UDALiruea 1.orig

Plantilla organikoa, abenduko Langile Batzordeko protagonista

Iruñeko Udala 2019/12/18

Joan den asteazkenean, abenduaren 11n, hilabete honetako Langileen Batzordea egin zen, eta bertan bi gai nagusi jorratu ziren:

 
Lehenik eta behin, aho batez onartu zen Langileen Batzordeak babesa erakustea Gizarte Zerbitzuen Alorreko programen arduradunek beren laneko osagarria udaleko beste arlo batzuetako zerbitzuburuekin parekatzeko egin zuten eskaerari.
 
Bestalde, Udalak berriki helarazi digun Plantilla Organikoaren proposamenaz ere hitz egin zen. Udalak urtero prestatzen du plantilla osatzen duten lanpostuen zerrenda hori, baita bertan egin beharreko aldaketak ere, eta Langileen Batzordeari igortzen dizkio, txostena egin dezan. Zenbait sindikatuk txostenerako ekarpenak eraman genituen; guk hainbat alderdiri buruzko kritika helarazi genuen:
 
- Lehenik eta behin, nabarmendu behar da sindikatuoi ez digutela ia aukerarik ematen plantillaren prestaketan parte hartzeko; izan ere, beste behin ere aurkeztu digute Giza Baliabideen Alorrak bakar-bakarrik egindako proposamen bat, eta txostena eskatu digute legezko izapide huts gisa, gure ekarpenak negoziatu gabe, gure akordio kolektiboaren 29. artikuluak ezartzen duena urratuz.
 
- Gainera, ez gaude ados arduradun postu jakin batzuek (EMAdeko arduraduna, Prebentzio Zerbitzuko koordinatzailea,Hiri Ekologiako arduraduna... ) izendapen askeko izaera  mantentzearekin; izan ere, beste prozedura batzuen bidez eta berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioen arabera bete beharko liratekeen lanpostu teknikoak dira.
 
- Plaza batzuk birmoldatu egiten dira, berdintasun-teknikari eta partaidetza-teknikari lanpostu bana esaterako esaterako, aldaketak behar bezala justifikatu gabe. Partaidetza-teknikariaren kasuan, bide batez, kentzen dute euskarazko hizkuntz eskakizuna zuen plaza bat, nahiz eta gero hinkuntz eskakizunak dituzten artean kontatu...
 
- Azkenik, atzerapauso bat dago gutxienez sei plaza betetzeko euskararen ezagutzaren eskakizunari dagokionez. Gainera, plaza bat birmoldatu dute, kulturako goi mailako teknikari tituludunena, zeinetan ez den euskararik eskatzen, baina bai ingelesa eta frantsesa. Argi dago plantilla hori eskasa dela are Nafarroa Sumak eta PSNk onartutako euskararen ordenantza betetzeko ere; izan ere, horren arabera, Administraziora euskaraz jotzen duten pertsonei hizkuntza horretan erantzun behar zaie. Udal plantillan, teorian 51 plazatan eskatzen da euskararen nolabaiteko ezagutza (guziak ez dira jendeaurrean aritzen eta 18 plaza D ereduko ikastetxeetan daude): 51 pertsona 1.600 langiletik gorako plantillan, 200.000 biztanleko hiri batean, 16 urtetik gorako biztanleen % 10,5 euskaldunak eta beste % 11,4 euskaldun pasiboak diren hirian. Are gehiago: gazteen artean (16-24 urte), euskaldunak eta euskaldun pasiboak % 25,1 eta % 11,9 dira, hurrenez hurren (2017ko Inkesta soziolinguistikoa, Euskarabidea).
 
Beti bezala, euskarari buruzko aipamenak erne jarrarazi zituen sindikatu batzuk, eta ez zen adostasun nahikorik lortu  txosten bateratu bat egiteko. Horregatik, erabaki zen sindikatu bakoitzak bere ekarpenak egitea. ELA eta LAB ados jarri ginen gureak elkarrekin aurkezteko.
 

 

La plantilla orgánica, protagonista de la Comisión de diciembre

Ayuntamiento de Pamplona 18/12/2019

El pasado miércoles, 11 de diciembre, se celebró la Comisión de Personal de este mes, en la que dos fueron los temas principales que se trataron: 

En primer lugar, se aprobó por unanimidad mostrar el apoyo de la Comisión de Personal a la petición realizada por las personas responsables de programas del Área de Servicios Sociales para la equiparación de su complemento de trabajo al resto de jefes de servicio de otras áreas municipales.
 
Por otro lado, se habló también de la propuesta de Plantilla orgánica que recientemente nos trasladó el Ayuntamiento. El Ayuntamiento elabora anualmente esta relación de los puestos de trabajo que conforman su plantilla y las modificaciones que cree oportuno realizar en la misma y la traslada a la Comisión de Personal para que ésta elabore un informe. Varios sindicatos llevamos aportaciones para el informe. Por nuestra parte, quisimos trasladar nuestra crítica sobre varios aspectos:
 
- En primer lugar destacar la poca participación que se permite a la parte sindical en la elaboración de la plantilla, ya que se nos vuelve a presentar una propuesta realizada en exclusiva por Recursos Humanos y se nos pide un informe como mero trámite legal, sin que se negocien nuestras aportaciones tal y como marca el artículo 29 de nuestro Acuerdo Colectivo.
 
- Además, no estamos de acuerdo con que determinados puestos de Responsable (responsable del EMAD, Coordinador/a de Servicio de prevención, responsable de Ecología Urbana…)  se mantengan como de libre designación ya que son puestos técnicos que deberían ser provistos por otros procedimientos y según los principios de igualdad, mérito y capacidad. 
 
Algunas plazas se reconvierten, como en el caso de una de técnica de igualdad o otra de participación (en esta plaza de paso se cargan un puesto con requisito de euskera, aunque luego lo cuenten como tal…),  sin que se justifique suficientemente dicha modificación.
 
- Por último, en lo referente a política lingüística, hay un retroceso en cuanto a la exigencia del conocimiento del euskera para la cobertura de, por lo menos, seis plazas. Nos encontramos además con una plaza reconvertida, Titulado/a Superior Técnico de Cultura, en la que no se pide euskera, pero sí en cambio inglés y francés. Es evidente que esta plantilla es insuficiente incluso para cumplir la ordenanza del euskera aprobada por Navarra Suma y Psn, según la cual a las personas que se dirijan en euskera a la administración se les contestará en esa lengua. En la Plantilla nos encontramos con que son teóricamente 51 las plazas en las que se requiere distinto conocimiento del euskera (no todas atienden al público y 18 están en colegios de modelo D). 51 personas en una plantilla de más de 1600, en una ciudad de 200000 habitantes donde un 10,5 % de la población mayor de 16 es euskaldun y un 11,4% más, euskaldun pasivo. Datos que entre la población juvenil (16-24 años) suben hasta un 25,1 % y un 11,9 % de personas con algún conocimiento, respectivamente (Encuesta sociolingüística 2017, Euskarabidea).
 
Como siempre, la referencia al euskera puso en guardia a algunos sindicatos y no hubo consenso suficiente para realizar un informe conjunto. Por ello se decidió que cada sindicato realizara sus propias aportaciones. ELA y LAB acordamos llevar juntos las nuestras.