OSA fisioterapia 

Nafarroako Osasun Zerbitzuak Fisioterapia Zerbitzua pribatizatzeaz

Osasunbidea 2021/11/17

Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo ofizialak igorritako informazio batean, Carlos Artundo Osasun zuzendari nagusiak proiektu “aintzindari” bat azaldu du, Osasunbideko pazienteak Nafarroako Pirinioetako eta Pirinio aurreko zonaldean garatuko diren fisioterapiako zentro pribatuetara bideratzeko. Proiektu hori ez da batere aitzindaria, fisioterapia-zerbitzuak pribatizatzea izan baita Osasunaren helburuetako bat duela urte batzuetatik hona.

LAB sindikatuak salatzen ditu Nafarroako Gobernuaren pribatizazio eta kanporatze politikak eta, horren ondorioz, funts publikoak eremu pribatura bideratzea.

Eskatzen dugu fisioterapia-zerbitzua eremu publikoan hartzea eta arreta ematen duten langileak Osasunbideko langileak izatea. LABek behin baino gehiagotan salatu du fisioterapeuten egoera; izan ere, Nafarroako sektore publikoan funtziorik eta eskumenik ez dagoenez, sektore pribatuan lan egin behar izaten dute.

Ohartarazten ditugu langileak eta herritarrak osasun-arlo guztietan gertatzen ari diren pribatizazioez, aldez aurretik nahita pentsatutako pribatizazioa baita, osasun publikoak gero eta lehiakortasun txikiagoa izan dezan; guztiei eskatzen diegu exijitzeko arreta publikoa eta kalitatezkoa, interes ekonomikoak edo partikularrak alde batera utzita.

Privatización del Servicio de Fisioterapia por parte del Servicio Navarro de Salud

Osasunbidea 2021/11/17

En una información remitida por el colegio oficial de fisioterapeutas de Navarra, el director general de salud, Carlos Artundo, expone un proyecto “pionero” de derivación de pacientes de Osasunbidea a centros privados de fisioterapia a desarrollar en la zona pirenaica y pre-pirenaica de Navarra. Un proyecto para nada pionero, ya que la privatización de los servicios de fisioterapia ha sido unos de los objetivos de Salud desde hace varios años.

Desde el sindicato LAB denunciamos las políticas de privatizaciones y externalizaciones del Gobierno de Navarra con la consiguiente derivación de fondos públicos al ámbito privado.

Exigimos que el servicio de fisioterapia sea asumido en el ámbito público y que el personal que realice la atención sea personal de Osasunbidea. Desde LAB hemos denunciado en varias ocasiones la situación de los y las fisioterapeutas, que por falta de un desarrollo de funciones y competencias en el sector público de Navarra, deben realizar su trabajo en el sector privado.

Alertamos a los trabajadores y trabajadoras así como a la ciudadanía de las privatizaciones que se están produciendo en todos los ámbitos de Salud, con la intención totalmente premeditada de generar una sanidad pública cada vez menos competitiva y pedimos que exijan una atención pública y de calidad al margen de intereses económicos o particulares.

 

 

BOTON Osasunbidea