Hay 925 invitados y ningún miembro en línea

IRAK 20 NEGOZIAZIOA

Egiazko negoziazioa Hezkuntza Publikoan

Irakaskuntza 2022/03/20

descargas de archivos.orig PDF Egiazko negoziazioa

Joan den martxoaren 6an, grebaren iragarpenarekin batera, deialdia egin dugun sindikatuok negoziazio-bilera baterako eskaera egin genion Hezkuntza Departamentuari. Ez genuen erantzunik jaso. Aste bat geroago bigarren deialdi bat egin genuen, eta egun batzuen buruan, bilera bat eduki genuen, joan den ostiralean. Bertan, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia eta Hezkuntza kontseilaria bera falta zirela nabarmendu nahi dugu. Departamentuko ordezkarien jarrera edozein negoziazioren aurkakoa izan zen.

Sindikatuon eskaeren aurrean, ratioen jaitsiera lineala, lan-gainkarga murriztea, plantilaren egonkortasuna handitzea eta erosahalmena berreskuratzea, Departamentuak ez zuen proposamenik ekarri. Are gehiago, lehenengo premisa izan zen ez dutela inbertsio ekonomikoa dakarren ezer negoziatuko, eta horrek erakusten du edozein negoziazioren aurrean dagoen jarrera itxia; ulertezina, azken hilabete hauetan administrazioko beste talde batzuekin lan-baldintzak eta soldata-igoera negoziatu direnean. Hezkuntza publikoak ez al du inbertsio gehiago merezi?

Bestalde, astebetean 40 irakasle talde batzartu dira aldarrikapen horiek eztabaidatzeko, eta osotara 100 asanblada baino gehiago egitea aurreikusten da. Irakasleak erreibindikazio horiekin guztiz bat datozela egiaztatzen ari gara, klaustro askok bere atxikimendua eman baitute.

Hezkuntza Departamentuaren jarrera arduragabea ikusirik, dei egiten diogu María Chivite lehendakariari sindikatu deitzaileekin zuzenean negoziatzeko, berak, zenbait adierazpenetan, elkarrizketa sozialaren garrantzia nabarmendu baitu eta ildo horretan jarraitzeko konpromisoa hartu baitu.

Sindkatu deitzaileok prest gaude egiazki negoziatzeko. Nolanahi ere, ez dugu amore emango hezkuntza-kalitatea mantendu eta hobetzeko ezinbestekoak diren gutxieneko aldarrikapen hauetan. Hori gertatu arte, aurrera jarraituko dugu aurreikusitako mobilizazio guztiekin, eta hezkuntza-komunitateko gainerako eragileak deitzen ditugu batu daitezen.

Negociación real en la educación pública

Irakaskuntza 2022/03/20

descargas de archivos.orig PDF Negociación real

El pasado 6 de marzo, junto con la convocatoria de huelga, los sindicatos convocantes emplazamos al Departamento de Educación a una reunión de negociación. No obtuvimos respuesta. Volvimos a realizarla una semana más tarde y al cabo de los días tuvimos una reunión, el viernes pasado, de la que destacamos la ausencia de la Directora General de Recursos Educativos y el propio Consejero de Educación. La actitud del Departamento fue de no querer negociar absolutamente nada.

Ante las propuestas de los sindicatos convocantes de bajada de ratios lineal, reducción de la sobrecarga laboral, aumento de la estabilidad de la plantilla y la recuperación del poder adquisitivo; desde el departamento no trajeron ninguna propuesta. Es más, la primera premisa fue que no van a negociar nada que suponga una inversión económica, lo que implica cerrazón total a cualquier negociación, cuando estos últimos meses se han negociado con otros colectivos de la administración diferentes mejoras de sus condiciones laborales y subida salarial. ¿Acaso la Educación pública no merece más inversión?

Por otra parte, en una semana se han realizado 40 asambleas de equipos docentes para debatir estas reivindicaciones, y están previstas hasta 100 en los próximos días. Estamos constatando que el profesorado comparte plenamente estas reivindicaciones, ya son muchos los claustros que se han adherido a las mismas.

Vista la actitud irresponsable del Departamento de Educación, emplazamos a la presidenta María Chivite a negociar directamente con los sindicatos convocantes ya que ella, en varias declaraciones, ha destacado la importancia del diálogo social y se ha comprometido a seguir en esa línea.

Los sindicatos convocantes estamos abiertos a volvernos a sentar negociar realmente. De todas maneras, no vamos a ceder en los mínimos de las reivincaciones que son esenciales para mantener y mejorar la calidad educativa. Hasta que esto suceda, seguiremos adelante con todas las movilizaciones previstas y animamos al resto de agentes de la comunidad educativa a que se sumen.

 

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB

 

BOTON INICIO Irakaskuntza

 

BOTON Osasunbidea