Azaroaren 24an bozkatzera!Iruñeko Udala 2020/11/20 Jakingo duzuenez, azaroaren 24an hauteskunde sindikalak egingo dira datozen lau urteetan Langileen Batzordea osatuko duten pertsonak aukeratzeko (funtzionarioak eta administrazio-kontratudunak) Hauteskundeak oso egoera berezian egingo dira, pandemia baten erdian eta segurtasun neurri zorrotzak errespetatzeko betebeharrarekin. Gainera, jende asko etxetik edo beste egoera batzuetan arituko da lanean, hautestontzietara joatea eragotzi edo gogogabetu dezaketen egoeratan. Hala ere, parte hartzera animatu nahi zaituztegu, eta azpimarratu nahi dizuegu oso garrantzitsua dela ordezkaritza sindikal sendoa izatea, plantillaren babesa izango duena eta Udala osatzen duten kolektibo guztiak modu fidelean eta orekatuan islatuko dituena. Horrekin batera, gogorarazi nahi dizuegu mundu guztiak duela botoa emateko eskubidea gauzatzeko behar adina denbora, telelanean ari den edo aurrez aurre ari den alde batera utzita. Botoa 9: 00etatik 18: 00etara eman ahal izango da, pertsona bakoitzak erroldan esleituta duen lekuan, Zapateria 40 edo Iratxeko Monasterioa 6. Azkenik, gogorarazi nahi dizuegu botoa non eman behar duzuen zalantzaren bat baduzue, intranetean egin dezakezuela kontsulta, mahaien araberako erroldetan; intraneterako sarbiderik ez baduzue, berriz, idatzi helbide honetara:
|
El 24 de noviembre elecciones sindicalesAyuntamiento de Pamplona 20/11/2020 Como ya sabréis, el 24 de noviembre se celebran elecciones sindicales para elegir a las personas que formarán la Comisión de Personal durante los próximos cuatro años (personal funcionario y contratado administrativo) Estas elecciones se van a celebrar en una situación muy especial, en medio de una pandemia y con la obligación de respetar unas estrictas medidas de seguridad. Además, mucha gente estará trabajando desde casa o en otras situaciones que pueden desanimar o impedir acudir a las urnas. Con todo, os queremos animar a que participéis y queremos subrayar la importancia de contar con una representación sindical fuerte, respaldada por la plantilla y que refleje de manera fiel y equilibrada a todos los colectivos que forman el Ayuntamiento. |