OSA PNS el reto de primaria

Aldarrikapenak Primariarako Erronkaren aurkezpenaren aurrean

Osasunbidea 2021/03/18

Nafarroako Osasun Plataformak elkarretaratzea egin du Osasun Departamentuak Oinarrizko Osasun Laguntza hobetzeko plana aurkezteko aukeratu duen lekuan.

Primariarako Erronkaren nondik norako zehatzagoak ezagutu gabe -izen hori aukeratu du Osasun Departamentuak Oinarrizko Osasun Laguntza berritzeko planari-, jende ugari bildu da aurkezpena egiten ari zen lekuaren aurrean, Nafarroako Oinarrizko Osasun Laguntzak gaur egun dituen beharrak zein diren argi uzteko.

Plataformak behar horiek honako aldarrikapen hauetan islatu ditu: Oinarrizko Osasun Laguntzara bideratzea aurrekontuaren % 20 lortzeko falta diren 100 milioiak -OMSk gomendatutako neurria-; 2021ean egungo plazen % 80 finkatzea; plantillak handitzea, kupo txikiak eta zerbitzu-zorro handiagoak bermatzeko; Europako funtsak erabiltzerakoan, lehentasuna ematea osasun-zentroen arteko aldeak zuzentzeko ekintzei; jada zehaztu diren gabeziak berrikustea eta, azkenik, herritarren eta profesionalen proposamenak entzun eta aintzat hartzea.

LABek bere egiten ditu aldarrikapen horiek, eta babes osoa ematen dio Plataformari. Era berean, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuari eskatu dio Oinarrizko Osasun Laguntzan inplikatutako pertsonen eskaerei erantzuteko eta behingoz kalitatezko osasun-zerbitzu publiko baten alde egiteko.

Reivindicaciones ante la presentación de El Reto de Primaria

Osasunbidea 2021/03/18

La Plataforma Navarra de la Salud/Nafarroako Osasun Plataforma se ha concentrado ante el lugar elegido por el Departamento de Salud para presentar el plan con el que, según dicen, van a mejorar la Atención Primaria.

A falta de conocer los entresijos más concretos de El Reto de Primaria -ese es el nombre que el Departamento de Salud ha elegido para denominar al plan de renovación de la Atención Primaria- un numeroso grupo de personas se ha concentrado ante el lugar donde se realizaba la presentación para dejar claras una vez más las necesidades que presenta actualmente la Atención Primaria de Navarra. La PNS/NOP las ha plasmado en las siguientes reivindicaciones: destinar a AP los 100 millones que restan para alcanzar el 20% del presupuesto -medida recomendada por la OMS-, consolidar el 80% de las plazas actuales en 2021, ampliar las plantillas para garantizar cupos menores y carteras de servicios más amplias, a la hora de hacer uso de los fondos europeos priorizar acciones que corrijan las desigualdades entre los diferentes centros de salud, revisar las carencias detectadas y escuchar las propuestas de profesionales y ciudadanía.

LAB hace suyas estas reivindicaciones y muestra todo su apoyo a la PNS/NOP. A su vez, insta al Departamento de Salud del Gobierno de Navarra a que atienda las demandas de las personas implicadas en la Atención Primaria y apueste de una vez por todas por un servicio sanitario público y de calidad.

 

 

BOTON Osasunbidea