OSA PNS

LABek bat egiten du NOPk berriz antolatuko dituen asteroko elkarretaratzeekin, eta herritarrei parte hartzera dei egin die

Osasunbidea 2021/02/25

Inoiz baino beharrezkoagoa da asteko mobilizazioei berriz ekitea; hala erakutsi dute plataformak Oinarrizko Osasun Laguntzako profesionalen gabeziei eta premiei buruz egindako inkestan jasotako datuek eta Osasun Zuzendaritzak Oinarrizko Osasun Laguntzarako Planean aurrerapausorik egin ez izanak.

Mobilizazioei dagokienez, hainbat astetako etenaldiaren ostean, otsailaren 24an Nafarroako Osasun Plataformak iragarri du asteazkenetako elkarretaratzeak egingo dituztela berriz osasun etxeen aurrean. Datorren asteazkenean hasiko dira, martxoaren 3an, goizeko 11: 00etan.

Bi arrazoi nagusik eragin dute plataforma mobilizaziora itzultzea: bata, Osasun Zuzendaritza Nagusiak ez duela aurrerapausorik eman Oinarrizko Osasun Laguntzarako Plana aurkezteko eta praktikan jartzeko; bestea, berriz, plataformak azken hilabeteetan profesionalen artean egindako inkestak jasotzen dituen emaitzak kezkagarriak. Inkestari buruzko informazio guztia ESTEKA HONETAN kontsulta daiteke.

LABek bat egiten du plataformak erakusten duen kezkarekin, eta txalotu egiten dugu mobilizazioei berrekitea. Bada garaia Oinarrizko Osasun Laguntzako profesionalek lan-baldintza duinak izan ditzaten eta, aldi berean, Nafarroako herritarrek zerbitzu hurbila, osoa eta beren beharretara egokitua izan dezaten. Hori dela eta, nafar jendarte osoari dei egiten diogu asteazkenero goizeko 11:00etan Oinarrizko Osasun Laguntzako etxeen aurrean egingo diren elkarretaratzeetan parte har dezaten.

LAB se adhiere a las concentraciones semanales que la PNS/NOP va a retomar, y llama a la ciudadanía a participar en ellas

Osasunbidea 2021/02/25

Los datos sobre las deficiencias y necesidades de los profesionales de AP que recoge la encuesta realizada por la plataforma y la falta de avances por parte de la DG de Salud a la hora de presentar el Plan para Atención Primaria, hace más necesario que nunca retomar las movilizaciones semanales.

Tras varias semanas de parón en cuanto a movilizaciones, este 24 de febrero la Plataforma Navarra de Salud/Nafarroako Osasun Plataforma ha anunciado que retomarán las concentraciones de los miércoles ante los centros de salud. Las retomarán comenzando por el próximo miércoles, 3 de marzo, a las 11:00 de la mañana.

Dos han sido las principales razones esgrimidas por la plataforma para volver a la movilización: la total falta de avances por parte de la Dirección General de Salud para presentar y llevar a la práctica el Plan para Atención Primaria, y los preocupantes resultados que recoge la encuesta llevada a cabo en los últimos meses por la plataforma entre los profesionales de Atención Primaria. Toda la información relativa a la encuesta se puede consultar en el siguiente ENLACE.

En LAB compartimos la preocupación que muestra la plataforma y aplaudimos que se retomen las movilizaciones. Ya es hora de que los profesionales de la Atención Primaria tengan unas condiciones dignas de trabajo a la vez que la ciudadanía navarra goce de un servicio cercano, completo y ajustado a sus necesidades. Por ello, desde LAB animamos a toda la ciudadanía navarra a participar en dichas movilizaciones semanales que tendrán lugar todos los miércoles a las 11:00 a las puertas de los diferentes centros de salud de Atención Primaria

 

BOTON Osasunbidea