Hay 977 invitados y ningún miembro en línea

twitterfacebookEsta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Datuek eurek berresten dute Lizarrako Osasun Barrutiaren desegitea

Osasunbidea 2023/11/22

descargas de archivos.orig PDF Desegitearen gaineko diptikoa

2019az geroztik, Nafarroako Gobernuak 0 euro bideratu ditu Lizarrako Osasun Barrutian itxaron zerrendak murrizten saiatzeko. Ordutik eta 2022ra bitartean, lehen kontsultarako itxaronaldiaren batez bertzeko atzerapena 23tik 75 egunera igo zen. Horiek bi datu ofizial bertzerik ez dira, askoren artean, Estellerrian osasun arreta publikoa abandonatu eta eraisten ari direla frogatzen dutenak. LAB sindikatua eskualdean datu horiek ezagutaratzen ari da, salaketa kanpaina baten bidez.

Nafarroako Osasun Informazioko Sistemaren, Kontuen Ganberaren eta Osasunbidearen beraren datu ofizialak bildu ditu LABek, berriz ere egiaztatzen dutenak nola ari diren desegiten Estellerriko herritarren kalitatezko osasun laguntza publikoa. Datu horiekin guztiekin, sindikatuak diptiko bat eta kartel bat egin ditu, inguru osoan zehar zabaltzen ari dena, egoera salatzeko eta herritarrei ikusarazteko beren larruetan sufritzen ari direnak ez direla sentsazio hutsa, Administrazioaren datu ofizialek deskribaturiko errealitate gordina baizik.

2019-2022 aldian Osasun Departamentuak 0 euroko inbertsioa egin zuen Lizarrako barrutian itxaron zerrendak murrizteko; Iruñeko barrutian, berriz, hiru milioi eurokoa izan zen (346 kontratu berri sortu zituen), eta Tuteran, berriz, ia 400.000 eurokoa (eta 120 kontratu). Datu horrek argi eta garbi erakusten du Estellerriko herritarrak jasaten ari diren diskriminazioa. Eskualdeak 62.000 biztanle inguru ditu; horietako 15.000 pertsona 65 urtetik goitikoak dira eta 8.000 inguru 14 urtetik beheitikoak. Arreta ona jaso ahal izateko, horiek guztiak Iruñera mugitzera behartzen dituzte.

Aipaturiko aldi horretan, lehen kontsultarako itxaron zerrendako batez bertzeko atzerapena 23tik 75 egun naturalera igo zen. Era berean, ebakuntza kirurgikorako batez bertzeko atzerapena 57 egunetik 109ra pasatu zen. Izan ere, plantilla ez dute batere indartu. Aitzitik, espezialista finkoen kopurua 61etik 33ra pasatu zen. Egun, langile gehiago daude behin-behineko egoeran (432) finko baino (372). Lan egoera hori dela-eta, espezialista eta Lehen Arretako mediku askok alde egiten dute lan ezegonkortasunagatik eta garatzeko aukerarik ez dutelako.

LAB sindikatuak ulertzen du hainbat faktorek eragin dutela desegite hori, eta horien artean dagoela aurreko gerentziaren kudeaketa txarra. Behin gerentzia hori aldatu ondoren, ordea, espero izatekoa da antolamendu arazoak konponduko direla. Baina inbertsio faltaren ondoriozko arazoak Parlamentuan eta Gobernuan konpondu behar dira, eta berehala konpondu behar dira, horretan baitatza Estellerriko herritarren osasuna.

Los datos certifican el desmantelamiento del Área de Salud de Estella

Osasunbidea 2023/11/22

descargas de archivos.orig PDF Díptico desmantelamiento

Desde 2019 el Gobierno de Navarra ha destinado 0 euros para intentar reducir las listas de espera en el Área de Salud de Estella. Desde entonces y hasta 2022, la demora media de la espera para la primera consulta subió de 23 a 75 días. Esos son simplemente dos datos oficiales, de entre muchos, que demuestran el abandono y desmantelamiento de la atención sanitaria pública en Tierra Estella y que LAB está dando a conocer en la zona mediante una campaña de denuncia.

LAB ha recopilado datos oficiales del Sistema de Información Sanitaria de Navarra (SISNA), de la Cámara de Comptos y del mismo Osasunbidea que certifican, una vez más, cómo están deshaciendo la atención sanitaria pública de calidad de la ciudadanía de Tierra Estella. Con todos esos datos, el sindicato ha confeccionado un díptico y un cartel que está distribuyendo por la zona con el objetivo de denunciar la situación y hacer ver a los ciudadanos y ciudadanas que lo que están sufriendo en sus propias carnes no es una mera sensación, sino una cruda realidad descrita por los datos oficiales de la Administración.

La inversión que realizó el departamento de Salud en el área de Estella para reducir las listas de espera en el periodo 2019-2022 fue de 0 euros; frente a los tres millones de euros del área de Pamplona (que generaron 346 nuevos contratos), y los casi 400.000 euros (y 120 contratos) del área de Tudela. Este dato demuestra bien a las claras la discriminación que está sufriendo la ciudadanía de Tierra Estella, una población de unas 62.000 personas, que tiene 15.000 mayores de 65 años y 8.000 menores de 14 años a los que se obliga a desplazarse para recibir una buena atención.

En el periodo citado la demora media de la lista de espera para primera consulta subió de 23 a 75 días naturales. Igualmente, la demora media para intervención quirúrgica pasó de 57 a 109 días. Y es que la plantilla total no se ha reforzado. Más bien al contrario: el número de especialistas fijos pasó de 61 a 33 facultativos. De hecho, en estos momentos hay más personal en situación eventual (432) que fijo (372). Esa situación laboral hace que muchos especialistas y médicos de Atención Primaria abandonen la zona por la inestabilidad laboral y las nulas posibilidades de desarrollo.

El sindicato LAB entiende que son varios los factores que han llevado a este desmantelamiento, y entre ellos está la pésima gestión de la anterior gerencia del área. Una vez cambiada esa gerencia, es de esperar que se arreglen los problemas organizativos. Pero los problemas derivados de la falta de inversión deben ser solucionados tanto en el Parlamento como en el Gobierno, y deben ser solucionados de forma inmediata, puesto que en ello va la salud de la ciudadanía de Tierra Estella.

 

 

BOTON Osasunbidea

 

afiliatu

   

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB