IRAK pacto social

Nafarroako Hezkuntza Itun Sozialaren LABen balorazioa

Irakaskuntza 2022/10/05

PSN-k, Geroa Baik, Podemosek eta IEk 2019an sinatutako akordio programatikoan oinarriturik, Carlos Gimeno Hezkuntzako kontseilariak Nafarroako Eskola Kontseiluaren eta, ondorioz, bertako kide garen kontseilukideen esku, utzi zuen Nafarroako Hezkuntza Itun Soziala adosteko lana.

LABek behin eta berriz adierazi zuen ez zegoela ados itun hori egiteko moduekin eta denborekin -oso epe laburrean eta Ituna egiteko enkargua adituei beharrean kontsultoria bati utzita- eta dei egin genion Nafarroako hezkuntza-komunitateari emankorra izango zen prozesu bat bultza zezan; baina hau gertatzen ez zela ikusita, LABek -beste eragile askok bezala -Nukleo Administrazioko Langileen Batzordeak, Udal eta Kontzejuen Federazioak, Herrikoak, Sortzenek eta Steilasek- Ituna ez sinatzea erabaki zuen. Guk behin eta berriz iragarri bezala, Eskola Kontseilua gure eskaerei entzungor egitearen eta arestian aipatutako arrazoien ondorioz, Itunaren emaitza etsigarria izan da. 

Ituna ez da originala, ez du ezer berririk jaso eta hemen bertan ditugun erronkei ere ez die aurre egiten. Puntuetako asko literatura hutsa dira, zehaztasunik gabeak eta, LABen ustez, asko hobetu daitezke.

Euskarazko irakaskuntzari dagokionez, zonifikazioa eta borondatezkotasunera mugatzen du, erreferentziazko atzerriko hizkuntzetako elebitasun- eta ikaskuntza-programetara alfonbra gorria zabaltzen dien bitartean. Beraz, familiek ezin dute aukeratu seme-alabentzat nahi duten komunikazio-, jolas-, bizi- hizkuntza.

Publiko-pribatua dikotomiari dagokionez, gaia zuzenean baztertu izan da, denak berdin jarraitzen du eta ez du gure helbururantz -eskola publiko komunitario baterantz- pausorik ematen. Trantsizioan elizaren eskolei eman zitzaizkien erraztasunei eta pribilegioei, ordea, eusten die. LABek egungo eskola publikoaren eta bokazio publiko/komunitarioko itunpeko eskolaren arteko konfluentzia estrategikoa defendatzen du, hezkuntza-helburu elitistak dituzten eskolak alde batera utziz.

Bestalde, Itunak jasotzen du kalitate-maila egokiak bermatuko dituzten ratioak lortu behar direla, ikastetxeei, irakasleei eta gainontzeko langileei egonkortasuna emango dieten ratioak. Erabat ados, baina gogorarazi nahi diogu Gimeno jaunari puntu hori jasota dagoela jada Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Itunean -bete ez dena eta 2022ko abuztuaren 31tik iraungita dagoena-, eta bere legealdi osoan ez duela gaiari heltzeko ahaleginik egin.

Adostutako puntu asko “Administrazioak hartzen duen esparruaren mende” geratzen da, hau da, une bakoitzean ezartzen diren dekretuen eta aginduen arabera aplikatuko dira –ikastetxeen autonomia edo hezkidetza-programak, esaterako–. Dagoeneko urteak daramatzaten beste puntu batzuk berrikuntza gisa saldu dizkigute Itunean sartutakoan, baina kea besterik ez dira -hornidura zaileko lanpostuagatiko pizgarria, adibidez-.

Amaitzeko, LABek azpimarratu nahi du eskola publiko komunitario, euskaldun, feminista, doako, laiko, naturarekiko errespetuzkoa eta inklusibo baten alde lanean jarraituko dugula.

Valoración de LAB del Pacto Social por la Educación en Navarra

Irakaskuntza 2022/10/05

Escudado en el acuerdo programático firmado en 2019 por el PSN, Geroa Bai, Podemos e IE, el consejero de Educación, Carlos Gimeno, delega al Consejo Escolar de Navarra y, en consecuencia, a los y las vocales que formamos parte de él, la labor de consensuar el Pacto Social por la Educación en Navarra.

Desde LAB manifestamos de forma reiterada el desacuerdo con las formas y los tiempos llevados a cabo para realizar dicho Pacto -plazos demasiado breves y el encargo de realizar el Pacto hecho a una consultoría, en lugar de a expertos/as-, e hicimos un llamamiento a la comunidad educativa de Navarra para que impulsase un proceso que fuese fructífero; sin embargo, viendo que esto no ocurría, LAB decidió no firmar el Pacto, al igual que otros muchos agentes -la Comisión de Personal de la Administración Núcleo, la Federación de Municipios y Concejos, Herrikoa, Sortzen y Steilas-. Tal y como previmos, a consecuencia de las razones ya mencionadas y el caso omiso que nos hizo el Consejo Escolar, el resultado del Pacto ha sido decepcionante.

El Pacto no es original, no contiene nada nuevo y no afronta los retos que ya tenemos aquí. Muchos de los puntos son mera literatura, sin concreciones, y desde LAB consideramos que muy mejorables.

En lo que respecta a la enseñanza en euskera, la sigue limitando a la zonificación y la voluntariedad, mientras extiende la alfombra roja a los programas de bilingüismo y aprendizaje en lenguas extranjeras de referencia, sin que las familias puedan elegir la lengua que quieren para que sus hijas e hijos se comuniquen, jueguen, vivan...

En lo referente a la dicotomía público-privada, directamente se rehúye el tema, todo sigue igual y no da pasos hacia nuestro objetivo: una escuela pública comunitaria. Esto, mientras mantiene los privilegios y facilidades otorgados durante la Transición a las escuelas de la iglesia. Desde LAB defendemos la confluencia estratégica entre la actual escuela pública y la escuela concertada de vocación pública/comunitaria, dejando a un lado las escuelas con objetivos educativos elitistas.

Por otro lado, el Pacto recoge que se deben alcanzar unas ratios que garanticen niveles de calidad adecuados, ratios que den estabilidad tanto a los centros como al personal docente y no docente. Totalmente de acuerdo, pero queremos recordarle al señor Gimeno que este punto ya está recogido en el Pacto para la Mejora de la Calidad de la Enseñanza Pública en Navarra -el cual no se ha cumplido y está extinguido desde el 31 de agosto de 2022- y que durante toda su legislatura no ha realizado intento alguno por abordar el tema.

Muchos de los puntos acordados quedan a expensas “del marco que adopte la Administración”, es decir, se aplicarán en función de los decretos y órdenes que se establezcan en cada momento -la autonomía de los centros o los programas de coeducación, por ejemplo-. Otros puntos que llevan ya años realizándose nos los venden como novedades al introducirlos en el Pacto, cuando lo que nos están vendiendo es humo -es el caso del incentivo por puesto de difícil provisión-.

Para terminar, desde LAB queremos subrayar que seguiremos trabajando por una escuela pública comunitaria, euskaldun, feminista, gratuita, laica, respetuosa con el medio ambiente e inclusiva.

 

 

BOTON Osasunbidea