Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.  BARRAJUSTIZIA

 

 

 
 

 

JUS registro civil

Baina 10 urteren buruan, indarrean jarriko al da Erregistro Zibilaren legea?

Justizia 2021/05/06

Lege horrek hainbat atzerapen, aldaketa, protesta eta mobilizazio ekarri ditu, bai justizia-langileen aldetik, bai sindikatuen aldetik: gauza garrantzitsu asko lortu dira, baina beste batzuk, oso garrantzitsuak horiek ere, airean geratu dira.

Apirilaren 30ean argitaratu zen Erregistro Zibilaren apirilaren 28ko 6/2021 Legearen azken aldaketa handia, eta, 10 urteren ondoren, uztailaren 21eko 20/2011 Legea bera sartu zen indarrean. Baina martxan jarrita ere, betiko gabezia berberak izaten jarraitzen du: garapenerako araudi falta, baliabide digital eta material falta, langileentzako prestakuntzarik ez eta lanpostuen hornikuntzarik ez. Eta, gainera, erabat ezarriko bada, hiru fase gainditu beharko dira, bi xedapen iragankorretan eta xedapen gehigarri batean arautuak: lehenengo fasea eraldaketaren aurreko fasea izango da, eta une honetan fase horretan gaude; bigarren fasea da lege berrira egokitutako sistema informatikoa ezartzea; hirugarrena, berriz, lanpostuen zerrendak onartzea. Argi dago apirilaren 30eko azken atzerapena bete nahi izan dutela, baina ezin izan dituzte lanak bukatu eta vacatio legis berri bat hiru faseekin ordezkatu dute, erabat ezarri ahal izateko. Zenbat urte iraungo du ote fase bakoitzak? Beste 10 urte?

Atzerapen eta gabezia horiek ziurgabetasun handia sortzen ari dira Erregistro Zibileko langileen artean; beti egiten duten bezala, profesionaltasun-, adiskidetasun- eta pazientzia-dosi handiarekin konpontzen dituzte egoera horiek, herritarrengan ahalik eta eragin txikiena izan dezaten.

Argi-ilun handiko bide luzea izan da, eta ez da oraindik amaitu. Lorpenak izan dira, esaterako Justiziako langileek Erregistro Zibilean lan egitea eta egungo bulegoei eustea; baina, egin gabe gelditu dira beste afera batzuk, esaterako Erregistro Zibilaren berezko zerbitzu batzuk kanpora ateratzea eta bake-epaitegiek inskripzio digitalak egiteko aukera.

Argi dago lege honen atzean interes pribatu asko daudela, eta batzuek gure datuekin negozioa egiteko aukera paregabea ikusten dutela.

LABek Erregistro Zibil publikoa, kalitatezkoa, doakoa eta herritarrengandik gertukoa lortzeko borrokan jarraituko du.

Pero… después de 10 años ¿la ley del Registro Civil entra en vigor?

Justizia 2021/05/06

Esta ley arrastra sucesivos aplazamientos, varias modificaciones, protestas y movilizaciones por parte del personal de justicia y de los sindicatos: Se han conseguido muchas cosas importantes pero otras, también muy importantes, se han quedado en el tintero.

El día 30 de abril se publicó la última gran modificación de la ley del Registro Civil 6/2021 de 28 de abril y con ella entró en vigor, después de 10 años, la propia ley 20/2011 de 21 de julio. Pero su puesta en marcha sigue manteniendo las mismas carencias de siempre: falta de un reglamento de desarrollo, falta de medios digitales y materiales, falta de formación al personal y falta de provisión de plazas. Y además, su completa implantación se realizará una vez superadas tres fases, reguladas en dos disposiciones transitorias y una adicional: la primera fase será la fase previa a la transformación, que es en la que estamos ahora mismo, la segunda fase es la implantación del sistema informático adecuado a la nueva ley y la tercera será la aprobación de las relaciones de puestos de trabajo. Está claro que han querido cumplir con el último aplazamiento del 30 de abril, pero no han podido dejar las tareas hechas y han cambiado un nuevo vacatio legis por tres fases para su completa implantación. ¿Cuántos años durará cada fase? ¿Otros 10 años?

Estos retrasos y carencias están generando mucha incertidumbre entre el personal del Registro Civil que, como siempre, solventan estas situaciones con una gran dosis de profesionalidad, compañerismo y paciencia, para que repercuta lo menos posible en la ciudadanía.

Ha sido un largo camino de luces y sombras que no ha terminado. Se han conseguido muchas cosas, como que sea el personal de justicia el que trabaje en el Registro Civil y que se mantengan las actuales oficinas, pero también se han quedado muchas otras cosas en el tintero como las externalizaciones de algunos servicios propios del Registro Civil y la imposibilidad de practicar inscripciones digitales por parte de los Juzgados de Paz.

Está claro que detrás de esta ley siguen existiendo muchos intereses privados y algunas y algunos ven una oportunidad única de hacer negocio con nuestros propios datos.

Desde LAB, seguiremos luchando por un Registro Civil público, de calidad, gratuito y cercano a la ciudadanía.