OSA fisio

Segurtasun eta Osasuneko Batzordea, zereginez gainezka

Iruñeko Udala 2020/01/07 

Abenduan Segurtasun eta Osasuneko Batzordea egin zen. Dakizuenez, batzorde honetan laneko arriskuen prebentzioarekin eta gure lan osasunarekin zerikusia duten gaiak lantzen dira eta hiru hilabetean behin biltzen da. Bertan prebentzio delegatuek, Prebentzio Zerbitzuko Koordinatzaileak eta Udaleko zenbait arduradunek parte hartzen dute. Abenduko bilkuran gai hauexek atera ziren, besteak beste:

-Ohi bezala, istripuen inguruko datuak eta prebentzio plana aztertu genituen.

-Udalak sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren kontrako protokoloa eguneratzeko asmoa agertu zuen. Nonbait, badaude zenbait ezaugarri zaharkiturik geratu direnak eta urtarriletik aitzina lan-talde bat sortuko da protokoloa hobetzeko proposamenak egiteko. Bertan Giza Baliabideetako ordezkariak, Berdintasun Arlokoak eta delegatu sindikalak arituko dira.

-Urtarrilean ere hasiko da aztertzen ea udal eraikinetan amiantorik dagoen. Ekimen hori sortu zen amiantoren kontrako adierazpen instituzional bat dela eta, non udalak konpromisoa hartu zuen neurriak hartzeko. Gai honekiko harremanik izan dezaketen arloek talde bat sortuko dute amiantorik daukaten eraikinen zerrenda egiteko asmotan. Udalak eraikin zaharrak dituenez, ez litzateke arraroa zenbait lekutan aurkitzea, baina amiantoa egoteak ez luke printzipioz arriskurik zertan ekarririk, amiantoa arriskutsua baita arnasten denean, alegia, hauts bihurtzen ahal denean eta kentzeko, neurri bereziak hartu behar dira edozein arrisku saihesteko.

-SPMP sindikatuak salatu zuen udailtzaingoko zerbitzu batzuetan lanez gainezka daudela. Esaterako, azaldu zuten telefonoguneko zerbitzuan lan karga gehiegizkoa dela, atseden hartzeko astia urria oso eta egoera horrek haien osasunarentzako ondorio kaltegarriak dakartzala (estresak eragindakoak, gehien bat). Administrazioak erantzun zien bere asmoa zela Udaltzain gehiago sartzea eta zerbitzu horiek indartzea, oposizioen bitartez.

-Udaltzainen ordezkariak kexati agertu ziren, bajan dauden agente batzuek luze itxaron behar izan dutelako espezialistarenean kontsulta bat lortzeko eta larrialdietara joan behar izaten dutenean arreta asko berandutzen delako, gainontzeko jendearekin itxarotea tokatzen baitzaie. Hori dela eta, gure lan kontinjentziak berriro Mutuak kudeatu ditzala eskatu zioten Udalari. Administrazioak erabateko adostasuna erakutsi zuen, jakina.

-Azkenik, EEAL-eko langileek (etxez etxeko arreta) eskatu zuten haientzako lan egiteko ekipamendu egokiena bilatu dadila .Esaterako, bezeroei garbitzen laguntzean erabiltzen dituzten batak deserosoak suertatzen zaizkiela komentatu zuten eta, nonbait, adostasuna egon zen material hobea topatzeko, haien lana era ahalik eroso eta eraginkorrenean egin dezaten.


El Comité de Seguridad y Salud, repleto de asuntos

Ayuntamiento de Pamplona 07/01/2020 

En diciembre se reunió el Comité de Seguridad y Salud. Como ya sabréis, en este comité se tratan los temas relacionados con prevención de riesgos laborales y con nuestra salud laboral. Cada tres meses se reúnen en el mismo las personas delegadas de prevención, la coordinadora del servicio de Prevención y varias personas representantes de la administración. En la reunión de diciembre se hablaron los siguientes temas, entre otros: 

-Como es habitual, se repasaron los datos de siniestralidad y el Plan de Prevención.
 
-El Ayuntamiento manifestó su intención de actualizar el protocolo contra acoso sexual y acoso por razón de sexo. Al parecer, varios puntos del mismo se ha quedado desfasados y a partir de enero se creará un grupo de trabajo que realizará propuestas para mejorarlo. En ese grupo estarán representantes de Recursos Humanos, del área de Igualdad y delegadas sindicales.
 
-También en enero se comenzará a examinar si hay amianto en los edificios municipales. Esta iniciativa ha surgido a raíz de una declaración institucional contra el amianto en la que el Ayuntamiento se comprometía a tomar medidas. Las áreas que puedan tener relación con este tema formarán un grupo de trabajo con la intención de realizar una relación de los edificios en donde haya amianto. En el Ayuntamiento, como hay edificios antiguos, no sería extraño encontrarlo en algunos sitios, pero su presencia no acarrearía en principio ningún riesgo porque sólo es peligroso cuando se respira, es decir, en forma de polvo, y para retíralo se toman medidas especiales que evitan cualquier peligro.
 
-El sindicato SPMP, denunció que varios servicios de Policía Municipal están sobrecargados de trabajo. Es el caso, por ejemplo, del servicio de centralita, donde la carga de trabajo es excesiva, el tiempo de descanso muy escaso y esto está acarreando consecuencias negativas para la salud de las personas que trabajan allí (producto, sobretodo, del estrés). La Administración contestó que su intención es que entren más agentes y se fortalezcan esos servicios, a través de oposiciones.
 
-Los representantes de PM se quejaron de que algunos agentes que están de baja han tenido que esperar durante meses para que les atendiese un especialista y que, en ocasiones, cuando van a urgencias, la atención se demora debido a que tienen que esperar con el resto de personas. Por todo esto, solicitan al Ayuntamiento que nuestras contingencias laborales las gestione de nuevo una mutua. La Administración mostró su total acuerdo, claro.  
 
- Por último, las trabajadoras del EMAD solicitaron que se busque el equipamiento más adecuado para ellas. Por ejemplo, comentaron que las batas que utilizan en el aseo de las personas usuarias les resultan incómodas. En principio hubo conformidad en que hay que buscar los mejores materiales para que estas trabajadoras puedan realizar su trabajo de la manera más cómoda y eficiente.