OSA PNS

Abenduak 16: salba dezagun osasun sistema publikoa

Osasunbidea 2021/12/14

Abenduaren 16an, goizeko 11etan, Nafarroako Osasun Plataformak elkarretaratzeak eginen ditu osasun zentro publiko guztietan, kalitatezko osasun arreta publikoaren eta lan baldintza duinen alde. LABetik, gure babesa adierazten diegu mobilizazio horiei, eta horietan parte hartzeko deia egiten dugu.

LAB sindikatuak denbora luzea darama osasun arreta publikoaren eta langileen lan baldintzen okertze orokorra salatzen. Pandemiak eta aurrekontu nahikoa ez izateak erakutsi dute, beste behin ere, ahultasun gehiegi dituen eta behar baino gehiagotan lankidetza publiko-pribatuaren alde egiten duen gure osasun sistema ahula dela, eta horrek Nafarroako osasun publikoa ahuldu baino ez du egiten.

Arazoen zerrenda gero eta handiagoa da: itxaron-zerrenda amaigabeak, mota guztietako arazoak oinarrizko osasun laguntzan eta laguntza espezializatuan, azpiegitura gero eta kaskarragoak, langile gutxi, batez ere fakultatiboen eta erizainen kolektiboan….

Behin-behineko langileen tasa % 64koa da jada, eta plantilla gero eta zaharragoa da. Horregatik uste dugu ezinbestekoa dela langile guztiok erantzutea eta gizarte osoari erakustea gu ere nazkatuak gaudela egoera honekin. Kolektibo bakar baten hobekuntza ekonomiko edo laboralak lortzeko aldarrikapen korporatibistak ez dira nahikoak. Bada garaia arlo publikoaren defentsaren garrantziaz jabetzeko eta jasaten ditugun bidegabekeria guztiak eta lan baldintza negargarriak denok batera salatzeko.

Langileen kudeaketa eraginkorrik ez dagoenez eta lan baldintza gero eta tamalgarriagoak direnez, langileak itota daude, eta ez dira gai herritarrak gutxieneko kalitatearekin artatzeko. Covid-aren seigarren olatuaren gorakadarekin batera, eta aurreko bostetatik ezertxo ere ikasi gabe, Osasunbideko kudeatzaileak erakusten ari dira ez direla gai alde guztietatik itoginak dituen Nafarroako osasun sistema publikoa salbatzeko moduko alternatibak eta irtenbideak bilatzeko, eta argi uzten ari dira noraezean dabiltzala, plangintza koherente eta egituratu bat planteatzeko kapaz ez direlako. Kudeatzaileek konponbiderik jartzen ez dutenez, herritarrak osasun profesionalen aurka jartzen ari dira, ez baitute ulertzen arazoak egiturazkoak direla, eta, batzuetan, “nahita eragindako” arazoak direla, eta horren guztiaren ondorioz gure lana baldintza onartezinetan egin behar izaten dugula.

Horregatik, LAB sindikatuak osasun etxe eta osasun zentro guztietako ateetan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deitzen du, plantilla osoarentzat lan baldintza duinak exijitzeko eta osasun arlorako aurrekontu duin bat eskatzeko, benetan osasun sistema publikoaren aldeko apustua dagoela erakusteko modukoa. LAB Osasunbideak bat egiten du mobilizazio horiekin, eta, horregatik, Vianako Printzea kontsulta zentroko atean bilduko gara abenduaren 16an, ostegunean, 11:00etan.

16 de diciembre: Salvemos el sistema público de salud

Osasunbidea 2021/12/14

El 16 de diciembre, a las 11 de la mañana, la Plataforma Navarra de Salud convoca concentraciones en todos los centros sanitarios públicos, por una atención sanitaria pública de calidad y unas condiciones laborales dignas. Desde LAB, mostramos nuestro apoyo a estas movilizaciones y llamamos a participar en ellas.

El sindicato LAB viene denunciando desde hace años el deterioro generalizado de la atención sanitaria pública y de las condiciones laborales de la plantilla. La pandemia y la falta de presupuesto han demostrado, una vez más, la fragilidad de un sistema sanitario que presenta demasiadas debilidades y que en demasiadas ocasiones apuesta por una colaboración público-privada, que no hace sino debilitar a la sanidad pública navarra.

Listas de espera interminables, problemas de todo tipo en la Atención Primaria y Especializada y unas infraestructuras cada vez más deterioradas se unen a la escasez de personal generalizada, siendo realmente preocupante en facultativos y personal de enfermería.

Tenemos ya una eventualidad total que alcanza ya el 64% y una plantilla cada vez más envejecida. Es por ello que consideramos imprescindible una respuesta por parte de la plantilla que muestre a toda la sociedad, que también estamos hartos y hartas de esta situación. No es suficiente las reivindicaciones corporativistas en busca de mejoras económicas o laborales de un solo colectivo. Es hora de que tomemos conciencia de la importancia de la defensa de lo público y denunciemos de forma conjunta la gran cantidad de agravios y las pésimas condiciones laborales que soportamos.

La falta de una gestión de personal eficaz y unas condiciones laborales cada vez más lamentables están ahogando a la plantilla que se ve incapaz de realizar la asistencia con un mínimo de calidad. Con la sexta ola en auge y sin haber aprendido absolutamente nada de las cinco anteriores, los gestores de Osasunbidea están demostrando su incompetencia par buscar alternativas y soluciones para salvar la atención sanitaria pública navarra que hace aguas por todas partes, y dejan claro que van a donde les “lleva la corriente”, lejos de plantear una planificación coherente y estructurada. La falta de soluciones está echando encima de los y las profesionales a la ciudadanía que no entiende que existan problemas estructurales y en ocasiones “provocados”, que nos están empujando a realizar nuestro trabajo en unas condiciones inaceptables.

Es por ello que el sindicato LAB también llama a la movilización que se realizará en todos los centros de salud y en las puertas de todos los centros sanitarios en defensa de unas condiciones laborales dignas para toda la plantilla y por un presupuesto para sanidad que demuestre que existe una apuesta real por el sistema sanitario público de salud. Desde LAB Osasunbidea nos sumamos a estas movilizaciones y nos concentraremos en la puerta del centro de consultas Príncipe de Viana el día 16 de diciembre, jueves, a las 11 horas.

 

 

BOTON Osasunbidea