera ordaintzea ahalbidetzen duten ordainsari aldakorren kopuru handia. Plantillari duintasuna eta fidelizazioa emango dion soldata finkoa ezarri beharrean, sistemarentzat eraginkorrak ez diren negozio-nitxoak ezartzen dira. |
 |
Kontzeptuen deskribapenak argi eta garbi uzten du "itxaron-zerrendak murriztera" eta "arreta ziurtatzera" bideratutako diru-kopurua hogei kontzeptu baino gehiagotan lausotzen dela. Horrek ia ezinezko egiten du ezinbesteko kontrola, eta nabarmena da ez dagoela herritarrek behar dutenari edo profesionalek eskatzen dutenari zuzenduta.
LABek exijitzen du Osasunari buruzko Foru Legeak langileen arloko neurriak ere har ditzala, gastua optimizatzeko eta plantillaren benetako neurria ezartzeko. |
 |
Arreta bermatzeko eta itxaron-zerrendak murrizteko produktibitateen banaketa erabat desorekatua da. 500 profesionalek, (Osasunbideak 13.000 langile baino gehiago ditu) produktibitateen ia % 50 jasotzen dute: 16 milioi euro baino gehiago. LABek uste du itxaron-zerrendak eta estaldura zein arreta zailtasunak egiturazko eta antolakuntzako arazoak direla, eta plantilla osoaren bitartez konpondu behar direla.
Nork kobratu du produktibitate gehien? Zenbat jasotzen dute gehien kobratzen dutenak?
Profesional askok produktibitateetan jasotzen dituzten diru-kopuruek argi-gorriz erakusten digute, kasu askotan, ordu kopuru handia sartzen direla. Ondorioz, ez direla errespetatzen ez atsedenaldiak, ez eta zentroetako presentziak.
Kontuan izan behar dugu kopuru horiei langileen soldata gehitu beharko litzaiekeela, fakultatiboen kasuan urteko 50.000 €-tik gorakoa dena (antzinatasuna bezalako beste osagarri batzuk kontuan hartu gabe, esaterako). Batura 100.000 €-tik gorakoa izango litzateke profesional askoren kasuan.
Medikuen Sindikatuak eta PSNren aurreko gobernuak adostutako produktibitate finkoak ez du hobekuntzarik ekarri herritarrentzat, eta Osasunbideko soldata-arrakala are gehiago handitzen duen osagarri bat baino ez da. |
 |
Eremu Bakarra: Osasunari buruzko Foru Lege berrian oso eztabaidagarria da Eremu Bakarraren gaia eta langileen mugikortasunerako aukerarena. Taulan ikus daitekeenez, profesional batzuek 20 zentro desberdinetan eta osasun-eremu desberdinetan egiten dute lan. Badirudi halako eztabaida sortzen duen gai bat bazterrean geratzen dela aparteko jarduera gisa ordaintzen denean.
Moduluak kobratzean egindako jardueraren kontrola eta araudiarekiko errespetua urgentziaz monitorizatu behar dira. Ezin dugu onartu osasun-zentroek beren jarduera gelditu behar izatea langile faltagatik, langile horiek produktibitateak egiten dituzten bitartean, kasu askotan gainera jarduera txikiagoa dagoen beste zentro batzuetan.
Gainsoldaten eskandalua eta esklusibotasunaren kontrola
“Nafarroa ez da erakargarria medikuentzat”. Medikuen Elkargoak eta Medikuen Sindikatuak behin eta berriz errepikatzen duten mantra horrek ("soldatak txikiak dira beste erkidego batzuekin alderatuta") argi eta garbi uzten du erakunde horien lehentasuna zein den, batzuetan era disimulatuan eta beste batzuetan lotsagabe adierazita.
60 fakultatibok baino gehiagok 150.000 eurotik gora kobratzen dute, eta 600 fakultatibok 100.000 eurotik gora (guztizkoaren laurdena).
LAB sindikatuak langile fakultatiboen lan baldintzetan dagoen interes ekonomiko hutsa salatu du, osasun arretaren kalitatea eta langileen osasuna bermatzen ez duten jardunaldi maratoniarrak egitean oinarritzen baitira.
|
 |
Soldata horiek osatzeko ordu kopurua bikoizten den urteko lanaldi horiek ilegaltasunara hurbildu edota gainditzen dute kasu askotan. Are larriagoa dena, ez dute arreta duina eta kalitatezkoa ziurtatzen.
24 orduko guardiak kentzea, librantzak errespetatzea, kontziliazioari eta baimenei buruzko neurriak, lanpostuak betetzea eta ordainsari aldakorren mende ez dagoen soldata bat bezalako neurriak erakargarriagoak izango lirateke jarduera-salerosketa hori baino.
Esklusibotasunaren kontrola
LAB sindikatuak Ustelkeriaren aurkako Agentziaren aurrean salatutako beste eskandalu baten aurrean gaude. Agentzia horrek agerian utzi zituen bere garaian kontsulta pribatuetan lan egiten zuten langile batzuen jardunbide txarrak. Izan ere kontsulta pribatu horiek egin eta, aldi berean, esklusibotasuna kobratzen baitzuten. Gure sindikatuaren ekimen hori kopiatzen eta eskatzen ari dira Espainiar Estatuko gainontzeko tokietan. Negozio-nitxo hori oso handicap garrantzitsua baita, eta osasun-zerbitzu publikoen integritatea eta jarduera arrisku larrian jartzen baititu.
Osasun Sailak esklusibotasunaren eta, oro har, jardueraren kontrola frenatu du, lobby batzuen presioen ondorioz. Izan ere, lobby horien arabera, esklusibotasunaren kontrola traba bilakatzen baita kontsulta eta ospitale pribatuetarako profesionalak lortzeko.
LAB sindikatuak esklusibotasun-mahaia suspertzea eskatu du, bai eta bildutako datuak langile guztien eta herritarren eskura jartzea. Ezinbestekotzat jotzen dugu esklusibotasunaren kontrola. Era berean, LABk eskatu du eremu publikoko jardueraz baliatuta sistema publikotik pribatura aldatzen diren erabiltzaileen trasbasearen kontrola. Halaber, jarduera publikoa eta pribatua uztartzen dituzten profesionalen probak eta kontsultak egitean lehentasuna nola zehazten den kontrolatzea. |

Behin-behinekotasunaren abusua: gehien baliatu duten zentro eta zerbitzuak
LABek arreta bermatzeko ohiz kanpoko jarduerara gehien jo behar duten zentro eta zerbitzuak aztertu ditu. Ezohiko jarduera gehien behar izan duten 20 zentro eta zerbitzuen artean, produktibitate osoaren % 34 izango genuke, ia 12 milioi euro. Nabarmentzekoa da ezohiko jarduera aukeratu behar duten osasun-zentro asko daudela, eta horrek argi eta garbi adierazten du profesionalen beharra arintzeko premiazko neurriak hartu behar direla.
Ez da harritzekoa, halaber, produktibitateen kontzeptuan ospitalez kanpoko larrialdi arretara bideratutako diru-kopuru handia edota Tafallako edo Lizarrako eskualdetako Larrialdi zerbitzuetara bideratutakoa. Horrek frogatzen du osasun-zentroan bertan ez dagoela estaldura nahikorik. Hori dela eta, ospitalez kanpoko nahiz ospitaleko larrialdi-zerbitzuen jarduera indartu eta areagotu behar da.
Osasun Sailak ezagutzen ditu datu hauek eta zer nolako hobekuntza- eta eraldaketa-ildoak jarri behar diren martxan. LAB sindikatuaren ustez, beharrezkoa da ahalik eta adostasun handiena lortzea aldaketa horiek egiteko. Aitzitik, argi dugu aldaketa horiek, ez dutela ekitate eza eta bidegabekeriak eragin behar plantillako langileen artean. |
Jardueraren informea
|
Produktibitatearen eta zerbitzuak kanpora ateratzearen aldeko apustua emaitza eskasak biltzen ari da, bai jarduera kirurgikoan, bai kontsultetan, bai lehen mailako arretan. Itxaron-zerrendak nekez emendatuko dira, produktibitate-orduak baino nahitaezko guardiak egitea nahiago duten profesionalak tentsionatuz. LAB sindikatuaren ustez, guardia-eredu hori ahalik eta lasterren desagertu behar da, ohiko jardueraren mesedetan. |
|
Asistentzia Espezializatuko Sarean, zain dauden 61.126 pertsonetatik 48.739 zita zain daude, hau da, % 80.
Osasunbidea ez da gai eskaerari erantzuteko, eta hitzorduaren zain dago guztizkoaren % 80. Horren arrazoia itxaron-zerrendak kontrolatzea da, hala nola kirurgia-zerrenda edo proba osagarrien zerrenda. Zentro pribatuetara bideratutakoen kopuruak, berriz, gora egin du urtez urte.
Itxaron-zerrendak eta horiek bermatzen dituen Foru Legea alderdi politikoen arteko sestrarako tresna dira, eta zerrenda horien "ingeniaritza" sustatzen da emaitzak justifikatzeko.
Osasunari buruzko Foru Legeak itxaron-zerrenden funtzionamendu egokia bermatu behar du, eta arlo publikotik egiten den asistentzia indartu.
|
|
Moduluen eta produktibitateen araberako ordainketaren aldeko apustuak ez du arreta hobetu etengabeko arretako guneetan. Taloitegi bidezko jardueraren hobekuntza globala gertatzen da (kontrol eraginkorrik ez duen ezohiko jarduera). "Deskargako" arretaren zati handi bat ospitalez kanpoko eta ospitaleko larrialdi-zerbitzuen bizkar gainean jarri da, Lehen Mailako Arretaren prebentzio-lana eta luzetarako lana alde batera utziz. Horrek nabarmen handitu du larrialdi zerbitzu horien gaineko presioa. |
|
Lehen Mailako Arretaren erreforma, LABen lehentasunezko helburua
Askotan salatu du LABek lehen mailako arretaren eta osasun-zentroen egoera. Ez dira unean uneko egoerak, orokorrak eta estrukturalak baizik, eta Osasunbideko langile guztiei eragiten diete.
Premiazkoa da Lehen Mailako Arretaren benetako erreforma egitea, aurrekontu optimizatua izango duena (osasun-gastuaren % 25), arreta egokia bermatuko duen plantillen dimentsionamenduarekin eta, herritarrentzat eta langileentzat espazio duinak ahalbidetuko dituen azpiegitura-politika izango duena.
Profil berriak sartzea eta indartzea funtsezkoa da eredu zaharkitu honen aurrean. Osasunbidean eskubide osoko kide izan behar dute administrazioko langileak edo gizarte-laneko langileak bezalako osasun-profilek, eta, horrela, haien lana sistemaren funtsezko zutabea dela aitortu.
Premiazko erreforma adostua behar dugu, lehen mailako arretaren prebentzio- eta komunitate-lanaren alde egingo duena, barruti soziosanitarioak errespetatuz eta, horrela, arreta publikoa eta kalitatezkoa blindatuz Osasunari buruzko Foru Lege berrian. |
Sektore pribatua egindako deribazioak
|
 |
 |
LABek salatu du itxaron-zerrendak baliatzen ari direla enpresa pribatuen diru-kutxak betetzeko. 89 milioi euro erabili dira osasun-zerbitzuak kanpora ateratzeko (externalizazioak). Kontzeptu hori urtetik urtera hazten ari da, produktibitateak bezala.
Nafarroako Unibertsitate Klinikara bideratzen diren 22 milioi euroak, SJDDen 18 milioi euroak edo Premiazko Arreta Planeko 20 milioi euro pasa horiek, Osasun Sailaren eta Geroa Bairen oniritziarekin gertatzen ari den Osasunbidearen deskapitalizazioaz ohartarazi behar gaituzte.
Adibidez, produktibitateen eta zentro pribatuetara bideratutakoen urteko baturak osasun-aurrekontuaren % 8 baino gehiago suposatzen du. LABen iritziz kopuru horiek zerbitzuak publiko egiteko eta osasun publikoa indartzeko izan beharko lirateke. |
 |
 |
 |
Osasunera bideratutako aurrekontua...
Behar berriei aurre egiteko aurrekontu duinak behar dira: Ibarrolak eta UPNk 2012an egindako murrizketetatik errekuperatu gabe jarraitzen dugu. Inbertsio falta argia antzematen da eta horrek espainiar estatuko autonomia-erkidegoen azken postuetan jartzen gaitu, baliabideen zati bat osasun pribatura bideratzen den bitartean.
Osasunbidearen gaineko finantza-kontrola ez dator bat jardueraren kontrolarekin, eta bi elementu horiek ahultasun ugari sortzen dituzte osasun-sistema publikoan. Lehen Mailako Arretan ere, adierazi dugun bezala, baliabide pribatuen erabilera sustatzeko neurrigabeko interesari erantzuten dion desinbertsioa gertatzen ari da. |
 |
… eta aseguru pribatuetan duten eragina
Osasunbidearen ahultasun-egoera arrazoi askotarikoa da. Kategoria eta espezialitate jakin batzuetan profesionalik ez egoteak, erretirotik gertu dauden adinetako langile asko izateak, kronikotasunak eta pluripatologiak sistema etengabe tenkatzen dute.
Lobby batzuek interesa dute osasun publikoak ahalik eta okerren funtziona dezan bere bezero-zorroa handitzeko. Egoera horrek eta Osasunbidearekiko ahots kritikoek (eragile politiko batzuek eta interes korporatibistak edo partikularrak dituzten erakundeek zabalduta) aseguru pribatuen negozioa nabarmen haztea eragiten dute. |
Nafarroan, interes pribatuetan aseguratuen kopurua % 5etik gora hazi da etengabe, eta primen zenbatekoa ere igo egin da.
Finantzazio ez-nahikoak ez du inola ere ahalbidetuko herritarrek eta Osasunbideko langileek nahi dituzten kalitate-helburuak lortzea.
Ordezkari politikoek argi eta garbi adierazi behar dute zerbitzu publikoen defentsan duten interesa, eta LABek eskatzen du jarrera hori arau-mailarekin islatzea Osasunari buruzko Foru Lege berrian; izan ere, irudi baitu batzuek interes hori tiradera batean utzi nahi dutela, beren interes pribatizatzaileei erantzuten ez badie. |
 |
 |
Osasunbideko langileen egoera
|
Behin-behinekotasuna, egiturazkotasuna eta hautaketa-prozesuak
Osasunbideko plantilla ia 11.000 pertsonak osatzen dute modu egonkorrean, eta horiei gehitu behar zaizkie mota guztietako ordezkapenak betetzeko kontratatutako langileak.
2021ean % 53ra iritsi zen egoera batetik gatoz eta egonkortzeko LEPen ondoren % 25ean kokatu da.
Osasunbideak LEP berriekin emandako datuen arabera, % 8 eta % 9 artean koka gintezke. Datu hori teorikoa baino ez da, egoeraren ikuspegi estatikoa ezartzen du eta ez du adierazten erretiroei, premia berriei eta abarri buruzko joera.
600 lanpostu estruktural baino gehiago oraindik finkatu gabe eta plantilla berritzeko premia larrian, LAB sindikatuak ezinbestekotzat jotzen du 10 urterako lan-eskaintzen estrategia bat, Nafarroan osasun-arreta ahalbidetu eta bermatuko duena. Plantilla behar bezala dimentsionatzea, zaintzan oinarritutako ratioekin, talde-lana eta diziplina anitzekoa kontuan hartuta. Hautaketa-prozesu erraz eta azkarrak, non Administrazioak berak hornitzen duen materiala doan egin ahal izateko, horrela akademia, elkargo ofizial eta sindikatu jakin batzuen negozioarekin amaituz.
Osasunbideak autonomia nahikoa izan behar du pertsonal sanitarioaren eta "pertsonal ez sanitarioaren" (gaizki deitutakoa...) beharrak ebazteko, azken hauek gainerako langileen eskubide eta kontsiderazio berberak izan behar dituztela.
|
 |
 |
Plantilla zahartua
|
Osasunbideko plantilla egonkorra osatzen duten 10.800 pertsonetatik 3.800ek erretiroa hartuko dute hurrengo 10 urteetan.
Langileen % 35ez ari gara, eta arazo larria da Osasunbidea mantentzeko. Era berean, 45 eta 55 urte bitarteko profesionalen kopurua antzekoa da.
Oraingo beharrizanak ez ezik, etorkizunekoak ere kontuan hartuko dituen eta plantilla zahartua berritzea aurreikusiko duen plan estrategikorik ez izateak Departamentuaren, Nafarroako Gobernuaren eta bere talde politiko guztien arretaren lehentasuna izan behar du.
Jakina da behin-behinekotasuna eta hautaketa-prozesu masiboak murriztu izana, behin-behineko kontratazioaren gehiegizko erabilera eta ondoriozko lege-urraketa aurrean Europak oharpena egin eta belarrietatik tiratu izanagatik bakarrik gertatu dela. Gobernu neoliberalen berezko kanporatze eta pribatizazio politikak, batez ere eskuinekoenak, prekarizatu egin ditu langileak, bai langile-kopuruari dagokionez, bai kontratazio-baldintzei dagokienez.
Behar beharrezkoa da birjarpen-tasaren "benetako" irekiera, urte amaierako erretiroak ez ezik, etorkizuneko beharrak ere kontuan hartuta. Erretiro aurreratuen politikak plantilla gaztetzea ez ezik, deialdia eta hautaketa-prozesuak aurreratzea ere ahalbidetuko luke.
Gobernu ezberdinetan kapitalak eta erretiro-adinaren luzapenak lehenesten diren garai hauetan, LABen ustez lehentasunezkoa da Osasunbideko langile guztien borondatezko erretiro aurreratua, nekagarritasun eta arrisku ezaugarriengatik arrazoitua, beste lanbide-kategoria batzuek duten bezala.
|
 |
Gure dekalogoa Osasuneko Foru Legearen aurrean
|
LABen iritziz, Osasunari buruzko Foru Legeak izan beharko lituzkeen funtsezko puntuak
Azterketa honen ondoren, LAB sindikatuak baieztatu dezake, aspalditik salatu eta ohartarazi duen bezala, Osasunbidean eraldaketa sakona beharrezkoa eta are ezinbestekoa dela.
Lobby pribatuek, korporatibismoak eta interes merkantilistek, berriz, osasun zerbitzu publikoak irabazi beharreko pastel gozo gisa hartzen dituzte (eta hori guztia herritarren osasunaren kontura).
Horregatik guztiagatik, zerbitzu publikoak blindatuko dituen eta Osasunbidearen pribatizazioa guztiz eragotziko duen Foru Lege berri bat behar dugu. Gainean dugun arriskuaren adibide garbia izan da Departamentuak Osasunbidearen izaera juridikoa aldatu eta erakunde publiko enpresarial bihurtzeko saiakera, LABek eta bestek emandako ezezko borobilari esker soilik baztertu ahal izan dena. LABek plantillaren eskubideak urratzen dituen edozein neurriren eta pribatizazio saiakera ororen aurka egiten du. Hau gertatzen bada, aurrean izango gaituzte.
Langileen arloan, hautaketa-prozesuetan, hizkuntza-eskubideetan eta erretiro aurreratuetan neurriak planteatuko dituen foru lege bat behar dugu. Jardueraren kontrola ezarriko duena, sistemaren gehiegikeriak ezabatu eta zigortuko dituena, eta maratoi-jardunaldiekin bukatuko duen Foru Legea, Osasunbideko langile guztien atsedenaldiak, librantzak eta lan-eskubideak errespetatuz.
LABek dekalogo bat aurkeztu du, zenbait bosturtekotan indarrean egon daitekeen Foru Legean islatu beharko litzatekeena. Lege hori anbizioso bezain disruptiboa izan behar da arreta duina eta kalitatezkoa bermatuko duen osasun-sistema publiko bati erantzungo badio. Arreta luzetarako izatea behar dugu.
Lehen Mailako Arreta sendoa, plantilla egonkorra eta interes ekonomiko, politiko eta partikular desberdinen aurrean babestuko duten ikuspegia, misioa eta balioak behar ditugu.
|
 |
6.- Oinarrizko Osasun Laguntza: funtsezko zutabea
- Aurrekontuaren % 25, benetan.
- Lanbide profil berri gehiago sartzea eta sustatzea.
- Sistemaren burokratizazioa arintzea.
- Betetzeko zailak diren lanpostuetarako benetako estrategia bat hartzea eta plantilla fidelizatzea.
- Landa-eremuak lehenestea.
|
 |
7.- Legeak ratio egokiak bermatzea
- Langile sanitarioentzat eta ez-sanitarioentzat.
- Lan kargak eta zainketak oinarri harturik.
- Diziplina anitzeko lantaldeetan lan egitea sustatuz.
|
 |
8.- Antolaketa-autonomia eta autonomia funtzionala
- Langile guztien kudeaketa propioa.
- Gurera egokitutako araubidea.
- Hautapen prozesu propioak.
|
 |
9.- Ordainsarien aldaketen ereduara
- Osagarrien bidezko ordainketa-eredua aldatzea.
- Soldata igoera linealak, soldata duinak lortzeko denontzat.
- Ordainsari aldakorrak berrantolatzea eta sinplifikatzea.
|
 |
10.- Herritarren eta langileen hizkuntza-eskubideak
- Hizkuntza-eskakizuna duten plazen kopurua handitzea eta garatzea.
- Dokumentu mediko eta burokratikoak egokitzea.
- Prestakuntzarako aurrekontu handiagoa.