OSA nomasL

Osasunbideari dagokio berak azpikontratatzen dituen zerbitzuetako lanbaldintzez arduratzea

Osasunbidea 2022/05/10

LAB sindikatuak Osasunbideko azpikontratek dakartzaten lanbaldintza kaskarrak salatu nahi ditu, azken aldian ondorio tamalgarriak izan baitituzte langileentzat. Era berean, Nafarroako Gobernuaren erabateko utzikeria salatu nahi dugu, ez ikusiarena egiten baitu berak bultzatzen dituen pribatizaziopolitiken ondorioen aurrean.

Behin baino gehiagotan salatu ditugu Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eta Nafarroako Gobernuaren pribatizaziopolitikak dituen ondorio kaltegarriak, “eraginkortasunaren izenean” oinarrizko zerbitzuak kanpora ateratzen direnean.
Adibide garbiena ospitaleko sukaldeen pribatizazioa izan zen, langileentzat eta herritarrentzatondorio negargarriak izan zituena. Gutxieneko kalitatera iristen ez zen zerbitzua ematen ari zirela ikusita, azkenean, pribatizatzeko erabakia bertan behera utzi behar izan zuten, eta sukalde-zerbitzua sistema publikoan sartu berriz.

Hemoderibatuen garraioa kanpora ateratzeak ere ondorio latzak ekarri zituen, langile bat hil baitzen. Oraindik ez daude batere argi baldintza-pleguetako baldintzak, ez eta enpresak baldintza horiek bete zituen ere, baina argi eta garbi dago, horrelako kasuetan, Osasunbideak azpikontratatutako enpresaren prebentzio-zerbitzuaren esku uzten duela erantzukizuna.
Azken egunotan garbiketa-zerbitzuetako lankide baten heriotzaren berri izan dugu. Berehala ziurtatu da zorigaiztoko gertakariaarrazoi naturalengatik izandela. LAB sindikatuaren ustez, heriotzaren kausak ongi aztertu behar dira eta pertsonaren egoera partikularra ikertu beharko da.
Osasunbidearen eta Nafarroako Gobernuaren zenbait lantokitan, langile publikoak eta azpikontratatutako enpresetako langileak aldi berean aritzen dira eginkizun berberak egiten.
LAB sindikatutik, salatu egiten ditugu azpikontratatutako langileen lanbaldintzak bermatzen ez dituzten praktika horiek, eta Nafarroako Gobernuari exijitzen diogu desberdintasun horiei bukaera eman diezaiela eta egindako azpikontrata horiek bere gain har ditzala berriz.
Azkenik, gure doluminak bidali nahi dizkiegu hildako langilearen inguruko jendeari, lankideei eta ukituriko pertsona guztiei.

Osasunbidea es responsable de las condiciones laborales de sus subcontratas

Osasunbidea 2022/05/10

Desde el sindicato LAB denunciamos las condiciones laborales que arrastran las subcontratas de Osasunbidea y que en los últimos tiempos han tenido consecuencias lamentables para las trabajadoras y trabajadores. A su vez denunciamos la total dejación de responsabilidades por parte del Gobierno de Navarra que “da la espalda” a las consecuencias que sufren por sus políticas de privatizaciones.

En varias ocasiones hemos denunciado las consecuencias que tiene la política de privatizaciones del Servicio Navarro de Salud y del Gobierno de Navarra externalizando servicios básicos en pro de la “eficiencia”.
Ejemplos claros han sido la privatización de las cocinas hospitalarias con las consecuencias que tuvo para la plantilla y la ciudadanía y que a parte de realizar un servicio muy por debajo de unos mínimos de calidad tuvo que ser revertido y publificado.

Consecuencias fatales también tuvo la externalización del transporte de hemoderivados que acabó con la vida de uno de sus empleados. Aún no están claras las condiciones del pliego de condiciones y si la empresa las cumplió, lo que sí está claro es que Osasunbidea delega la responsabilidad en el servicio de prevención de la empresa subcontratada.
En los últimos días hemos tenido noticia del fallecimiento de otra compañera de limpieza. Rápidamente se ha asegurado que el fatal desenlace se produjo por causas naturales. Desde el sindicato LAB entendemos que habrá que ahondar en las causas e investigar la situación particular de la persona.
Son varias las empresas en Osasunbidea y en el Gobierno de Navarra en las que el personal que realiza determinadas tareas son trabajadores y trabajadoras públicas y a su vez existen empresas subcontratadas que realizan las mismas funciones.
Desde el sindicato LAB denunciamos este tipo de prácticas que no aseguran las condiciones laborales del personal subcontratado y exigimos al Gobierno de Navarra que termine con estas desigualdades y se responsabilice de las subcontratas realizadas.
Aprovechamos estas líneas para enviar ánimos a las personas allegadas de la trabajadora fallecida, a la plantilla y a todos y todas las afectadas.

 

BOTON Osasunbidea