Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.  BARRAJUSTIZIA

 

 

 
 

 

JUS maternidad

Azkenean, Justiziako Zuzendaritza Nagusiak legezko forma eman dio amatasun- eta aitatasun-baimenak 16 astetik 17ra luzatzeari, LAB sindikatuak hala eskatuta

Justizia 2021/07/02

Aste honetan jaso dugu sindikatuok ebazpenaren zirriborroa, amatasun eta aitatasun baimenak parekatzeko eta amatasun eta aitatasun baimenak 17 astera luzatzeko aldaketari oniritzia emateko.

Alde batetik, 2019ko martxoan aldatu zen EPOE - Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutua-, emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko, eta 16 astera berdindu zuen aitatasun- eta amatasun-baimena.

Bestalde, urte bereko azaroan, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen Erregelamendua onartzen zuen otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretua aldatu zuen, EPOEren aldaketetara egokitzeko eta baimenaren iraupena 17 astera luzatzeko bi gurasoentzat. Neurri horien bidez, Nafarroako Gobernuak bizitza pertsonala eta familiakoa bateratzen lagundu nahi zuen, bai eta erantzunkidetasunaren printzipioa finkatu ere, baina neurri horrek ez zien Justiziako langileei eragiten.

Hori dela eta, LAB sindikatuak eskatu zuen gauza bera egiteko Justiziako langileekin, eta neurri horiek Justizia Administrazioko langileei zabaltzeko. Beraz, ebazpenak sindikatuen oniritziaren izapidea igaro ondoren, aldaketa horiez eta dagozkion lege-esparruaz gozatu ahal izango dugu, aldaketak egiazki bete daitezen.

Por fin la dirección general de Justicia da forma legal a la ampliación de los permisos de maternidad y paternidad de 16 a 17 semanas, solicitado por el sindicato LAB

Justizia 2021/07/02

Esta semana hemos recibido los sindicados el borrador de la resolución para dar el visto bueno a la modificación de equiparar los permisos de maternidad y paternidad y ampliar el permiso de maternidad y paternidad a 17 semanas.

Por una parte, el EBEP en marzo de 2019, se modificó con el fin garantizar la igualdad de trato y de oportunidades entre mujeres y hombres, e igualó a 16 semanas el permiso de paternidad y maternidad.

Por otra parte, el Gobierno de Navarra, en noviembre del mismo año año, modificó su Decreto Foral 11/2009, de 9 de febrero, que aprobó el Reglamento de vacaciones, licencias y permisos del personal funcionario al servicio de las Administración Públicas de Navarra, para adaptarse tanto a las modificaciones del EBEP como para ampliar la duración del permiso a 17 semanas para ambos progenitores. Con estas medidas el Gobierno de Navarra pretendía favorecer la conciliación de la vida personal y familiar y afianzar el principio de corresponsabilidad, pero esta medida no afectaba al personal de Justicia.

Por ello, el sindicato LAB, solicitó que se haría lo propio para el personal de Justicia y que extendiera estas medidas al personal de la administración de Justicia. Así que, una vez que la resolución pase el trámite del visto bueno de las organizaciones sindicales, podremos disfrutar de estas modificaciones y del marco legal que le son propios para su efectivo cumplimiento.