![]() |
|
LABek exijitzen du Osasun Departamentuaren aurrekontuaren igoera erabil dadila osasun arreta hobetzekoOsasunbidea 2026/09/17Nafarroako Gobernuak osasun arloko aurrekontua % 10 handituko duela iragarri du, eta horrek agerian uzten du premia ekonomiko larria dagoela Osasunbideak eta, oro har, osasun sistema publikoak dituzten arazoak konpontzeko. Gero eta handiagoa den eskariari erantzutea, itxaron-zerrendak arintzea eta Oinarrizko Osasun Laguntzaren egoera gero eta kezkagarriagoari aurre egitea, horiexek dira aurrekontuaren igoera hori justifikatuko luketen erronkak. Eta “justifikatuko luketen” diogu; izan ere, gure sindikatuan askotan kritikatu dugu aurrekontua erabili dela sistemari adabakiak jartzeko, behar diren neurriak ezartzera bideratu beharrean. 2021ean 1.272 milioi euroko aurrekontua izatetik 2025ean 1.554 milioi eurokoa izatera igaro gara. Iragarri dutenaren arabera, 150 milioi gehiago izanen dira 2027rako. Ikusiko dugu ea aurrekontuaren gehikuntza hori Osasunbidearen benetako beharretarako erabiltzen den edo beste interes batzuetara bideratzen den. Produktibitateen gastua bikoiztu egin da 2021etik aurrera (33 milioi euro baino gehiago), Osasunbideko itxaron-zerrendak makillatzeko eta sistemaren gabeziei adabakiak jartzeko. Osasun laguntzarako itunen kostua 67 milioi euro izan zen 2021ean, eta 78 milioi euro baino gehiago 2025ean. Bi gastu horiek eragin zuzena eta oso handia dute Osasun Departamentuaren guztirako aurrekontuan. LABek behin baino gehiagotan kritikatu du Osasun Departamentuaren aurrekontuaren igoera erabiltzen dela Osasunbideko presako beharrei adabakiak jartzeko, pazienteak zentro pribatuetara bideratzen jarraitzeko edo langile gehienen interesekin aurrez aurre talka egiten duten interesak elikatzeko. Zerbitzu publikoak babestu eta indartuko badira, aurrekontua handitzeaz gain, zalantzarik gabeko neurriak hartu behar dira, zainketen kalitatea eta jarraitutasuna ziurtatzeko eta guztien lan-baldintzak hobetzeko. Bestalde, foru gobernuak adierazi du ezen, aurrekontuaren igoera horrekin, beteko direla Osasun Departamentuak berak adierazi dituen beharrak. Hori horrela, exijitzen dugu Osasun Departamentuak eta Osasunbideko Kudeatzailetzak bete ditzatela sindikatuekin sinatuta dituzten konpromisoak, hala nola, C eta D mailetako lanbide karreraren zorra ordaintzea, oraindik ordaindu gabe baitago aurrekonturik ez dagoelakoan. Eta ez dezatela aurrekontua haien nahierara erabili beste kontzeptu mota batzuk ordaintzeko, aurrekoetan egin duten bezala. Ezinbestekoa da osasun arretaren kalitatea bermatuko duten neurri eraginkorrak ezartzea eta osasun sistema publikoa blindatzea, betiere Nafarroak osasun arlorako inoiz izan duen aurrekonturik altuena egoki erabiliz. |
LAB exige que el aumento del presupuesto en Salud se utilice para mejorar la atención sanitariaOsasunbidea 2026/09/17El anuncio del Gobierno de Navarra del aumento del presupuesto en Salud de un 10% evidencia una imperiosa necesidad económica para solventar los múltiples problemas que arrastra Osasunbidea y la sanidad pública en general. El aumento de la demanda, mitigar las listas de espera y hacer frente a la cada vez más comprometida situación de la Atención Primaria son solo la punta del iceberg que justificaría ese aumento presupuestario. Y decimos justificaría porque desde nuestro sindicato han sido innumerables las ocasiones en las que hemos criticado la utilización del presupuesto para parchear el sistema, sin implantar medidas más que necesarias. Se ha pasado de 1.272 millones de euros presupuestados en 2021 a 1.554 millones de euros en 2025. El nuevo anuncio supone más de 150 millones adicionales para el 2027. Veremos si este aumento de presupuesto es utilizado para las necesidades reales de Osasunbidea o se destina a otros intereses. La utilización de productividades para intentar maquillar las listas de espera y parchear las propias debilidades de Osasunbidea se ha duplicado desde el año 2021, superando los 33 millones de euros. Los conciertos de asistencia sanitaria en 2021 ascendieron a 67 millones de euros, mientras que en el 2025 supusieron más de 78 millones. Estos gastos afectan directamente y de forma muy importante al presupuesto total del departamento de Salud. Por otra parte, el gobierno foral expresa que Salud cubrirá las necesidades que el propio Departamento ha requerido con este aumento presupuestario. Exigimos que el Departamento y la Gerencia de Osasunbidea se hagan cargo de los compromisos que tienen firmados con los diferentes sindicatos como es el caso del pago de la deuda de la carrera profesional de los niveles C y D y que todavía no se ha abonado, escudándose en la falta de presupuesto. Sin embargo, en anteriores ocasiones sí ha sido utilizado el presupuesto de forma unilateral para abonar otro tipo de conceptos. Es imprescindible la instauración de medidas efectivas en materia sanitaria que garanticen la calidad asistencial blindando el Sistema Público Sanitario y realizando un uso adecuado del presupuesto más alto en Salud de la historia de Navarra. |










