Hay 869 invitados y ningún miembro en línea

IRAK arrotxapea insti ez

Matesa-Iwer-erako proiektu berriak instituturik gabe utziko du Arrotxapea auzoa

Irakaskuntza 2022/11/25

Arrotxapea auzoak, Iruñeko auzorik jendetsuena izanik, ez du Bigarren Hezkuntzako edo Lanbide Heziketako ikastetxerik, eta Udalak IWER eraikinerako aurkeztu berri duen proiektuak ezinezko egiten du etorkizunean bertan azpiegitura horietakoren bat eraikitzeko edozein aukera.

Iruñeak 200.000 biztanle baino gehiago ditu, 14 auzotan banatuta. Horietatik Arrotxapea da jendetsuena, 26.000 pertsona baitaude erroldatuta bertan. Hiriburuko auzorik handiena ere bada. Kopuru horiekin, herritarrentzako behar adina zerbitzu behar lituzke auzoak, bereziki hezkuntzakoak. Haur eta lehen hezkuntzako 4 ikastetxe dauden arren (D ereduko Patxi Larrainzar IP, PAI ereduko Arrotxapea IP, G ereduko Cardenal Ilundain CPEIP eta A, G eta PAI ereduak biltzen dituen La Compasión-Escolapios itunpeko ikastetxea), auzoan ez dago ikasle horiek guztiak hartzen (eta etorkizunean hartuko) dituen instituturik.

Arrotxapeko Plan Partziala 1989ko abenduaren 14an onartu zuen Iruñeko Udalak, UPN alkatetzan zela, eta horrek aldaketa sakona ekarri zion hiriaren iparraldean dagoen auzo honi. Planak, adreiluaren espekulazioaren eskutik zetorrenak, bost mila etxebizitza baino gehiago eraikitzea eta bestelako hainbat eraldaketa ekarri zituen: baratzeak desagertu egin ziren eta fabrikak industrialdeetara lekualdatu ziren. Plan partzial horretan higiezinen gaineko espekulazioa kontuan hartu zen, bai, baina ez auzoarentzat beharrezkoak ziren zerbitzuak. Osasun-zentroa, adibidez, txiki geratu zen ia estreinatu zen egunean bertan, eta auzorako instituturik sortzea ere ez zuten aurreikusi.

Berriki jakin dugu Matesa-IWER eraikinean hogeita hamar loft egingo dituztela, Healthcare Activos enpresak sustatutako zahar-etxe bat, gimnasio bat, jatetxe panoramiko bat, supermerkatua barne hartzen duen merkataritza-gune bat eta dozena bat lokal. Halaber, Marcelo Celayeta etorbidearen ondoan 5.000 metro koadroko berdegune bat eta etxebizitza gehiago aurreikusi dira. Dena oso pribatua, baina auzoko bizilagunek dituzten beharretatik urrun dagoena.

Ez dugu ahaztu behar Nafarroako Gobernuak 2026rako Iruñean edo bere eskualdean izaera industrialeko Lanbide Heziketako zentro bat eraikitzeko asmoa berretsi zuela. Industria-arloko berrikuntzan, digitalizazioan eta prestakuntzan oinarritutako LHko zentro bat izango zela ere aurreratu zuten, honako lanbide-arlo hauetako zikloak barne hartuko zituena: informatika, komunikazioak, elektrizitatea, instalazioa eta mantentze-lanak, eta fabrikazioa eta mekanika; guztia 4.0 industriarekin oso lotuta.

LABen ez dugu argi zentro berriaren proiektua proposamen serioa edo hauteskunde-propaganda hutsa izan den, baina egungo Matesa-IWER eraikina berau ezartzeko kokapen ezin hobea izan zitekeela ikusten dugu. Kokapen horretan, gainera, birgaitze-proiektua (Open Lab) gehitu zitekeen, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalarekin (CENER) partekatua eta Europako Batzordearen funtsekin finantzatua. Era berean, Matesako eraikinak eta San Pedro taldeko etxebizitzak elektrizitatez hornituko lituzkeen energia-komunitate bat sortzea ekar zezakeen horrek.

LABen atsekabez ikusten dugu eta baita salatzen ere, Iruñeko Udalak nahiago duela hiriko eraikin enblematiko batean ekimen pribatuekin espekulatu, bizilagunei behar dituzten zerbitzuak ematea baino. Horrela bada, Arrotxapeak instituturik gabe jarraituko du; auzoko gazteenek ezin izango dute beren ikasketekin auzoan bertan jarraitu, eta goizero-goizero Iruñeko beste auzo batzuetarako erromesaldia egin beharko dute bigarren hezkuntzako ikasketak egitera.

El nuevo proyecto para Matesa-Iwer deja al barrio de la Rochapea sin instituto

Irakaskuntza 2022/11/25

El barrio de la Rochapea, siendo el más poblado de Pamplona, no cuenta con centros de educación secundaria ni FP, y el nuevo proyecto del Ayuntamiento para el edificio IWER cierra las puertas a construir alguna de esas infraestructuras en un futuro.

Pamplona tiene más de 200.000 habitantes divididos en 14 barrios. De ellos la Rochapea es el más numeroso, con 26.000 personas censadas. También es el barrio más grande en extensión de la capital. Con estas cifras los servicios para la ciudadanía no deberían escasear, mucho menos los educativos. Pues bien, a pesar de haber 4 colegios de infantil y primaria (CP Patxi Larrainzar de modelo D, CP Rochapea con modelo PAI, CPEIP Cardenal Ilundain de G, y el centro concertado La Compasión-Escolapios con los modelos A, G y PAI), en el barrio no existe ningún instituto que acoja a todo ese (futuro) alumnado.

El Plan Parcial de la Rochapea, aprobado de forma definitiva el 14 de diciembre de 1989 en el Ayuntamiento de Pamplona y con UPN en la alcaldía, supuso un auténtico cambio para este barrio situado al norte de la ciudad. El plan, que venía de la mano de la especulación del ladrillo, trajo consigo la construcción de más de cinco mil viviendas y una profunda transformación: las huertas desaparecieron y las industrias se trasladaron a los polígonos industriales. En ese plan parcial sí se tuvo en cuenta la especulación inmobiliaria, pero no los servicios necesarios para el barrio. El centro de salud, por ejemplo, se quedó pequeño casi recién estrenado y no contemplaron la creación de ningún instituto para el barrio.

Ahora se hace público que en el edificio Matesa-IWER realizarán treinta lofts, una residencia de ancianos promovido por Healthcare Activos, un gimnasio, un restaurante panorámico, una zona comercial que incluye supermercado y una docena de locales. También se prevé un espacio verde de unos 5.000 metros cuadrados junto a la avenida Marcelo Celayeta y más viviendas. Todo muy privado e innecesario para las y los vecinos del barrio.

No debemos olvidar que el Gobierno de Navarra confirmó que construiría un Centro de Formación Profesional de carácter industrial en Pamplona o su comarca para el año 2026. Sería un centro de FP basado en la innovación, digitalización y formación en materia industrial que comprendería ciclos de las siguientes familias profesionales: informática, comunicaciones, electricidad, instalación y mantenimiento, y fabricación y mecánica; todo muy vinculado a la industria 4.0.

En LAB no tenemos claro si el proyecto del nuevo centro formativo es una propuesta seria o mera propaganda electoralista, pero vemos que el actual edificio Matesa-IWER sería un emplazamiento inmejorable para tal proyecto. En esta ubicación, además, se podría haber añadido el proyecto de rehabilitación (Open Lab), compartido con el Centro Nacional de Energías Renovables (CENER) y financiado con fondos de la Comisión Europea. Supondría, a su vez, la creación de una comunidad energética que suministrase electricidad a los edificios de Matesa y a las viviendas del grupo San Pedro.

Desde LAB lamentamos y denunciamos que el Ayuntamiento de Pamplona prefiera especular con iniciativas privadas en un edificio tan emblemático de la ciudad en vez de aportar a los vecinos de los servicios que requieren. Definitivamente, la Rochapea continuará sin un instituto donde los más jóvenes del barrio puedan seguir con sus estudios, obligándolos a peregrinar a otros barrios de Pamplona para poder estudiar la secundaria.

 

  ADM M1 2024

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB

 

BOTON INICIO Irakaskuntza

 

BOTON Osasunbidea