twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
SZK movilizacion

Gizarte Eskubideen Departamentuaren egoitzaren aurrean mobilizatu gara

Soziokomunitarioa 2021/07/12

Gaur, Gizarte Eskubideen Departamentuaren egoitzaren aurrean mobilizatu gara, Nafarroako Gobernuak ezarritako adingabeen plegua indarrean jartzen bada ehun langile baino gehiago kaleratuak izan daitezkeela salatzeko.

Horrela, kaleratze horiek saihesteko, sektoreko langileok mobilizazioen dinamikari ekin diogu. Gainera, LABek bilera bat egin du Nafarroako Autonomiaren eta Pertsonen Garapenaren Agentziako zuzendari kudeatzailearekin.

Bilera horretan, gure salaketak eta aldarrikapenak berresten dituzten benetako datuak helarazi dizkiogu. Hala, konpromiso argia eskatu diogu plantillak defendatzeko funtsezko diren hiru printzipioekiko: trantsizio ordenatua, negoziazioa eta dagoeneko lanean ari diren pertsonen eskubideak errespetatzea.

Izan ere, Gizarte Eskubideen Departamentuko ordezkariek esan digute badagoela tartea eta prest daudela sektoreko pertsonak babesteko zuzenketak egiteko, eskatzen dugun bezala. Era berean, gure bileraren ostean patronalarekin beste bilera bat egingo dutela jakinarazi digute. Horrela, lehenbailehen proposamen bat helaraziko digutela esan digute.

Gaurko eguna, beraz, garrantzitsua izan da, eta lehen helburua bete dugu. Alde batetik, mobilizazio-dinamika bati hasiera emanez aktibatu gara, gure salaketa eta aldarrikapenei bozgorailua emanez. Bestetik, Nafarroako Gobernuarekin elkarrizketa ireki dugu, eta gure eskaerak helarazi dizkiogu. Eskaera horietarako nolabaiteko harkortasuna erakutsi du.

Hala ere, Gobernuak helaraziko digun proposamenak zehaztuko du Gizarte Eskubideen Departamentuak gure eskariei bide emateko duen benetako borondatea. Hau da, trantsiziozko akordio negoziatu baterako, eta egun lanean ari diren pertsonentzako bermeak ezartzeko duen borondatea ikusiko dugu.

Esan genuen bezala, sektoreko plantillak gure ahotsa entzunarazi behar dugu, gure eskubideak errespeta daitezen. Gaur lehen urratsak eman ditugu, eta horrela jarraituz gero, ondorio larriak lituzkeen Gobernuaren zentzugabekeria geldiarazteko benetako aukerak daude. Beti bezala, alertan jarraitzen dugu. Hortaz, mobilizazioetan, batzarretan eta propaganda-tailerretan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Nos hemos movilizado ante la sede del Departamento de Derechos Sociales

Soziokomunitarioa 2021/07/12

Hoy, nos hemos movilizado ante la sede del Departamento de Derechos Sociales para denunciar que más de cien trabajadoras podemos ser despedidas si se consuma el despropósito de pliego de menores impuesto por el Gobierno de Navarra.

De esta forma, para evitar estos posibles despidos las trabajadoras del sector hemos dado comienzo a la dinámica de movilizaciones. Además, LAB ha mantenido una reunión con la Directora gerente de la Agencia Navarra de Autonomía y Desarrollo de las Personas.

En dicha reunión les hemos trasladados los datos reales que confirman nuestras denuncias y reivindicaciones. Así, le hemos exigido un compromiso claro con tres principios fundamentales para defender las plantillas: transición ordenada, negociación y, respeto de los derechos de las personas que ya están trabajando.

De hecho, por parte de la representación del Departamento de Derechos Sociales nos han trasladado que existe margen y disposición para correcciones para proteger a las personas del sector tal y como exigimos. También nos han informado que tras nuestro encuentro iban a mantener otro con la patronal y que después de esta, a la mayor brevedad, nos trasladarán una propuesta.

El día de hoy, por tanto, ha sido importante y hemos cumplido el primer objetivo. Por un lado, nos hemos activado dando comienzo a una dinámica de movilizaciones, dando altavoz a nuestras denuncias y reivindicaciones. Por otro, hemos abierto la interlocución con el Gobierno de Navarra, trasladándole nuestras peticiones. Unas demandas para las que ha mostrado cierta receptividad.

Sin embargo, será la propuesta que nos traslade el Gobierno la que determine la verdadera voluntad del Departamento de Derechos Sociales para abordar nuestra demandas en base a un acuerdo negociado y temporalizado, de manera transitoria y con garantías para las personas que actualmente están trabajando.

Como dijimos las plantillas del sector tenemos que hacernos oír para que se respeten nuestros derechos. Hoy hemos dado los primeros pasos y si seguimos así hay posibilidades reales de frenar este despropósito con consecuencias graves. Como siempre, seguimos en alerta, y os animamos a participar en las movilizaciones, asambleas y talleres de propaganda que convocaremos.