OSA PNSalud

Osasunbidea: Osasun publikoa salbatu

Osasunbidea 2021/12/16

LAB sindikatuak bat egin du Nafarroako Osasun Plataformaren aldarrikapenekin, kalitatezko osasun publikoa eta lan-baldintza duinak exijituz. Aurrekontu eskasak eta kudeaketa kaskarrak izugarri eragin dute Nafarroako osasun-arreta publikoren gaur egungo egoeran, baita langileen lan-egoeran ere, askotan salatu dugun agortze fisiko eta mentalera iritsi baitira.

LABek salatu ditu lanaren prekarietatea eta Oinarrizko Osasun Laguntzan eta Arreta Espezializatuan langile falta dagoela. Ageri-agerikoak dira landa-eremuko gabeziak eta laneko baldintza negargarriak, esaterako Elizondo, Goizueta, Azkoien, Altsatsu herrietakoak. Arreta Espezializatuan itxarote-zerrendak etengabe handitzen ari dira, programatutako ebakuntza-gelak ixten ari dira; langile falta handia dago, eta ez da iristen seigarren olatuaren kasuen igoeraren aurrean solairu berriak irekitzeko ere.

Europako funtsen kontura material teknologikoan milioi askoko inbertsioak egitea aurreikusten ari diren bitartean, ez dugu giza gaitasunik teknologia hori behar bezala erabiltzeko. Azpiegitura zaharra eta zaharkituekin, birusa ospitalean bertan eta langileen artean zabaltzen ari da. Dagoeneko 250 infektatu baino gehiago daude seigarren olatu honetan, soilik Nafarroako Ospitale Unibertsitatean.

Pediatriako eremuak kolapsatuta jarraitzen du, haurren arnasketa-kasuek gora egin duelako. Hala ere, ez dugu behar bezalako azpiegiturarik arreta emateko, eta publiko-pribatu lankidetzaren matraka hura pitzatzen ari da kasuen gorakadaren eta langile-eskasiaren aurrean. Era berean, Covid ataletan lan-baldintzak kaskarrak direla egiaztatu dugu, aurrekaririk gabeko asistentzia-presioari nozitzen ari baitira; antzera daude gaixo kritikoen zerbitzuetan ere, arreta emateko gaitasuna gainditzen ari baitira osasun-laguntza publiko sendoa eta kalitatezkoa behar duten pertsonen etengabeko olatu ziklikoaren aurrean.

Erabakiak hartzeko garaia da, espantuka hitz eta mitz ibili beharrean. Osasun arloko kudeatzaileek taxuzko plan bat antolatu behar zuten, interes ekonomikoak eta herritarrentzako osasun-arreta uztartzeko. Plantilla dimentsionatu gabe edukitzeak, % 60tik gorako behin-behinekotasunak, zahartzeak eta datozen 10 urteetan langile finkoen ia erdiak erretiratzeak ohartarazi beharko liguke osasun-eta lan-krisi larria izango dugula, baldin eta politika-, ekonomia- eta kudeaketa mailan munta handiko nerririk ezartzen ez bada.

Aparteko orduetan milioika euro xahutzen diren bitartean, ez dugu ziurtatuta herritarren arreta, ez egoera horri estaldura emateko gutxieneko langileak, ezta profesionalen oporrak ere, pandemiaren bilakaera ikusita bertan behera uzteko arrisku larrian baitaude. Langileak ez dira, inondik ere, arreta faltaren erantzuleak; baina sarritan jaso behar izaten dituzte herritarren artean sortzen ari diren profesionalekiko atxikimendu falta eta etengabeko kexak. Horri guztiari gehitu behar zaio arrisku psikosozialen gorakada, absentismoen igoera eta asistentzia-presio jasanezina, bai eta Nafarroako Osasun Zerbitzuaren barruko bidegabekeriak eta desberdintasunak ere.

Oso azkar igaro gara txaloak jasotzetik zaplaztekoak jasotzera, hori ere makina bat aldiz salatu dugu; eta orain inoiz baino beharrezkoagoa da langile guztien inplikazioa guztion lan-hobekuntzen aldeko aldarrikapenetan. LABek arlo publikoaren defentsa eskatu du, eta langileei eskatu die osasun-eremu publikoa eta lan-baldintza duinak defendatzen dituzten aldarrikapen eta mobilizazio guztietan parte hartzeko.

Osasunbidea: salvar la sanidad pública

Osasunbidea 2021/12/16

El sindicato LAB se ha sumado a las reivindicaciones de la Plataforma Navarra de Salud exigiendo una sanidad pública de calidad y unas condiciones laborales dignas. La situación provocada por el escaso presupuesto y su pésima gestión, está afectando de forma significativa e intolerable a la atención sanitaria pública de navarra y al trabajo de la plantilla que ha llegado a un punto de agotamiento mental y físico que hemos denunciado en múltiples ocasiones.

LAB denuncia la situación de precariedad laboral y la falta de personal tanto en Atención Primaria como Especializada. Son flagrantes los casos de desatención y pésimas condiciones laborales en el ámbito rural como ocurre en Elizondo, Goizueta, Peralta, Altsatsu… y en la Especializada, donde las listas de espera aumentan sin cesar, se están produciendo cierres de quirófanos programados y existe una carencia tal de personal, que no llega ni para abrir nuevas plantas ante el ascenso de casos de la sexta ola.

Mientras se prevén inversiones millonarias en material tecnológico a cargo de los fondos europeos, carecemos de la capacidad humana para hacer funcionar en condiciones dicha tecnología. Con unas infraestructuras obsoletas y desfasadas, asistimos a la propagación del virus en el propio hospital y entre los trabajadores y trabajadoras. Son ya más de 250 infectadas en esta sexta ola, solo en el H.U.N.

Mientras el área de pediatría sigue colapsada por el aumento de casos respiratorios en niños, carecemos de las infraestructuras necesarias para dar atención y aquella cacareada cooperación publico privada se está resquebrajando ante el aumento de casos y la escasez de personal. De igual manera constatamos las pésimas condiciones laborales en las plantas Covid que llevan aguantando una presión asistencial sin precedentes y en los servicios de críticos que ven desbordada su capacidad ante la avalancha continua y cíclica de personas necesitadas de una asistencia sanitaria pública fuerte y de calidad.

Es hora de tomar decisiones más allá de palabrería y de echarnos las manos a la cabeza. Los gestores sanitarios deberían haber organizado un plan lo suficientemente ambicioso como para compaginar los intereses económicos con la atención sanitaria a la ciudadanía. La falta de dimensionamiento de la plantilla, la eventualidad superior al 60%, el envejecimiento y la inminente jubilación de prácticamente la mitad del personal fijo en los próximos 10 años, nos debería poner en alerta de la grave crisis sanitaria y laboral a la que estamos abocados en caso de que no se instauren medidas de calado a nivel político, económico y de gestión.

Mientras se dilapidan millones de euros en horas extras, no tenemos asegurada la atención de la ciudadanía, ni el personal mínimo para dar cobertura a esta situación y ni tan siquiera las vacaciones de los profesionales ya que están en serio riesgo de ser suspendidas a la vista de la evolución de la pandemia. La plantilla no es la responsable de esta desatención que, además, está generando entre la ciudadanía una situación de desapego y quejas continuadas hacia todos los profesionales. A todo esto hay que añadir el aumento de los riesgos psicosociales, el aumento de los absentismos y la presión asistencial inaguantable así como los agravios y desigualdades dentro del Servicio Navarro de Salud.

Hemos pasado muy rápidamente de los aplausos a los sopapos, como tantas veces hemos denunciado y ahora más que nunca se hace necesaria la implicación de toda la plantilla en las reivindicaciones por las mejoras laborales de todos y todas. LAB reclama una defensa de lo público y pide a la plantilla que se implique dando su apoyo para todas aquellas reivindicaciones y movilizaciones que defiendan el ámbito sanitario público y unas condiciones laborales dignas.

 

 

BOTON Osasunbidea