LABen elkarretaratzeak pandemiaren kudeaketa salatzekoOsasunbidea 2022/01/19LABek zenbait elkarretaratze egin ditu gaur Nafarroan salatzeko nola kudeatzean ari den Nafarroako Gobernua Covid pandemia hau, bai eta kudeaketa txar horrek langileengan eta zerbitzu publikoen funtzionamenduan eragin dituen ondorioak ere. Nafarroako Gobernuak pandemia kudeatzeko moduak mugara eraman ditu zerbitzu publiko asko. Beharbada, kasurik nabarmenena Osasunbidea da, baina ez da bakarra. Nafarroako SOS Zerbitzua kolapsatzeko zorian dago. Adinekoen egoitzetan oso tentsionatuta dago egoera. Ikastetxeetan, aurre egin behar diote kutsatzeen gorakadari eta plangintza egokien faltari. Jarrai genezake, horrek guztiak ia zerbitzu publikoei eragiten baitie, modu batera edo bestera. Ia bi urte daramatzagu pandemian eta badirudi ez dugula deus ikasi. Olatuak bata bestearen ondotik etorri dira, baina akats berberak errepikatzen dira, protokoloak maiz aldatzen dira eta ez da neurririk hartzen. Ondorioa da nabarmen okerrera egin dutela lan baldintzek eta herritarrei eskaintzen dizkiegun zerbitzuek. Bien bitartean, gure kudeatzaileei bururatzen zaien gauza bakarra da plantilla estutzen jarraitzea. Horregatik guztiagatik, LABek zenbait elkarretaratze egin ditu gaur Tuteran, Lizarran, Elizondon eta Iruñean (Jauregian, Oliveto Kontean eta Barne Kontsultetako Zentroan). LABen proposamenak Osasunbidean langileria arloan dagoen krisiari aurre egiteko Osasunbidean egoera oso larria da, aurreikuspenik ez dagoelako, aurrekontu-kudeaketa oso txarra delako eta ekimenik ez dagoelako. Horren ondorioz, oso modu larrian okertu dira lan-baldintzak eta herritarrei eskaintzen diegun zerbitzua. Bitartean, gure kudeatzaileei bururatzen zaien gauza bakarra da plantilla estutzen jarraitzea. Horregatik, Aski da! esaten dugu, eta Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu bere jarrera zuzentzeko, langileei eta haien ordezkariei entzuteko eta egoerari aurre egiteko benetako neurri zehatzak hartzeko. Lan baldintza duinak eskatzen ditugu, eta, horrekin batera, gure lana errespetatzea eta zerbitzu publikoak defendatzea. Pandemia honetan zehar, LAB sindikatuak hainbat neurri proposatu ditu langileen lan-baldintzak hobetzeko eta Nafarroako herritarrek merezi duten zerbitzu publikoa behar bezala ematen dela bermatzeko. LABen iritziz, ezinbestekoa da honako gai hauei ekitea lehenbailehen: 1.Behin-behinekotasuna % 8ra murriztea benetan: gaur egun, behin-behinekotasun tasa % 60tik gorakoa da. Enplegua egonkortzeko hurrengo LEPa ez da nahikoa, ez eta ekitatiboa ere. Funtzio Publikoak eta talde politikoek argi eta garbi erakutsi dute ez dutela Osasunbideko langileen eta Nafarroako zerbitzu publikoen alde egin nahi. 2.Plantillak dimentsionatzea: Plantillak handitu beharra dago, gaur egun daukagun, sortzen dugun eta eskatzen diguten arreta-eskaerari erantzun ahal izateko. 3.Kontratazioa eta lan txandak: Lehentasunezkoa da 347/1993 Foru Dekretua aldatzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzea eta lanpostuak betetzea arautzen duena. Gutxienez urtebeterako kontratuak egitea eskatzen dugu. Eskaera hori COVID beharretan eta gainerako beharretan ere oinarritzen da, eta helburu nagusia litzateke erabat gainezka dauden itxaron-zerrendak murriztea. LABek uste du Departamentuak hartutako neurriak ez direla nahikoak, nahiz eta gure sindikatuak proposatutako ildotik joan. 4Oposizio-lehiaketen eredua aldatzea: LAB sindikatuak hautapen prozesuak sinplifikatzea eta Administrazioak berak banatutako ikas-material propioa erabiltzea eskatzen du. Merezimenduen balorazioa aldatzea ere eskatzen dugu, funtzio publikoan sartzeko orduan ez emateko lehentasuna egindako ikastaroei eta “erositako” merezimenduei. 5.Produktibitateak, ordainsari aldakorrak eta lan txanda bereziak kentzea: LABek lan banaketaren eta plantillak egoki dimentsionatzearen alde egiten du. Horretarako, kontratazio duinak egin behar dira, enplegatuak eta enplegatzaileak beren lana egin ahal izan dezaten kontrolik gabeko soldata-kontzeptuetara jo behar izan gabe. Lan txanda bereziak eta produktibitate eta ordainsari aldakorren ordainketa kontrolik gabekoa (esate baterako, lan egindako denbora gisa kontatzen ez diren guardiak) desagertu egin behar dira, edo, gutxien-gutxienez, gastu horien kontrol zorrotza egin behar da. 6.%10eko arrisku-plusa langile guztientzat: Soldata-osagarri hori berehala onartu behar da, frogatuta baitago langile guztiek jasaten dutela arriskua. Horregatik, 2011ko Foru Legea baliogabetu beharra dago, horren bidez kendu baitzuten Osasunbideko langileek zeukaten arrisku-osagarria. 7.Langile guztien balorazio psikologikoa: Langile guztiei egin beharko litzaieke balorazio psikologikoa. Izan ere, egoera honek osasun mentalean duen eragina langile guztiek jasaten dute, eta denek behar dute diagnostikoa eta segimendua. 8.Oinarrizko Osasun Laguntzaren ereduaren aldaketa: LAB sindikatuak Oinarrizko Osasun Laguntzaren eredua erabat aldatzea eskatzen du. Gerentziak proposatutako arreta-eredu berria ez da nahikoa eta ez da adostu. Ez da arreta hobetzeko neurri bakar bat ere gauzatu. Gerentziaren axolagabekeria iraingarria da. Oso gutxi egin da figura profesional berriak txertatzearen alde. Ezinbestekoa da plantilla berrantolatzea eta dimentsionatzea. 9.Langileei balioa ematea:Ezinbestekoa da Osasunbideko plantilla osoari balioa ematea, bai medikuei, bai erizainei, bai zaintzako teknikariei, administrariei, gizarte-langileei, garbiketako langileei, zeladoreei, mantentze-lanetako langileei, zerbitzu orokorretako langileei... hau da, bai osasun arloko langileei, bai osasun arlokoak ez direnei. LAB sindikatuak Nafarroako Gobernuari eta Osasunbideko Gerentziari eskatzen die langile guztien balioa aitortzea, behar bezala zaindu ez direlako eta balioetsi gabe segitzen dutelako. 10.Osasunbidea osasun sistema “ez-toxiko” baterantz: Osasun publikoaren aldeko apustu garbirik ez egoteak esparru guztietan eragiten du, eta argi uzten du botere ekonomikoei hainbeste interesatzen zaien lankidetza publiko-pribatuaren alde egin dela. LAB sindikatutik, horren erantzukizun politikoak eskatzen ditugu, baita aldaketak ere kudeaketa arloko lanpostuetan, batez ere Osasunbideko erantzukizun handiko lanpostuetan. |
Concentraciones de LAB para denunciar la gestión de la pandemiaOsasunbidea 2022/01/19LAB ha realizado hoy varias concentraciones en Navarra para denunciar la gestión que está realizando el Gobierno de Navarra de la pandemia de Covid y las consecuencias que está teniendo, tanto para los trabajadores y trabajadoras, como para el funcionamiento de los servicios públicos. La gestión de la pandemia por parte del Gobierno de Navarra está llevando al límite a buena parte de los servicios públicos. Quizás el caso más evidente sea el de Osasunbidea, pero no es el único. El Servicio de SOS Navarra se encuentra al borde del colapso, en las residencias la situación está muy tensionada, en los centros escolares tienen que lidiar con el aumento de los contagios y la falta de una planificación adecuada. Podríamos seguir porque todo esto está afectando, de una u otra manera, a prácticamente todos los servicios públicos. Llevamos casi dos años de pandemia y parece que no hemos aprendido nada. Ola tras ola se repiten los mismos errores, se cambian los protocolos, no se toman medidas… El resultado es un deterioro muy grave de las condiciones laborales y del servicio que ofrecemos a la ciudadanía. Mientras tanto, a nuestros gestores, lo único que se les ocurre es seguir exprimiendo a la plantilla. Por todo ello, LAB ha realizado hoy concentraciones en Pamplona (en Palacio, Conde Oliveto y Centro de Consultas Internas), Tudela, Estella y Elizondo. Propuestas de LAB ante la crisis en materia de personal en Osasunbidea En Osasunbidea la situación es de máxima gravedad debido a la falta de previsión, pésima gestión presupuestaria y falta de iniciativas. El resultado es un deterioro muy grave de las condiciones laborales y del servicio que ofrecemos a la ciudadanía. Mientras tanto, a nuestros gestores, lo único que se les ocurre es seguir exprimiendo a la plantilla. Por eso decimos ¡Basta ya! y exigimos al Gobierno de Navarra que rectifique, escuche a las plantillas y a sus representantes y se tomen medidas reales y concretas para a abordar la situación. Exigimos unas condiciones laborales dignas ya, respeto a nuestro trabajo y defensa de los servicios públicos. Desde el sindicato LAB los aspectos que deben ser abordados de una manera inmediata son:
|