Hay 911 invitados y ningún miembro en línea

TCC ordu extrak

TCC Aparteko orduak desagerrarazi eta lana banatu behar dugu

TCC 2024/05/22

TCC enpresan dagoen egoera larriaren aurrean, LAB sindikatuak hausnarketarako proposamen bat egin nahi du.

Azken berriak zertan diren jakiteko, gogora dezagun duela hilabete gutxi batzuk sindikatu honek salatu zuela, bai Lan Ikuskaritzan, bai komunikabideetan, 2023an egindako aparteko orduen eta ordu osagarrien kopurua izugarria zela. Zehazki, 25.176 aparteko ordu eta 2.431 ordu osagarri kontratuz kanpo, 27.608 ordu guztira; hau da, lanaldi osoko 16 lanposturen baliokidea. Zinez uste dugu zifra horiek aberrazio bat direla, batez ere kontuan hartzen badugu gure erkidegoan 30.600 langabe ditugula. Garai hartan, besteak beste, honako hauek salatu genituen: lanaren banaketa ekitatiboaren aldeko konpromiso falta; enpresa pribatuak gehiegikeriz jokatzea langileekin, enpresak etekinak ateratze aldera; erantzukizuna duten erakunde publikoen kontrol falta, dinamika horiek betikotu ez daitezen...

Zinez diogu, espero dugu mezu horiek guztiak iritsiko zitzaizkiela afera honetan partaide eta protagonista diren eragileei.

Ustekabe latza hartu dugu, ordea; uste genuen 2024ko lehen hilabete hauetako aparteko orduek eta ordu osagarriek lanaren antolamenduaren araberako dinamika-aldaketa bat islatuko zutela, baina, harridura handiz, egiaztatu dugu aurten iaz baino aparteko ordu gehiago egiten ari direla.

2023ko lehen hiruhilekoan, aparteko orduen eta ordu osagarrien metaketa 3.250,52 ordukoa izan zen; aurtengo lehen hiruhilekoan 5.885,46 ordu metatu dira, iaz baino % 81,06 gehiago.

Horiek guztiak kontuan hartuta, idazki honen sarreran esan dugun moduan, hausnarketarako une bat proposatzen dugu.

  •  Norantz doa gizarte indibidualista hau, kolektibo behartsuenekin –kasu honetan langabetuekin- enpatizatzen ez duena?
  • Zergatik baimentzen dituzte erakunde publikoek praktika horiek, jakinda langileak esklabo bihurtzen dituztela? Zergatik ahazten dute politika sozial bidezkoak aplikatzea ekonomikoki behartsuagoak diren kolektiboentzat?
  • Zergatik da justizia hain merke enpresa pribatuentzat, Lan Ikuskaritzan isuna ordaintzeak langile gehiago kontratatzeak baino gehiago konpentsatzen badie?

Hausnarketa luze eta sakonetan jarrai genezake, aparteko orduak egiteaz eta horiek eragiten duten injustiziaz. Dei egiten diegu egoera zentzugabe hau betikotzen ari diren agente guztiei, behingoz afera honetan esku har dezaten. Behin eta berriz salatu dugu eta salatuko dugu aparteko orduetan oinarritzen den lanaren kudeaketa. Lana modu ekitatiboan banatzearen alde egiten dugu, baldintza duinetan egingo dena, hala, mundu justuago bat eraiki ahal izateko.

TCC Debemos acabar con las horas extras y repartir el trabajo

TCC 2024/05/22

Desde el sindicato LAB en TCC queremos hacer una propuesta de reflexión ante una situación que nos parece extremadamente grave.

Para ponernos en antecedentes, recordamos que hace unos pocos meses este sindicato denunció, tanto en Inspección de Trabajo como públicamente en medios de comunicación, la exorbitante cifra de horas extras y horas complementarias realizadas en el año 2023. Concretamente 25.176 horas extras y 2.431 horas complementarias fuera de contrato, un total de 27.608 horas, el equivalente a 16 puestos de trabajo a jornada completa. Verdaderamente consideramos que estas cifras son una aberración, máxime cuando en nuestra comunidad contamos con 30.600 personas desempleadas. En su día, denunciamos la falta de compromiso por el reparto equitativo del trabajo, el abuso de la empresa privada hacia sus trabajadores y trabajadoras con un fin lucrativo, la falta de control de las instituciones públicas responsables para que esta dinámica se perpetúe...

Y, de corazón, confiamos en que todos estos mensajes calarían en los diferentes agentes protagonistas en este asunto.

Cuál ha sido nuestra sorpresa al contrastar que las horas extras y complementarias de estos primeros meses del 2024, lejos, muy lejos de recoger un cambio de dinámica conforme a la organización del trabajo, nos encontramos con que este año, se están realizando más horas extras que el año pasado.

La acumulación de horas extras y complementarias en el primer trimestre de 2023 fue de 3.250,52 horas, en este primer trimestre se han acumulado 5.885,46 horas. Un 81,06% más que el año pasado.

Es por ello que, como decíamos en la introducción de este escrito, proponemos un momento de reflexión.

  • ¿Hacia dónde se encamina una sociedad individualista que no empatiza con los colectivos más desfavorecidos, en este caso el de personas desempleadas?
  • ¿Por qué las instituciones públicas permiten estas prácticas totalmente esclavizantes para las personas trabajadoras y se olvida de aplicar políticas sociales justas para colectivos más desfavorecidos económicamente?
  • ¿Por qué la justicia sale tan barata a las empresas privadas cuando les compensa más pagar una multa en Inspección de Trabajo que contratar a más personal?

Podríamos seguir haciéndonos más preguntas en torno a la injusticia sobre el tema de la realización de horas extras. Desde aquí emplazamos a todos los agentes que perpetúan esta aberrante situación para que, de una vez, tomen cartas en el asunto. Denunciaremos y denunciamos, una y otra vez, la gestión del trabajo que se base en horas extras. Abogamos por un reparto equitativo del trabajo, con unas condiciones dignas, donde podamos construir un mundo más justo.

 

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB