Bero bolada eta egiturazko arazoak OsasunbideanOsasunbidea 2022/08/05Harriduraz ari gara nozitzen Nafarroako hirugarren bero bolada eta kezkagarriak dira datuak: uztaileko heriotza-kopurua bikoiztu egin da, aurreko urtearekin alderatuta ( % 52 Carlos III.a Osasun Institutuaren arabera). Heriotzen igoera hori denbora luzean irauten ari diren tenperatura altuei egozten zaie, neurri batean. Osasunbideko langileei dagokienez, tenperatura altuei gehitu behar dizkiegu langileek lan-osasunaren arloan jasaten dituzten lan-baldintza eskasak. Krisi klimatikoa geratzeko etorri da, eta, beraz, azterketa bat egin behar da Osasunbideko eraikinetako azpiegituretan aurkitzen dugun defizitari irtenbideak bilatzeko; izan ere, arazo hori aspaldidanik datorkigu. Azpiegiturek gabezia ugari dituzte tenperatura eta lan-baldintza osasungarrien kontrolari dagokionez, eta aipatu behar da instalazio batzuetan ez dagoela inolako hozte-sistemarik. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan, psikiatria-unitateek, N eta H eraikinek eta Bideko Ama Birjina zaharraren ospitaleratze orokorrek zein maternalek ez dute klimatizazio-sistemarik; edo, baldin badute, gune espezifiko batzuetan baino ez da (erizaintzako kontrol batzuetan). Arreta berezia jarri behar da haurren psikiatriako unitatean, ez baitu tenperatura altuak arintzeko inolako neurririk, eta horrek zuzenean eragiten die pazienteei eta profesionalei. LABek eskatu die erakunde arduradunei (Laneko Arriskuen Prebentzioa, gerentziak eta zuzendaritzak) gabezia horiek epe labur, ertain eta luzera zuzentzeko neurriak har ditzatela. Jakinarazi digute klimatizazio-dorre bat jarri dutela 5.Gko Covid kontrolean. Garrantzitsua iruditzen zaigu Osasunbideak teknologia-arloan Europako funtsen bidez egingo duen inbertsioa, baina, horrekin batean, uste dugu inbertsioak egin behar direla lan-baldintzak hobetzeko eta erabiltzaileentzako baldintza erosoagoak lortzeko. LABek langile guztiei eskatzen die baldintza desegokiak salatzeko. Osasun Departamentuari dagokionez, eskatzen diegu azpiegitura-politika berriz aztertzeko eta behar diren hobekuntzak egiteko, betiere langileen iritzia kontuan hartuta. |
Ola de calor y problemas estructurales en OsasunbideaOsasunbidea 2022/08/05Soportamos con estupor la tercera ola de calor en Nafarroa, con unos datos que no pueden ser más preocupantes: el número de muertes en el mes de julio se han duplicado (un 52% según el Instituto de salud Carlos III) respecto al año anterior. Este aumento en las defunciones se atribuye en parte a las altas temperaturas alcanzadas y mantenidas en el tiempo. Por lo que respecta al personal del SNS-Osasunbidea, tenemos que añadir que a las altas temperaturas se suma las deficientes condiciones laborales que soporta la plantilla en materia de salud laboral. La crisis climática ha venido para quedarse, por lo que es necesario realizar un estudio para buscar soluciones al déficit que encontramos en las infraestructuras de los edificios de Osasunbidea, problema que arrastramos desde épocas pasadas. |